Arkitektoa (Hirigintza)

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Arkitektoa (Hirigintza)
Lanpostua:
Goi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
3 / Txanda irekia: 1 Barne Sustapena: 2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa esteka honetan

Titulazioa:

Arkitektura gradua, lanbidean aritzeko gaitzen duen masterrarekin

Bolonia aurreko erreferentziak: Arkitektura lizentzia

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna (derrigortasunik gabe)

Beste baldintza batzuk:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak. Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak. Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute.

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRAK:

1.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. I. titulua (10. artikulutik 52.era).

2.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).

3.Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4.Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Legearen xedea eta printzipioak, Udalerria eta gainerako euskal toki erakundeak, Udal-eskumenak. I. II. eta III. tituluak (1. artikulutik 24.era). 6. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era). Herritarren parte-hartzea (67. artikulutik 77.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak (79. artikulutik 86.era).

9. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

10. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta Aplikazio-eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak (1. artikulutik 8.era). Administrazio publikoen jarduera (13. artikulutik 28.era).

12. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

13. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. administrazio-errekurtsoak: Errekurtsoaren xedea eta errekurtso motak (112. artikulutik 126.era).

14. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoA. Legearen xedea eta aplikazioeremua: xedea eta helburua, aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 3.era); Negozio eta kontratu baztertuak (4. artikulutik 11.era).

15. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

16. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itun-askatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

17. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Enplegu publikoa lortzea: printzipio gidariak, eskakizun orokorrak (55, 56 eta 59 artikuluak) eta hautaketa-sistemak (61. artikulua).

18. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era) eta funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera, V. kapitulua (59.artikulutik 68.era), eta euskararen erabileraren hizkuntza-normalkuntza, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 dekretuaren arabera (1. artikulutik 18.era).

19. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

20. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

21. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14.artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

22. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

23.2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua -Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

24. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

25. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

26. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak)

27. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era). 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

28. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

BERARIAZKO IKASGAIAK:

1. Gasteizko udalerria: geografia, geologia, geomorfologia, fauna, flora, paisaia, hidrologia eta klima. Akuiferoak eta uholdeak har ditzakeen lurrak. Natura 2000 Sarea. Espezie mehatxatuak edo desagertzeko zorian daudenak; interes bereziko zonak.

2. Gasteizen hiri eboluzioa. Demografia. Aipamen historikoa, oraingo egoera eta aurreikuspenak. Arkitektura Gasteizen: katalogatutako eraikinak.

3. 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzkoa.

4. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen antolamendurako gidalerroak: lurralde-eredua eta bizitegikuantifikazioa.

5. Arabako Erdialdeko Lurraldearen Zatiko Plana. Berrikuntzaren arkua.

6. EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurraldearen Arloko Plana. Gasteizko udalerrian duen eragina.

7. EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana. Gasteizko udalerrian duen eragina.

8. EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana. Gasteizko udalerrian duen eragina.

9. EAEko jarduera ekonomikoetarako lurzorua sortzeko eta merkataritza-ekipamenduak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana. Gasteizko udalerrian duen eragina.

10. EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana. Gasteizko udalerrian duen eragina.

11. Ingurumen-ebaluazio estrategikoa. Lege-araudia. Udal planeamenduan duen eragina.

12. Zarataren kontra babesteko araudia. Zarata-mapak. Zonakatze akustikoa. Kalitate akustikoko helburuak. Zortasun akustikoak. Babes akustiko bereziko guneak. Gune lasaiak. Ingurumenaren gaineko inpaktuaren azterlanak.

13. Errepideei eta zerbitzuguneei buruzko sektore araudia. Udalerrian duen eragina.

14. Hirigintza estandarren kontzeptua. Hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian eska daitezkeen gutxienekoak eta gehienekoak.

15. 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II.Titulua. Lurzoruaren erregimenaren oinarriak, prozedura arau orokorrak eta arau zibilak. V. titulua. Balioespenak. VI. titulua. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna.

16. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). III. titulua. Hirigintzako antolamendua eta plangintza. IV. titulua. Lurzoruaren merkatuan administrazioak esku hartzea. V. titulua. Hirigintzako antolamendua egikaritzea: I. kapitulutik V.era, biak barne.

17. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. II. liburukia. Xedapen orokorrak eta lurraren erregimena eta eremuak. II. titulua. Plan Orokorraren garapena. 3. kapitulutik 5.era, biak barne; IV. titulua. Lurzoruaren sailkapena eta erregimena: 5. kapitulua. Lurzoru urbanizaezinaren erregimena; 2. atala. Lurzoru urbanizaezinaren kategoria bakoitzerako araudia.

