Aldi baterako kalegarbitzaile lan poltsa.
Gipuzkoa
Lanpostuko eginkizunak.
Obra eta Zerbitzuetako arduradunaren menpe egonik bai ierarkian bai eginkizunetan, lanpostuaren berezko eginkizunak izango dira bide garbiketa, bai eskuz bai mekanikoki egin beharrekoa, horretarako erabiliz lana behar bezala egiteko baliatuko dituen bitarteko mekanikoak eta lanabesak, eta lan horien artean jarraian adierazitakoak:
— Ohiko garbiketa trinkoa egitea:
* Espaloi, arroila eta xaretak garbitzea, orga, erratzak, eskuilak edo bestelako tresneria edo lanabesak erabiliz.
* Espaloi, galtzada zintarridunak, etab. garbitzea berariazko bulkadaz dabiltzan makinak erabiliz.
— Ufada eragingailuaz laguntzea kalegarbigailua, beharrezko gertatzen denean.
— Egozten zaion ibilbidean paperontziak hustea, txorkoak, eskailerak, kalearte eta karkabak garbitzea (lurrazpikoak eta lurgainekoak), lorategi eta berdeguneetatik landare eta belarki hondarrak kentzea, gorozkiak eta hildako animaliak kentzea...
— Zaborrak edukinon tzien barruan ipintzea.
— Udalaren baimenik ez duten pankarta eta horma txartelak kentzea.
— Zerbitzu buruari adierazi berea duen lanaldean antzemandako edozein gorabehera kale-altzariei, espaloien egoerari, herri-argiteriari edo gisakoei dagokiena.
— Bere esku jartzen diren eginkizun guztiak burutzea, beti ere lanpostuaren mailarekin bat baldin badatoz.
Eskola sinestamendu edo ziurtagiriaren jabe izatea, edo baliokideren batena edo, hala balegokio, titulo hori eskuratzeko eskuideak ordaindu izana egiaztatzea, eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik.
Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.
Lehen mailako hizkuntza eskakizuna merezimendu gisa.
B mailako gidatzeko baimena egiaztatzea.
Onartuak izateko eta, hala badagokio, dagozkion hautaketa-ariketetan parte hartzeko, hautagaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte. Eskatzen diren baldintza guztiak eta bakoi tza betetzen dituztela adierazi behar dute, betiere eskaerak aurkezteko epeari gagozkiolarik, hots, epearen amaieran betetzen dituztela.
Aurkezteko epea, tokia eta era: Eskabideak oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatuta 20 egun naturaleko epearen barruan aurkeztu beharko dira.
Eskabideak Andoaingo Udale txeko Ataria - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoan aurkeztu ahal izango dira, herri honetako Goikoplaza z/g helbidean. Eskabideak urriaren 1eko Herri Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan xedaturiko eran ere aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak gutun-azal irekian aurkeztuko dira, Postako langile-funtzionarioak data eta zigila ditzan, horiek ziurtatu aurretik.
Udal honek data arte erregistroei buruz izenpetu dituen hitzar menekin bat etorriz, eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian eta Eusko Jaurlaritzakoan ere aurkeztu ahal izango dira.