Aguazil lanpostua funtzionario moduan betetzeko oinarriak eta deialdia

2014/10/29 - 2014/11/18
Inprimatu
Alegría-Dulantzi
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
DULANTZIKO UDALA
Lehiaketa:
Aguazil lanpostua funtzionario moduan betetzeko oinarriak eta deialdia
Lanpostua:
Aguazil
Eginkizunak eta atazak:
  • Udaletako agintariak babestea, eta udal eraikin eta egoitzak behatu eta zaintzea.
  • Herri-gunean trafikoa ordenatu, seinaleztatu eta zuzentzea, trafiko-arauetan ezarritakoarenarabera.
  • Polizia administratibo lanak ordenantza, bando eta bere eskumeneko alorreko bestelako udal xedapen eta ekitaldiei dagokienez, baita tokiko eskumenen alorrean ingurumen eta inguru-zaintzaren arloetan indarrean den araudia betetzen dela zaintzea ere.
  • Istripu, katastrofe edo hondamendi publiko kasuetan laguntza ematea, babes zibileko planen egikaritzan legeetan aurreikusitakoaren arabera parte hartuz.
  • Udal jakinarazpen eta komunikazioak banatzea, iragarki-taulen mantentzea eta udalak agindutako kartel eta dokumentu guztiak jartzea.
  • Mantentze-zerbitzuarekin elkarlanean aritzea, beharrak hala agintzen duenean.
  • Ur-kontagailuak irakurtzea, eta zerbitzu horren kontrola, beharrezkoa balitz.
  • Udalerrian ospatzen diren jai, kultur eta kirol ekitaldietan parte hartzea, hala agintzen bazaio.
  • Beharrezkoa balitz, kategoria bertsuko udal langileen ordezkapena egitea horien lanetan.
  • Erabilera eta jabego publikoko udal instalazio eta ondasunen kontrola.
  • Zerbitzu publikoen kontrola.
  • Mantentze- eta konpontze-lan txikiak egitea udal eraikin, bide publiko eta instalazioetan.
  • Asteroko azokaren zein antolatzen diren bestelako ferien kontrola eta tasaren bilketa egitea.
  • Euskal Herriko Poliziei buruzko 4/1992 Legean, uztailaren 17koa, ezarritakoaren arabera, dagozkion bestelako lanak.
Titulazioa:

Titulazio ofizial edota homologatuaren eskolatze-ziurtagiria edukitzea edo berau jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

 2 H. E.

Beste baldintza batzuk:

Eskaerak aurkezteko epea amaitzean, B motako gidabaimena edo baliokidea izatea

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Lekua. Oposizioan onartzeko eskabideak Dulantziko Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Era berean, eskabideak Herri Administrazioetan erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira,Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio-prozedura Arruntari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean adierazitakoetan. Dulantziko Alkate-Presidenteari zuzenduko zaizkio eta gutun-azal irekian aurkeztuko dira, dagokion funtzionarioak data-zigilua ipini diezazkion eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak: