Administrazio Orokorreko teknikarien lan-poltsa

2022/05/02 - 2022/05/13
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Basauriko Udala
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko teknikarien lan-poltsa
Lanpostua:
Administrazio Orokorreko teknikaria
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Zuzenbidea, Zientzia Politikoak, Ekonomia edo Enpresa Zientziak, Merkataritzako Intendentea, edo Aktuarioa graduko unibertsitate-titulua izatea edo horien baliokidea, edo, bestela, titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

— Europar Batasuneko estaturen bateko herritarra izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak baina mendekoak badira.

— 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.

— Zuzenbidea, Zientzia Politikoak, Ekonomia edo Enpresa Zientziak, Merkataritzako Intendentea, edo Aktuarioa graduko unibertsitate-titulua izatea edo horien baliokidea, edo, bestela, titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

— Dagozkion eginkizunak normaltasunez burutzeko gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea, Ezinduak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatzeari kalterik egin gabe.

— Diziplina-espediente bidez Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren, Tokiko Administrazioaren edo Administrazio Instituzionalaren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

— Herri-administrazioetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea.

— Euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.

— Administrazio agiriak emateagatiko tasa arautzen duen 10. ordenantza fiskalean araututako azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu izana (taulako 6. artikulua, 17. kontzeptua) (azterketa eskubideengatiko tasak Basauriko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden pertsonak hautatzeko prozesuetan). Tasaren zenbatekoa A1 (A) talderako 23,00 eurokoa

 

  

Onartzea
Elektronikoa:

Basauriko Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidea betez: https://sede.basauri.eus.

Aurrez aurrekoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. eta 66. artikuluetan zehaztutako moduan aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Gaiak:

Lehenengo Atala

Gaitegi Orokorra

1. Konstituzioa: kontzeptua, izaera eta motak. 1978ko Espainiako Konstituzioa: egitura eta printzipio orokorrak. Botereen banaketa. Koroa Konstituzioan.

2. 1978ko Espainiako Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Haien bermeak eta etetea. Haien babesa.

3. Gorte Nagusiak. Herriaren Defendatzailea. Arartekoa.

4. Gobernua. Gobernuaren eta botere legegilearen arteko harremanak.

5. Botere Judiziala. Justizia Administrazioa EAEn. Justizia Auzitegi Nagusia: antolaketa, eremua eta osaera.

6. Konstituzio Auzitegia. Eskumenak eta funtzioak. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, babes-errekurtsoa, eskumen-gatazkak eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoak. Gatazkak toki-autonomiaren defentsan.

7. Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia Estatutuak: haien esanahia. Euskal Autonomia Estatutua. Aurrekari historikoak. Indarrean dagoen Estatutua: haren egitura. Estatutuaren erreforma: a) Konstituzioaren arabera, b) Euskal Estatutuaren arabera. Ohiko prozedura eta prozedura bereziak.

8. Eskumenen banaketa Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean. Eskumenen banaketa Konstituzioan eta Euskal Autonomia Estatutuan.

Bigarren Atala

Gaitegi Espezifikoa

9. Administrazioa Legearen eta Zuzenbidearen mende jartzea. Zuzenbide Publikoaren iturriak. Legea: lege-motak.

10. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Erregelamendua egiteko prozedura. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak eta legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa. Instrukzioak eta zerbitzu-aginduak.

11. Ohitura. Administrazio-praktika. Zuzenbidearen printzipio nagusiak. Beste iturri batzuk.

12. Administrazio Publikoaren posizio juridikoa. Administrazio-ahalak. Ahal diskrezionala eta arautua.

13. Interesdunak prozeduran: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua.

14. Interesdunen identifikazioa eta sinadura administrazio-prozeduran.15. Administrazio Publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak. Terminoak eta epeak.

15. Administrazio-egintza: administrazio-egintzen baldintzak eta eraginkortasuna.

16. Administrazio-egintzak deuseztea eta deusezgarritasuna.

17. Administrazio-prozedura: prozeduraren hasiera, ordenazioa, instrukzioa eta amaiera.

18. Ondare erantzukizuneko prozedurak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

19. Zehapen-prozedurak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

20. Administrazio-egintzak betearaztea. Betebeharrekotasuna.

21. Administrazio-bideko egintzak berrikustea. Berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

22. Toki Araubidea: konstituzio-printzipioak. Toki-autonomia eta tutoretza. Estatuaren oinarrizko legeria eta haren arau-garapena.

23. Toki Korporazioetako kide hautetsien estatutua.

24. Udal-mugartea. Udal-biztanleria. Auzotarra bereziki aintzakotzat hartzea. Udal-erroldatzea.

25. Araubide erkideko udalerrien antolaketa. Erregelamendu organikoa. Beharrezko organoak eta organo osagarriak. Talde politikoak. Biztanleria handiko udalerrien antolaketa.

26. Udal-eskumenak: zehazteko sistema. Eskumen propioak, partekatuak eta eskuordetuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.

