Albaitaritzako laguntzailea
Bizkaia
— Ohiko laginak eta lagin ofizialak (albaitarien laguntzarekin) jasotzea, ikuskatzaile-arduradunak ezarritako programaren arabera.
— Establezimenduetan era askotako egiaztapenak egitea: baldintza higieniko-sanitarioak, elikagaien manipulazioa, osasunaren arloko agiriak jaso…
— Elikagaiak inmobilizatzea, bidezkoa bada, albaitari ikuskatzaileak konfiskatu ditzan eta, beharrezkoa bada, konfiskatutako produktuak kontrolatu eta suntsitzea.
— Elikagaien establezimenduen errolda egunean izatea.
Batxilerra, Goi-mailako prestakuntza-zikloak edo baliokidea.
2. Hezkuntz eskakizuna
Eskariak eredu ofizialean egin beharko dira. Eskari ofiziala helbide honetan lor daiteke: www.bilbao.eus/e-Udala/EPE/Lan-eskaintza Publikoaren aplikaziorako sarbidea.
Eskariak helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
OINARRIAK (PDF, 383 KB)
I. ZATIA. ZUZENBIDE PUBLIKOA
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak: bakarrekoak, lege bidez garatzekoak eta betearaztekoak.
3. gaia: Udalerria. Udalaren antolaketa biztanle-kopuru handiko udalerrietan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen X. Titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Bere araudi organikoak. Osasun eta Kontsumo Saila: antolaketa eta eginkizunak.
5. gaia: Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
7. gaia: Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea. Aplikazio eremua eta xedea. Eskubideak eta betekizunak. Prebentzio-zerbitzuak.
9. gaia: Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa. II. titulua. Datuen babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak. VII. titulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
10. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa. Egitura eta printzipio orokorrak. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana. Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus >Udala>Udal Sailak> Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta jaiak>)
II. ZATIA
11. gaia: Udalaren albaitaritza arloko ikuskaritza elikagaien establezimenduetan: prestaketa, ikuskapenaren eremuak, ikuskapenerako akta-motak, aktak betetzea.
12. gaia: Elikagaien sanitatean eta kontsumoan zehatzeko eskumenari buruzko Ordenantza. Aplikatu beharreko eremua. Udalaren albaitaritzako ikuskaritza-zerbitzuen jarduketak.
13. gaia: Elikagaien sanitatean eta kontsumoan zehatzeko eskumenari buruzko Ordenantza. Bigarren titulua, II. eta III. sekzioak: osasunaren arloko arau-hausteak eta kontsumitzailea babestearen arloko arau-hausteak.
14. gaia: Elikagaien laginak jasotzea: Laginketarako teknikak. Lagin sinpleak eta lagin ofizialak. Laginketa zuzendua. Laginak jagotea. Laginak artatzea.
15. gaia: Autokontrolerako sistemak: Oinarri teorikoak. HACC/APPCCan oinarritutako autokontrola elikagaien establezimenduetan.
16. gaia: Ostalaritzako Autokontrolerako EAEko Plan Orokorra. Printzipio nagusiak. Oinarrizko erregistroak eta kontrolak.
17. gaia: Garbiketa-, desinfekzio-, desintsektazio- eta desratizazio-planak elikagaien establezimenduetan. Izurrite-motak eta horien kontrola.
18. gaia: Jantoki kolektiboak: Definizioak. Jantoki kolektiboen sailkapena, arrisku sanitarioaren arabera. Higiene eta osasunaren arloko eskakizunak, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko martxoaren 15eko Aginduaren arabera.
19. gaia: Txikizkako merkataritza: Higienearen arloko baldintzak eta sailkapena, Europar Batasuneko 852/2004 Araudiaren arabera.
20. gaia: Elikagaien salmentako aldi baterako ekitaldiak esparru publikoan: Bilboko Udalaren Espazio Publikoaren Ordenantzaren I. eranskinean jasotako arau orokorrak. Memoria sanitarioaren oinarrizko edukia.
III. ZATIA
21. gaia: Elikagaien manipulatzaileen prestakuntza: bete behar dituzten baldintza nagusiak.
22. gaia: Elikagaien etiketak eta trazabilitatea: Nahitaezko etiketatzea. Trazabilitatearen kontzeptua.
23. gaia: Elikagaien kutsadura kimikoa: talde kutsatzaile nagusiak eta horien jatorria.
24. gaia: Elikagaietako mikroorganismoak: Horien jatorria. Horiei lotutako arriskuak eta onurak.
25. gaia: Elikagaietako mikroorganismoak: Mikrobioen hazkundean eragina duten faktoreak. Mikrobioak kontrolatzeko sistemak.
26. gaia: Kutsadura gurutzatuaren kontzeptua. Nola sortzen den. Arriskuak minimizatzeko sistemak.
27. gaia: Elikagaien kontserbaziorako sistemak. Biltegiratzeko baldintzak, kasuan kasu.
28. gaia: Janari-alergia eta intolerantzia. Nahitaez jakinarazi beharreko alergenoak. Kontsumitzailearentzako informazioa.
29. gaia: Haragia eta haragi-eratorriak. Sailkapena, kontserbaziorako baldintzak eta etiketatzeko eskakizunak.
30. gaia: Ohiko kontsumoa duten arrainak, moluskuak eta oskoldunak: Sailkapena, kontserbaziorako baldintzak eta etiketatzeko eskakizunak. Freskotasun-maila ebaluatzea.
IV. ZATIA
31. gaia: Esnea eta esnekiak. Sailkapena, kontserbaziorako baldintzak eta etiketatzeko eskakizunak.
32. gaia: Arrautzak eta arrautzen eratorriak. Sailkapena, kontserbaziorako baldintzak eta etiketatzeko eskakizunak.
33. gaia: Frutak eta barazkiak: Sailkapena, merkaturatzeko arauak, kontserbaziorako baldintzak eta etiketatzeko eskakizunak.
34. gaia: Animalien babesa Euskal Autonomia Erkidegoan. 6/93 Legea, Animaliak babestekoa: Aplikazio-eremua, animaliak babesteko mekanismo nagusiak.
35. gaia: Txakurrak arduraz edukitzea. Betebeharrak, mugak eta debekuak.
36. gaia: Bilboko udalerrian Animaliak edukitzeko eta babesteko Ordenantza. Aplikatu beharreko eremua. Arau-hausteak eta zehapenak.
37. gaia: Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzea. Lege-esparrua. Era horretako txakurrak edukitzeko betebehar bereziak.
38. gaia: Kaleko katuen koloniak. Arazoak. Kaleko katuak harrapatzeko, antzutzeko eta askatzeko programa.
39. gaia: Hiriko fauna udalerrian. Arazoak. Herritarren kexak erantzutea eta gestionatzea.
40. gaia: Udalerrien eginkizun nagusiak animaliak zaintzen eta kontrolatzen. Aipamen berezia Animaliak Kontrolatzeko Zentroei.