ADMINISTRAZIOKO GOI MAILAKO KIDEGOKO LAN POLTSA HAUNDITZEKO DEIALDIA

2017/01/23 - 2017/02/03
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA
Lehiaketa:
ADMINISTRAZIOKO GOI MAILAKO KIDEGOKO LAN POLTSA HAUNDITZEKO DEIALDIA
Lanpostua:
Administrazioko Goi Mailako Teknikaria
Plaza-kopurua:
LAN-POLTSA
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A
Titulazioa:

Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua

Oharrak:


GUTXIENEKO ORDAINSARIA:  41.910,58 euro gordin urteko

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak aurkeztea

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Internet bidez egin behar izango dute eskaera eta honako helbide elektronikoan eskuragarri duten eredua bete beharko dute: www.ivap.euskadi.eus (Atala: Enplegu Publikoa, lan poltsak).

Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzako KZGunea zentro publikoen bidez egin ahal izango da. KZGuneen zerrenda eta kokagunea eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: http://www.kzgunea.eus/

Eskaerak ondoren adierazitako bulegoetan ere egin ahal izango dira:

- Gasteizen: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Donostia kalea 1 (Lakua); PK: 01010.

- Bilbon: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Errekalde zumarkalea 18; PK: 48009.

- Donostian: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; San Bartolome kalea 28; PK: 20007.

- Oñatin: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Unibertsitate Zaharra; PK: 20560.

Eskabideak aurkez daitezke, halaber, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 16.4 artikuluan ezartzen dituen tokietan.

Eskabidea postetxe bidez aurkeztuz gero, irekita eman behar zaio postako funtzionarioari, ziurtatu aurretik data eta zigilua jar diezaion.

 

Tasa ordainketa

Tasak ordaintzeko bi modu daude:

1. OFF-LINE ordainketa: lehen aipatutako edozein banketxera joan eta sistemak emandako inprimakia aurkeztu.

– Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa).

– Laboral kutxa.

– Caixabank.

– Banco Santander.

– BBVA.

– Sabadell Guipuzcoano.

– Bankia.

– Bankoa.

 

2. ON- LINE ordainketa banketxe horietako banka elektronikako bezeroa izanez gero, sistema hori erabil daiteke ordaintzeko. Beste erakundeen txartelen bidez ere egin daiteke ordainketa.

Tasaren zenbatekoa : 22,02 euro (A titulazio-taldea)

 

Eskabideak entregatzeko eta tasak ordaintzeko epea 2017ko otsailaren 3an amaituko da, 14:00etan.

Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta ariketaren eguna, tokia eta ordua 2017ko otsailaren 15ean argitaratuko da.

Deialdia
Gaiak:

ADMINISTRAZIOKO GOI MAILAKO KIDEGOKO LAN-POLTSA

GAI ZERRENDA

1.- 1978ko Konstituzioa: Gobernua eta Administrazioa.

2.- Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumenen mugapena Konstituzioaren arabera.

3.- Euskadiko Autonomia Erkidegoko finantzaketa. Ekonomia itunaren sistema. Kupoa..

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua.

5.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/81 Legea.

6.- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen orokorrak eta jarduketaren printzipioak. Administrazio-organoak. Eskumena. Eskumenak eskuordetzea, goragokoak eskumenak bereganatzea, kudeaketa-gomendioa, izenpea eskuordetzan ematea, ordezkotza. Kide anitzeko organoen funtzionamendua. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea.

7.- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-egintza: Administrazio-egintzaren betekizunak. Administrazio–egintzaren eraginkortasuna. Erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna eta errebokazioa.

8.- 39/2015 Legea: Administrazio publikoen jarduera: Jarduera-arau orokorrak: Pertsonen eskubideak. Administrazio-erregistroak. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra, ebazteko epea geldieran uztea eta epea zabaltzea. Administrazio-isiltasuna.

9.- 39/2015 Legea. Administrazio-prozedura: Interesdunak. Administrazio–prozeduraren faseak. Prozeduraren hasiera, instrukzioa eta amaiera. Prozeduraren antolamendua.

10.- 39/2015 Legea: Administrazio-egintzak administrazio–bidean berrikustea: Egintzak errebokatzea eta hutsak zuzentzea. Administrazio-errekurtsoak.