27. Kide anitzeko organoen bilkuren eta erabakien araubidea. Aktak, ziurtagiriak, komunikazioak, jakinarazpenak eta erabakien argitalpena. Dokumentuen erregistroa.

28. Toki-erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak. Motak. Horiek egiteko eta onartzeko prozedura.

29. Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Aurrekontuaren araubide juridikoa. Toki-aurrekontuak. Kontabilitatea eta kontuak.

30. Toki-ogasunak: diru-sarreren sailkapena. Ordenantza fiskalak.

31. Tasak, prezio publikoak eta kontribuzio bereziak. Erreferentzia berezia toki-mailan.

32. Ondasun Higiezinen gaineko zerga. Katastro-kudeaketa eta zerga-kudeaketa. Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga.

33. Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga.

34. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: eremu objektiboa eta eremu subjektiboa. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.

35. Kontratuaren atalak. Kontratazio-organoa, toki-esparruko eskumenak, kontratazio-mahaia eta kontratatzailearen profila. Enpresaburuaren kontratazio-gaitasuna, kaudimena eta debekuak.

36. Administrazio Publikoen kontratuak prestatzeko eta adjudikatzeko arau orokorrak. Errekurtso berezia kontratazio-arloan.

37. Administrazio-egintzaren moduak. Sustapena eta haren baliabideak. Dirulaguntzen azterketa berezia. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Dirulaguntza publikoei dagozkien xedapen orokorrak, aplikazio-eremua eta xedapen komunak.

38. Administrazio Publikoen zehatzeko ahalaren printzipioak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zehatzeko ahala. Toki-erakundeen zehatzeko ahala.

39. Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua, elementuak eta izaera juridikoa. Prozedura orokorra. Presako prozedura. Erreferentzia gainerako prozedura bereziei. Jurisdikzio-bermeak. Desjabetutako ondasunak itzultzea.

40. Jabetza publikoak: tipologia. Jabari publikoa: kontzeptua, izaera eta elementuak. Jabari publikoaren afektazioa eta mutazioak. Jabari publikoaren araubide juridikoa. Erabilera: erreserba eta emakida.

41. Administrazioaren erantzukizuna. Bilakaera eta egungo araubidea. Kalte ordaingarriak. Administrazio-egintza eta -prozedura erantzukizunaren alorrean.

42. Funtzionario publikoak. Kontzeptua eta motak. Funtzio publikoaren egitura. Enplegatu publikoei buruzko estatuko eta erkidegoko legeria. Lanpostuen zerrenda.

43. Funtzionarioak eta beste enplegatu publiko batzuk hautatzea urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.

44. Funtzionario-harremana azkentzea. Funtzionarioen betebeharrak eta eskubideak. Eskubide ekonomikoak.

45. Funtzionarioen diziplina-araubidea. Zerbitzari publikoen erantzukizun zibila eta penala.

46. Hizkuntza-normalizazioa Euskal Funtzio Publikoaren Legean. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.

47. Toki-erakundeen jarduera-moduak. Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan. 65. Lizentziak. Izaera juridikoa, araubide juridikoa eta lizentziak emateko prozedura.

48. Lurraldearen antolaketa. Haren erregulazioa EAEn. Lurraldea antolatzeko tresnak. Estatuko eta erkidegoko hirigintza-legeria. Aurrekariak eta indarreko legeria.

49. Lurzoruaren sailkapena: motak eta kategoriak Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean. Kalifikazioa. Lurzoruaren jabetza-araubidea.

50. Hirigintza-plangintza: plan-motak eta haien izapidetzea. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Plangintza orokorraren bateragarritasuna. Sektorizazio-planak.

51. Garapen-plangintza: garapen-plan motak. Hirigintza-antolamenduaren beste tresna batzuk izapidetzea eta onartzea. Plangintzarekin bat ez datozen eraikinak eta eraikuntzak. Plangintza aldatzea eta berrikustea.

52. Hirigintza-antolamendua gauzatzea. Obren eta eraikuntzen kontserbazioa. Legezko aurri-egoera. Betearazteko aginduak.

53. Hirigintza-legezkotasuna kontrolatzeko mekanismoak. Hirigintza-legezkotasuna bermatzea eta babestea. Hirigintza-ikuskapena. Hirigintza-alorreko arau-hausteak eta zehapenak.

54. Ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua: Lehenengo atala: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa EAEko ingurumen-legerian. Ingurumen-baimen bakarra behar duten jarduerak.

55. Ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua: Bigarren atala: jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jarduerak eta aldez aurreko jakinarazpena behar duten jarduerak.

56. Ingurumen-alorreko ikuskapena eta kontrola. Ingurumen-arloko Zehapen Araubidea.

57. Genero-politikak. Emakumearen sustapena. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrari buruzkoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa.

58. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu irekia, gardentasuna, datu irekiak eta herritarren parte-hartzea Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean.

59. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Legea. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.