Aparejadore edo arkitekto tekniko

2022/09/27 - 2022/10/25
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zierbenako Udala
Lehiaketa:
Aparejadore edo arkitekto tekniko
Lanpostua:
Aparejadore edo arkitekto tekniko
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

1. Irekitzeko lizentziak eskatzen direnean, jardueraren gaineko espedienteei buruzko txostenak egitea, aurretiaz proiektuak araudi aplikagarriaren arabera aztertuta eta dagokion erakundeetan (Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, …) beharrezko izapideak eginez.

2. Hirigintzako espedienteetan txosten teknikoak egitea, oro har, bai Obra Nagusian bai Obra Txikian, salbu eta horretarako izendatzen den Udal Arkitekto Aholkulariak edo goi-mailako tituludunak egiten baditu txosten horiek edo haiei tokatzen bazaie egitea txostenak. Hirigintzako espediente horiek izaera publiko zein pribatuko ekimenei buruzkoak izan daitezke, eta, txosten horiek egiteko, proiektuak gainbegiratu beharko ditu, aurrekontua berrikusi eta indarrean dagoen araudiaren arabera bete beharreko baldintzak zehaztu.

3. Krisi-mahaiko kide izatea eta Udaleko larrialdi-plana egiten laguntzea.

4. Txosten teknikoak idaztea bere lanbide-eremuko askotariko espedienteei buruz (kontratazioa, zehapen-espedienteak, hirigintzako arau-hausteak, erantzukizun zibileko erreklamazioak…).

5. Udalerriko jarduerak kontrolatzea eta ikuskatzea, batez ere jarduera industrialak eta gogaikarriak, eta aldian behin ikuskapen-bisitak egitea, lizentzia izapidetu ondoren, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

6. Hirigintza kontuetan eta bere lanbide-eremuko jardueren arloan, jendeari arreta, orientabidea eta informazioa ematea, eta Landa eta Hiri Katastroari buruzko kontsultak eta eskaerak kudeatzea.

7. Alkateari eta zinegotziei aholkua eta/edo laguntza ematea erakunde, instituzio, administrazio edo enpresekin ekitaldiak, jarduketak eta bilerak egin behar dituztenean, eta beren esku-hartzearen eremuan egon daitezkeen aukeren eta/edo alternatiben berri ematea.

8. Bilerak egitea eta harremanak izatea pertsona eta erakundeekin, beren jarduera-eremuarekin zerikusia duten askotariko gestioak egiteko.

9. Udalerrian gertatzen diren mota guztietako larrialdiei edozein unetan aurre egitea eta/edo horietan laguntza ematea, larrialdi horiek segurtasunekoak, hondamendikoak edo zerbitzukoak izan (hornidura, saneamendua, etab.).

10. Oro har, lizentzien eta obren jarraipena egitea eta haiek ikuskatzea eta kontrolatzea, lizentzien baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta egiten diren salaketei erantzutea, Udaltzaingoaren eta arkitekto aholkulariaren arloarekin lankidetzan.

11. Obren eta zerbitzuetako Udaleko brigada koordinatzea, programatzea eta zuzentzea.

12. Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek bide publikoan egiten dituzten lanak eta obrak kontrolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

13. Udal eraikinak eta ondasunak eraikitzeko edo eraberritzeko proiektuak egitea, arkitektura teknikoaren espezialitatearen eremuan, eta Udalari eragiten dioten zerbitzuak, hornidurak eta obrak kontratatzeko baldintza-agiriak prestatzea eta idaztea.

14. Udal-obrak zuzentzea, bai baliabide propioekin egiten direnak (obra birplanteatuta, materialak lortuta, neurketak eta ziurtagiriak gauzatuta eta amaitu arteko urrats guztiak gainbegiratuta), bai azpikontratatutakoak, eta horietan obra birplanteatu dezake eta ikuskapenak egingo ditu.

15. Udal-obren behin-behineko eta behin betiko ziurtagiriak idaztea eta likidazioak egitea.

16. Udal-azpiegituren ekipamenduetan egindako mantentze-, konponketa- eta eraberritze-lanak gainbegiratzea, eta udal eraikinak, instalazioak eta hiri-altzariak mantentzeko zer lan egin behar diren ezartzea eta lan horiek zuzentzea.

17. Ur-hornidurako, saneamenduko, argiteria publikoko, zaborren bilketako, garbiketako eta lorezaintzako udal-zerbitzuen mantentze-lanen kontrola egitea, eta udal-zerbitzu horiek hobetzen eta kontserbatzen direla zaintzea, eta gorabeherei buruzko txostenak egingo ditu eta gorabehera horiek konpontzeko beharrezko gestioak egingo ditu (azpikontratatutako enpresei, Udaleko langileei eta abarri abisua ematea).

18. Udal eraikinetan, prebentziozko mantentze-lanak programatzea.

19. Obra eta zerbitzuetako arloetako erosketak eta kontsumoak kudeatzea eta kontrolatzea, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen arloari dagozkion fakturei oniritzia ematea.

20. Hala eskatzen zaionean, Hirigintzako, obretako, zerbitzuetako eta ingurumeneko batzorde edo ordezkaritzetara joatea, aholkularitza teknikoa emateko.

21. Bulego Teknikoaren artxiboa antolatzen laguntzea.

22. Gainerako teknikariekin lankidetzan aritzea beren espezialitatearen eremuko udal-ordenantzak eta baldintza-agiriak idazten eta/edo aldatzen, eta Tokiko Agenda 21eko prozedurarekin eta Tokiko Ekintza Planarekin lotutako ekimenetan parte hartzea, eta haien jarraipena egitea.

23. Larrialdiak koordinatzeko eginkizunak betetzea, eta laneko segurtasuna eta higienea bermatzeko zer baliabide erabili behar diren ezartzea eta horiek kudeatzea, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuarekin lankidetzan.

24. Antzeko izaera eta kualifikazioa duten beste batzuk.

Titulazioa:

Arkitekto teknikoaren titulu akademiko ofiziala, arkitektura teknikoko unibertsitate-gradua edo aparejadore edo arkitekto tekniko lanbideari dagokion jardun arautuan aritzeko aukera ematen duen titulazioetakoren bat izatea, edo dagokion titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 5/2015 Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera). Edo bestela, EBko estatu kideetako nazionalen ezkontidea izatea —betiere legez bananduta ez badaude—, edo haien ondorengoa izatea —21 urtetik beherakoak badira, edo adinez nagusi eta mendekoak badira—.

b) Gutxienez hamasei urte beteta izatea eta gehienez ere derrigorrezko erretirorako adina izatea.

c) Arkitekto teknikoaren titulu akademiko ofiziala, arkitektura teknikoko unibertsitate-gradua edo aparejadore edo arkitekto tekniko lanbideari dagokion jardun arautuan aritzeko aukera ematen duen titulazioetakoren bat izatea, edo dagokion titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horiek homologatuta daudela egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Agindutako lanak eta zereginak zuzen betetzeko beharrezko gaitasun funtzionala izatea. Ez izatea gaixotasunik, ez eta bestelako muga fisiko edo psikikorik ere, bete beharrekoak diren funtzioak eta eman beharreko zerbitzuak normaltasunez betetzea eragozten duenik, edo funtzio eta zerbitzu horiekin bateraezina denik.

Alderdi hori dagokion osasun-azterketaren bidez egiaztatuko da hala berretsi behar den momentuan.

e) Diziplina-espediente baten bidez ezein Herri Administrazioren zerbitzutik baztertuta ez egotea edo agindutako eginkizunak gauzatzeko ezgaiturik ez egotea.

Gaixotasunik ez izatea, eta bete beharreko eginkizunekin eta eman beharreko zerbitzuak betetzearekin bateraezina den edo haiek betetzea galarazten dion mugaketa fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Alderdi hori hala behar duenean egiaztatuko da dagokion mediku azterketarekin.

f) Diziplinazko espediente baten bidez, edozein Herri Administrazioren, konstituzio‑organoren edo Autonomia Erkidegoetako estatutu-organoren zerbitzutik bananduta ez egotea eta ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko, ezta, lan-kontratudun langileen kasuan, zerbitzutik banandu edo desgaitu duen lanpostuan betetzen zituen funtzioen eta eginkizunen antzekoak betetzeko ere.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo halako egoera baten egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.

h) B mailako gidabaimena edo handiagoa izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak udal honetako Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak gutun-azal irekian aurkeztu beharko dira, posta-funtzionarioak data eta zigilua jartzeko, eskabideak aurkezteko epearen barruan ziurtatu aurretik. Kasu honetan bakarrik onartuko da eskabideak udaletxeko Erregistro Orokorrean sartu direla, postetxean entregatu diren egunean bertan. Instantzia da zigilatu behar dena.