18. Gasteizko HAPO. III. liburukia. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. V. titulua. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. 1. kapitulua. Eraikuntzaren arau orokorrak; 2. kapitulua. Erabileraren arau orokorrak.

19. Gasteizko HAPO. III. liburukia. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. V. titulua. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. 3. kapitulua. Erabilera partikularren arauak: 1. atala, bizitegi erabilera; 2. atala, ekoizpen-erabilera; 3. atala, erabilera tertziarioa; 4. atala, ekipamendurako erabilera; 10. atala, aparkalekuerabilera.

20. Gasteizko HAPO. IV. liburukia. Eraikuntza eta erabilerei buruzko ordenantzak. VII. titulua. Babes erregimen berezia: 2. kapitulua. Babeserako ordenantza bereziak: 1. ataletik 5.era, biak barne.

21. Gasteizko HAPO. IV. liburukia. Eraikuntza eta erabilerei buruzko ordenantzak. VI. liburukia. Eraikuntza eta erabilerei buruzko ordenantzak: 2. kapitulua. OR-2 ordenantza. XIX. mendeko lehen Zabalgunea. 6. kapitulua. OR-6 ordenantza. Oraingo antolakuntza mantentzea. 10. kapitulua. OR-10 ordenantza. Menpeko toki erakundeak. 13. kapitulua. OR-13 ordenantza: bizitegirako ez diren arteria-bide ertzetako eraikinak.

22. Gasteizko HAPO. Bizitegi ordenantzak (trinkoak eta dentsitate txikikoak): OR-2tik OR-10era.

23. Gasteizko HAPO. Industria-ordenantzak: OR-11tik OR-13ra.

24. Gasteizko HAPO. OR-14 ordenantza. Zabalganeko lehengo 2., 3., 5. eta 6. sektoreetako eta Salburuko lehengo 7., 8., 9., 10. eta 11. sektoreetako hiri-lurzoru finkatu gabea.

25. 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). I. kapitulutik IV.era, biak barne.

26. 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). III. TITULUA. Ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua. III.KAPITULUA. Sailkatutako jarduerak.

27. 235/2013 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinen energia eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua).

28. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako segurtasunaren eta osasunaren arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua).

29. 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II, III, IV eta V. eranskinak.

30. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SI oinarrizko agiria. Segurtasuna, suterik gertatuz gero. M bertsioa. 173/2010 EDan adierazitako aldaketak eta Auzitegi Gorenaren 2010/5/4ko epaia (2010/7/30eko BOE) jasotzen duen agiria.

31. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SUA oinarrizko agiria. Erabilera eta irisgarritasun segurtasuna. M bertsioa. 173/2010 EDan adierazitako aldaketak jasotzen dituen agiria.

32. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. HE oinarrizko agiria. Energia aurrezkia. HE 2, HE 3, HE 4 eta HE 5 izan ezik. Ekainaren 15eko FOM/588/2017 Aginduaren (2017/06/23ko BOE) araberako aldaketak barne.

33. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. HS oinarrizko agiria. Osasungarritasuna. HS2 eta HS5 izan ezik. Ekainaren 15eko FOM/588/2017 Aginduan adierazitako aldaketak jasotzen dituen agiria.

34. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SE-F oinarrizko agiria. Egituren segurtasuna: fabrika. 6. Eraikuntzakonponbideak;7. Gauzatzea; 8. Gauzatzearen kontrola; 9. Mantentzea; A eranskina. Terminologia.

35. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SE-M oinarrizko agiria. Egituren segurtasuna: zura. 3. Iraungarritasuna; 4.Materialak; 9. Nekea; 11. Gauzatzea; 12. Tolerantziak; 13. Kontrola; A eranskina. Terminologia.

36. Egiturarako hormigoiari buruzko jarraibidea (EHE-08). XIII. kapitulua.- Gauzatzea.

37. 751/2011 Errege Dekretua, maiatzaren 27koa, egiturarako hormigoiari (EAE) buruzko jarraibidea onesten duena. XVII. kapitulua. Obran gauzatzea. XX. kapitulua. Proiektuaren kalitatearen kontrola. XXI. kapitulua. Produktuen adostasunaren kontrola. XXII. kapitulua. Gauzatzearen kontrola.

38. 1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). ERANSKINA. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE). I. zatia.- Xedapen orokorrak. III. kapitulua. Administrazio baldintzak. IV. kapitulua. Instalazio termikoak gauzatzeko baldintzak. V. kapitulua. Instalazioa zerbitzuan jartzeko baldintzak. IT 2 JARRAIBIDE TEKNIKOA. Muntatze lana.

39. 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua).I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. apitulua. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko prozesuaren faseak. III. kapitulua. Kalitatea kontrolatzeko entitateak eta kalitatea kontrolatzeko entsegulaborategiak IV. kapitulua. Kalitatea hobetzeko tresnak.

40. 112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza eta kudeaketa arautzen duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). Testu artikulatua. I. eranskina.

41. Obra kontratua. Prestaketa jarduerak. Obra aurreproiektu eta proiektuak. Tramitazio administratiboa. Zuinketa.

42. Kontratazio dosierra. Baldintza administratiboen agiria eta baldintza teknikoen agiria. Dosierraren instrukzioa, tramitazioa eta amaiera. Esleitzeko moduak. Kontratuaren eraginak. Zuinketaren egiaztapena. Lan-programa.

43. Obren zuzendaritza. Obra zuzendariaren funtzioak. Zuzendariaren aginduak. Izaera, eskumena, forma eta edukia. Funtzioak, erantzukizunak eta eskumenak lanbide-araudien arabera.

44. Obra-kontratuaren prezioa. Prezioa ordaintzea. Ordainketaren subjektuak. Prestatzeko eragiketen finantziazioa. Gauzatzen ari den lana ordaintzea. Obra-egiaztagiriak. Motak. Kontratuaren gorabeherak. Prezioak berrikustea. Aldaketak. Urtekoak, lagapenak eta azpikontratuak birdoitzea.

45. Obra amaitu eta jasotzea. Bermealdia. Likidazioa.

46. 1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II.Titulua. Prozedura orokorra. ECO/805/2003 Agindua, martxoaren 27koa, ondasun higiezinak eta eskubide batzuk finantza-xede jakinetarako balioesteko arauak. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II.Titulua. Tasazio-balioaren kalkulua.

47. 1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legearen Balioespen Erregelamendua onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). I. kapitulua.- Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Balioespenak egiteko kontzeptu eta irizpide orokorrak. III. kapitulua. Landa lurren balioespena. IV. kapitulua. Lurzoru urbanizagarriaren balioespena. V. kapitulua. Kalte-ordainak eta urbanizazio gastuak.

48. 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II.Titulua. Lurzoruaren erregimenaren oinarriak, prozedura arau orokorrak eta arau zibilak. VIII. titulua.- Erregimen juridikoa.

49. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). V. titulua. Hirigintzako antolamendua egikaritzea. VI. kapitulua. VI. titulua. Hirigintzako antolamendua bermatzea eta babestea.

50. 2009ko otsailaren 12ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onesten dituena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). I.eranskina.

51. Eraikinak birgaitzea. Eraikinaren eta elementuen azterketa. Patologiak. Diagnostikoa. Esku hartzeko teknikak. Eraikinen azterketa teknikoa. Birgaitzea eta fauna basatiaren presentzia bateratzea.

52. Hezetasunen patologia. Lurzoruaren iragazketak. Ura zuzenean sartzeak eragindako hezetasunak. Kondentsazioak. Kapilaritatea. Hezetasunak konpontzea.

53. Eraisteak. Behin-behineko edo behin betiko zurkaitzak. Eraisteko sistemak. Segurtasun-sistemak. Mehelinen artean dauden eraikinak eraisteari buruzko aipamen berezia. Prebentzio neurriak.

54. Legezko aurri-egoera. Kasuak. Ondorioak. Kontserbazio betebeharra. Gauzatze aginduak: kontzeptua eta irismena; prozedura eta jardunbidea partikularrek ezer egiten ez dutenean.

55. Energia eta klima-aldaketa: hiri antolakuntzarekin lotutako politikak eta neurriak, eraikuntzarekin lotutako politikak eta neurriak. Eraikinaren kalifikazio energetikoa.

56. Energia eta klima-aldaketa: mugikortasunarekin lotutako politikak eta neurriak. Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana.

57. Gasteizko Eraztun Berdea eta Gasteizko Mendiak. Zadorra ibaia. Hirian integratzea. Hegoaldeko ibaiak. Hiriazpiegituretan duten eragina.

58. Gasteizko Erdi Aroko hirigunea. Bilakaera eta gaur egungo egoera. Hirigintza arautzea. Balioespena.

59. Gasteizko bizitegietarako hedapen handiak: Lakua, Salburua eta Zabalgana. Bilakaera eta gaur egungo egoera. Hirigintza arautzea. Balioespena.

60. Gasteizko industrialdeak. Betoñutik Jundizera, eta handitzeak. Bilakaera eta gaur egungo egoera. Hirigintza arautzea. Balioespena.

61. Udalerriko azpiegitura handiak eta hiri-zerbitzuak. Eragina eta zortasunak.

62. Antolamendutik kanpoko egoerak indarrean dagoen legedian, eta Gasteizko udalaren planeamenduan duten eragina