Arkitekto teknikoa

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Arkitekto teknikoa
Lanpostua:
Arkitekto teknikoa
Plaza-kopurua:
Guztira 8 (Txanda irekia: 6 Barneko sustapena: 2)
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa, eskaera honetan

Titulazioa:

Titulazioa: Arkitektura Teknikoko gradua

Bolonia aurreko erreferentziak: Arkitekto teknikoa

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

B1 gidabaimena

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea.

Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak.

Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak.

Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

2.4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

2.5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

2.6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

2.7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio- lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

2.8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

2.9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

2.10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

2.11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

IKASGAI OROKORRAK

1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubide eta betebeharrak (10. artikulutik 52.era).

2. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak: Ezaugarriak, eraketa eta antolaketa. VIII. titulua (37. artikulutik 158.era).

3. Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era).

5. Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

6. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

8. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

9. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era); funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera. V. kapitulua (59. artikulutik 68.era).

10. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

12. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

13. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itunaskatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

14. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14. artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

15. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

16. 2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua - Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

17. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

18. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

19. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

20. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak) 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

21. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era).

22. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

 

BERARIAZKO IKASGAIAK

 

1. 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) I. kapitulutik IV.era, biak barne.

2. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako segurtasunaren eta osasunaren arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua).

3. 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). Anejo 3 : Eraikinetako irisgarritasunari buruzko baldintza teknikoak. Obras de reforma, ampliación o modificación en las urbanizaciones y edificaciones.

4. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SI oinarrizko agiria. Segurtasuna, suterik gertatuz gero. Versión M. Documento con modificaciones del RD 173/2010 señaladas y Sentencia del TS de 4/5/2010 (BOE 30/7/2010): Xedea. Aplikazio-eremua. SI oinarrizko agiria betetzeko baldintza partikularrak. Condiciones de comportamiento ante el fuego de construcción y de los elementos constructivos. Entsegu-laborategia. SIA eranskina, terminologia.

5. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SI oinarrizko agiria. Segurtasuna, suterik gertatuz gero. Versión M. Documento con modificaciones del RD 173/2010 señaladas y Sentencia del TS de 4/5/2010 (BOE 30/7/2010): SI-1 ataletik SI-6 atalera, biak barne.

6. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SUA oinarrizko agiria. Erabilera eta irisgarritasun segurtasuna. M bertsioa. 173/2010 EDan adierazitako aldaketak jasotzen dituen agiria. Xedea. Aplikazio-eremua. Aplikatzeko irizpide orokorrak. SUA oinarrizko agiria betetzeko baldintza partikularrak. SUA-A eranskina, terminologia.

7. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SUA oinarrizko agiria. Erabilera-segurtasuna. SUA-1 ataletik SUA-6 atalera, biak barne, eta SUA-9 atala.

8. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. HE oinarrizko agiria. Energia-aurrezpena, HE-1, 1., 3., 6. eta 7. atalak eta terminologia.

9. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. HS oinarrizko agiria. Osasungarritasuna. Ekainaren 15eko FOM/588/2017 Aginduaren aldakuntzak jasotzen dituen dokumentua: S1: 1., 5. eta 6. atalak, gehi terminologia, HS3: 1., 5., 6. eta 7. atalak, gehi terminologia, HS4: 1., 5., 6. eta 7. atalak, gehi terminologia:

10. 10.- Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea, zeinaren bitartez Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/23/UE Zuzentarauak. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). Bigarren liburua. Administrazio publikoen kontratuak. II.Titulua. Administrazio publikoen kontratu-mota desberdinak. I. kapitulua. Obra-kontratua.

11. Konponketa, berrikuntza edo zabaltze obretako proiektuak taxutzea.

12. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea, zeinaren bitartez Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/23/UE Zuzentarauak. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). VI. kapitulua. Hornidura-kontratua. V. kapitulua. Zerbitzu-kontratua.

13. Arazoaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Igogailuen eta manutentzio-aparatuen araudiaren "Igogailuak" AEM 1 jarraibide tekniko osagarria onetsi zeneko otsailaren 8ko 88/2013 Errege Dekretua.

14. Behe-tentsiorako araudi elektroteknikoa, eta jarraibide tekniko osagarriak. 842/2002 Errege Dekretua. ITCBT-

12: Lotura-instalazioak. Eskemak.