11.- Baimenak eta zehapenak. Baimenaren teknika. Kontzeptua eta motak. 40/2015 Legea: Zehatzeko ahalaren printzipioak.

12.- Administrazio kontratuak, eta kontratu pribatuak administrazioan. Administrazio kontratuak: kontratatzeko gaitasuna, enpresen sailkapena, bermeak, kontratu txikiak, kontratua prestatzeko jarduerak, esleitzeko prozedurak, kontratua esleitzea, eta kontratua bete, aldatu eta amaitzea. Administrazio kontratu-motak. (3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa).

13.- 40/2015 Legea: Herri-administrazioen eta administraziootako agintari eta langileen erantzukizuna.

14.- Zerbitzu publikoak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko erak. Zuzeneko kudeaketa. Administrazio-emakida.

15.- Funtzio publikoaren araubide juridikoa. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina (5/2015 Legegintzako Eerrege Dekretua, urriaren 30ekoa) eta 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Herri Administrazioen zerbitzuko langileak. Funtzio Publikoaren egitura eta antolaketa: lanpostuen zerrendak eta aurrekontu-plantillak. Langileak hautatzea eta lanpostuak betetzea.

16.- Funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Bateraezintasunak. Ordainsariak. Administrazio-egoerak. Disziplina-araubidea. Funtzionarioen negoziazio kolektiboa.

17.- Herri Administrazioen zerbitzuko lan kontratupeko langileak. Eskubideak eta betebeharrak. Lan-kontratua: edukia, iraupena, kontratua etetea eta kontratua azkentzea. Lan-kontratu motak.

18.- Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babesa. Gertaerak eta prestazioak.

19.- Aurrekontua. Kontzeptua, izaera eta motak. Horren oinarri diren printzipioak. Lege moduan izapidetzea. Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu-sistema. Euskal Autonomia Erkidegoaren kontabilitate publikoa.

20.- Gastu publikoa. Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren ondorio ekonomikoak. Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko aipamen berezia.

21.- Aurrekontua gauzatzea: beharrezko eragiketak. Gastuen kudeaketa. Aurrekontuak aldatzea. Aurrekontua kitatzea eta kontuak ematea. Aurrekontuaren kontrola. Kontabilitatea, kontrol-bide.

22.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren laguntzen eta dirulaguntzen araubidea: xedea eta definizioa. Dirulaguntzen oinarrian dauden printzipioak, eta mugak. Dirulaguntza eta laguntza publikoen onuradunak. Laguntzak emateko arauak, eskumenak eta prozedura. Dirulaguntzak kudeatzen lankide diren erakundeak. Dirulaguntza eta laguntza publikoak itzultzea.

23.- Diru-sarrera publikoak. Kontzeptua eta motak. Tasak, prezio publikoak eta prezio pribatuak.. Euskal Autonomia Erkidegoaren diru-sarrerak.

24.- Giza faktorea, lan-munduan. Giza baliabideak planifikatu eta zuzentzea. Biltzea, hautatzea eta hartzea. Langileei motibazioa ematea, prestakuntza, karrerak planifikatzea, eta egindako lana ebaluatzea.

25.- Kalitatearen kudeakuntza. EFQM ereduaren oinarrizko printzipioak.

26.- Administrazioaren jarduna planifikatzea eta programatzea. Administrazio-prozesuak eta -agiriak sinplifikatzeko eta normalizatzeko teknikak.

27.- Aplikazio informatiko hauen onurak: datu–baseenak, kalkulu-orrienak, testu-prozesatzaileenak, eta estatistikako paketeak. Informatikaren aplikazioak administrazioan: langileekiko kudeaketa automatizatua, aurrekontuekiko kudeaketa, eta espedienteen jarraipena egitea. Interneta eta posta elektronikoa.

28.- 40/2015 Legea: Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa 21/2012 Dekretua, Eusko Jaurlaritzarena, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.

29.- 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa: Publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

30.- Izaera Pertsonaleko datuen babesa:: Kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak, bereziki, informazio-eskubidea datuak biltzean, sekretu-eginbeharra eta datuen komunikazioa.

31.- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.