15. Suteen kontrako babesaren RI PCI RD 513/2017 araudia.

16. Mantentze-kontratuetako baldintza-agiri teknikoak.

17. Uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretua, zeinen bitartez legionelosiaren prebentziorako eta kontrolerako irizpide higieniko-sanitarioak finkatzen baitira.

18. Irailaren 7ko 742/2013 Errege Dekretua, zeinen bitartez igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak finkatzen baitira.

19. Egiturarako hormigoiari buruzko jarraibidea (EHE-08). XIII. kapitulua.- Gauzatzea.

20. 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko prozesuaren faseak. III. kapitulua. Kalitatea kontrolatzeko entitateak eta kalitatea kontrolatzeko entsegu-laborategiak IV. kapitulua. Kalitatea hobetzeko tresnak.

21. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena. Testu artikulatua. I. eranskina

22. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SE-F oinarrizko agiria. Egituren segurtasuna: fabrika. 6 Eraikuntzakonponbideak. 7 Gauzatzea. 8 Gauzatzearen kontrola. 9 Mantentzea. A eranskina.- Terminologia.

23. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. SE-M oinarrizko agiria. Egituren segurtasuna: zura. 3 Iraungarritasuna. 4 Materialak. 9 Nekea. 11 Gauzatzea. 12 Tolerantziak. 13 Kontrola. A eranskina.- Terminologia.

24. 235/2013 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinen energia eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua).

25. Eraikuntzaren Kode Teknikoa. DB-SE-A oinarrizko agiria. Egituren segurtasuna: Altzairua. 4. Materialak. 10. Gauzatzea. 12. Kalitate kontrola.13.13. Ikuskapena eta mantenimendua. A eranskina.- Terminologia.

26. 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II. titulua. Lurzoruaren erregimenaren oinarriak, prozedura arau orokorrak eta arau zibilak. V. titulua. Balioespenak.

27. 1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legearen Balioespen Erregelamendua onesten duena. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) I. kapitulu. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Balioespenak egiteko kontzeptu eta irizpide orokorrak. IV. kapitulua. Lurzoru urbanizagarriaren balioespena. V. kapitulua. Kalte-ordainak eta urbanizazio gastuak.

28. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) III. titulua. Hirigintzako antolamendua eta plangintza. 1. eta 2. kapituluak.

29. 32.- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) III. titulua. Hirigintzako antolamendua eta plangintza. 3. eta 4. kapituluak.

30. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) VI. titulua. Hirigintzako antolamendua bermatzea eta babestea. I, II. eta III. kapituluak.

31. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) II. titulua. Lurzoruaren sailkapena, kalifikazioa eta araubidea. I-IV kapituluak, biak barne.

32. ECO/805/2003 Agindua, martxoaren 27koa, ondasun higiezinak eta eskubide batzuk finantza-xede jakinetarako balioesteko arauak. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua) II. titulua. Tasaziobalioaren kalkulua.

33. 1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa. (2018ko otsailaren 28an indarrean zegoen testua). II.Titulua. Prozedura orokorra.

34. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. III. liburukia. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. V. titulua. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. 1. kapitulua.- Eraikuntzari buruzko arau orokorrak. 2. kapitulua.- Erabilerari buruzko arau orokorrak.

35. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. III. liburukia. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. V. titulua. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. 3. kapitulua. Erabilera partikularren arauak: 1. atala Bizitegi-erabilera. 3. atala Erabilera tertziarioa.

36. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. III. liburukia. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. V. titulua. Eraikuntzaren eta erabileren arau orokorrak. 3. kapitulua. Erabilera partikularren arauak: 2. atala Ekoizpen-erabilera. 10. atala.- Aparkaleku-erabilera.

37. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. IV. liburukia. Eraikuntza eta erabilerei buruzko ordenantzak. VI. liburukia. Eraikuntza eta erabilerei buruzko ordenantzak: 2. kapitulua. OR-2 ordenantza. XIX. mendeko lehen Zabalgunea. 10. kapitulua. OR-10 ordenantza. Menpeko toki erakundeak. 13. kapitulua. OR-13 ordenantza: bizitegirako ez diren arteria-bide ertzetako eraikinak.

38. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. IV. liburukia. Eraikuntza eta erabilerei buruzko ordenantzak. VII. titulua. Babes erregimen berezia: 2. kapitulua. Babeserako ordenantza bereziak: 1. ataletik 5.era, biak barne.

Web-orria: