(HAZ) HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUKO INFORMAZIO ETA IZAPIDETZAKO AGENTEAREN SEI PLAZA BETETZEKO DEIALDIA

2017/01/02 - 2017/01/30
Inprimatu
Irun
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IRUNGO UDALA
Lehiaketa:
(HAZ) HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUKO INFORMAZIO ETA IZAPIDETZAKO AGENTEAREN SEI PLAZA BETETZEKO DEIALDIA
Lanpostua:
(HAZ) HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUKO INFORMAZIO ETA IZAPIDETZAKO AGENTEA
Plaza-kopurua:
6 (5 Txanda irekia eta 1 Barne-sustapena)
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Eginkizunak:

Zerbi­tzari publikoa izateko bokazio maximotik abiatuta, HAZek berezko dituen tramitazio, informazio eta prestazio zerbi­tzuen alorrean herritarrek egiten dituzten eskariei eran­tzu­tea, hori guztia izaera balioaniztunarekin eta Erakundearen ikuspegi orokor bat edukita.

Lan zeha­tzak:

— Departamendu desberdinen kokapen eta eskumenei buruz informatu.

— Udalak eskain­tzen dituen jarduera eta zerbi­tzuei buruz informa­tzea, baita horiek eska­tzeko baldin­tzei buruz ere.

— Hiriari buruz informatu, bere erakunde, zerbi­tzu, tramite, jarduera eta abar; hala nola beste administrazioek eskain­tzen dituzten zerbi­tzu ohikoenei buruz.

— Inprimakiak entregatu eta, beharrezkoa bada, horiek bete­tzen lagundu.

— Dokumentuak erregistratu eta, bidezkoa bada, konpul­tsatu, beste administrazioei zuzenduta dauden haiek barne, bere kasuan, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuz.

— Berehala eran­tzu­teko prozedurak tramitatu eta erabaki.

— Autolikidazioak kobra­tzea bankuko txar­telaren bitartez.

— Espedienteen tramitazioa zein egoeretan aurki­tzen den informa­tzea.

— Udal informazio sistema elika­tzea datuak lortuz, sartuz eta egiaztatuz (hirugarrenenak, etab.).

— Abisuak, matxu­rak, kexak eta iradokizunak jaso eta tramita­tzea.

— Argitalpenen eta planoen salmenta.

— Udaleko arduradun desberdinen ­hitzordu-sistema kudeatu.

— Sinadura elektronikora eta herritarren karpetara sar­tzea erraztu.

— Herritarren aldetik adierazitako eta eran­tzun gabeko beharrak detektatu eta zehaztu.

— Bere kategoriaren barnean buruzagiak agindu diezaiokeen beste edozein lan egin.

 

Titulazioa:

Batxi­lergoa edo Tekniko titulazioa edo indarrean dagoen legeriak baliokide­tzat emandako beste titulazio bat eduki­tzea. Atze­rriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiazta­tzen duen kreden­tziala eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkun­tza eskakizuna: 3.a derrigorrezkoa, derrigorrezkotasun-data indarrean.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskari-orriak, behar bezala beteta, Irungo Udale­txeko Erregistroan aurkeztuko dira, Herrotarren Arreta Zerbi­tzuan, 20 egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta (Argitaratze data: 2016/12/30). Epe horretan bertan, Irungo Udaleko S@C Administrazio Elektronikoaren atariaren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira, Irun Txar­tela edo beste edozein ziurtagiri elektroniko aitortu bat erabiliz.

Posta bulegoetan eskari-orriak aurkezteko, kontuan hartu beharko da Administrazio Publikoetako Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jaso­tzen dena, alegia, eskari-orriak Irungo Udalaren izenean bidaliko dira, kartazal irekian, poste­txeko fun­tzionarioak data eta zigilua jar ­ditzan eskari-orriak aurkezteko epe barruan ziurtatu baino lehen. Horrela eginda bakarrik ulertuko da eskari-orriak posta-bulegoan entregatu ziren egunean sartu direla Udale­txeko Erregistroan ere.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAI OROKORREI BURUZKO AZTERKETARAKO GAI-ZERRENDA

1. BLOKEA: ESTATUAREN ETA EAE-AREN ANTOLAKUN­TZA.

 1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko titulua, eta I, III, IV, VI, eta VIII. tituluak).

 2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua eta bigarrena).

2. BLOKEA: TOKI ERREGIMENA

 3. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 2 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arau­tzen dituena (I, II, V, VI eta VII. tituluak).

 4. gaia. Toki Erakundeetako Antolakun­tza, Fun­tzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Arautegia, azaroaren 28ko 2.568/1986 E.D. bitartez onartua (Atariko titulua, I, II. titulua –II. atalburua izan ezik–, III, VI –III. atalburua izan ezik– eta VII. tituluak).

 5. gaia. Apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea (II, III, V eta VI. –IV. atalburua izan ezik– tituluak).

3. BLOKEA: HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOA ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA

 6. gaia. Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioetako Araubide Juridiko eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzkoa (II, III eta IV. tituluak).

4. BLOKEA: ENPLEGU PUBLIKOA

 7. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateratua (urriaren 30eko 5/2015 ED Legegilea): 8-13 art.; 14-30 art.; 52-54 art.; IV, V, VI eta VII. Tituluak.

5. BLOKEA: OGASUN PUBLIKOA

 8. gaia. Toki Ogasunak erregula­tzen dituen Legearen Testu Bateratua (mar­txo­aren 5eko 2/2004 ED Legegilea: Atariko titulua eta I. titulua).

II. ERANSKINA

1. BLOKEA: IRUNGO ERREALITATE SOZIALARI BURUZKO GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA

 1. gaia. Herriko eta herri arteko garraio publikoa Irun hirian.

 2. gaia. Irun hiriak eta eskualdeak dituen erakargarritasun turistikoak. Irungo kale-izendegia.

 3. gaia. Irungo oinarrizko historia. Hiriko demografia eta errealitate soziala. Herriko elkartegin­tza Irunen.

 4. gaia. Udal zerbi­tzu eta ekipamenduen sarea. Udal bulegoen kokapena.

2. BLOKEA: LANPOSTUAREN FUN­TZIOEI BURUZKO GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA

 5. gaia. Udal Araudi Organikoa (47 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 1990.03.07) eta Udal Organigrama (Arloak / Zerbi­tzuak / Unitateak / mendeko erakundeak eta entitateak).

 6. gaia. Irungo Udalaren antolakun­tza administratiboa: organoak eta eskumenak.

 7. gaia. Udalerriko biztanleria. Udal Errolda. Bizilagun izaera: eskubideak eta betebeharrak. Herritarren informazioa eta partaide­tza.

 8. gaia. Sektore publikoko kontratuak: Administrazio Publikoetako kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak. Kontratu administratibo tipikoak: tipologia. Kontratuak presta­tzea, kontratista hauta­tzea eta kontratua eslei­tzea. Prozedura motak eta eslei­tzeko moduak. Administrazioaren prerrogatibak kontratuak burutu eta kudea­tzeko garaian.

 9. gaia. Irungo Udaleko Herritarren Arreta Zerbi­tzua (HAZ) arau­tzen duen Udal Ordenan­tza (1997.01.15eko 9 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

10. gaia. Irungo Udalean Administrazio Elektronikoa arau­tzen duen Udal Ordenan­tza (2010.01.28ko 17. Zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, eta 2011.06.28ko 122 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 2012.10.26ko 205 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldatua). Prozedura elektronikoaren hasiera, instrukzioa, erabakia eta jakinarazpena. Dokumentu, ziurtagiri eta bolante elektronikoak. Identifikazioa eta ordezkari­tza kanal telematikoaren bitartez. Egoi­tza elektronikoa eta erregistro telematikoa. Herritarren eskubideak kanal telematikoaren bitartez Administrazioarekin duten harremanean.

11. gaia. Ordenan­tza Fiskalak: kon­tzep­tua, edukia eta onar­tzeko prozedura. 2016 ekitaldirako Irungo Udaleko Ordenan­tza Fiskalen eta Prezio Publikoen Testu Bateratuaren ezaugarri orokorrak.

12. gaia. Toki erakundeetako aurrekontuak: kon­tzep­tua eta edukia. Udal aurrekontua egin eta gauza­tzeko prozedura. Aurrekontua gauza­tzea: Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua kudea­tzeko faseak.

13. gaia. Irun Hiriko Trafiko eta Aparkalekuei buruzko Ordenan­tza (TAO).

14. gaia. Irungo Udaleko tamaina txi­kiko obrei buruzko Udal Ordenan­tza (1997.01.29ko 18 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

15. gaia. Bide Publikoan terrazak eta mahai­txoak jar­tze­ari buruzko Ordenan­tza (2001.06.18ko 116 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua): IV., V. eta VI. atalburuak.

16. gaia. Irungo udalerrian noizean behingo jarduerak arau­tzen dituen Ordenan­tza (2014.03.03ko 41 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua): ekitaldien sailkapena; ekitaldi edo jarduera mota bakoi­tza baimen­tzeko prozedura eta baldin­tzak.

17. gaia. Herritarren arreta: espazio fisikoa, trebetasun profesionalak, arauak eta dekalogoa.

18. gaia. HAZ bulegoko zerbi­tzu-zerrenda.

19. gaia. «Irun Txartela» herritarren txar­tela.

20. gaia. Herritarren arretarako kanalak: HAZ 24h.; 010 telefono bidezko zerbi­tzua; HAZ bulegoa; autozerbi­tzuko terminalak.

21. gaia. HAZ zerbi­tzuak: Informazioa; «Azken egunak «; Tramiteak eta inprimakiak; Sarrera Erregistroa; Abisuak eta iradokizunak; galdutako gauzak; argitalpenen salmenta; iragarki/ediktuen taula; aurretiko hitzor­dua: online ordainketak; lehiatila enpresariala.

22. gaia. Irungo Udaleko web orri korporatiboa eta beste web orri ­batzuk.

23. gaia. Udal tramite ohikoenak: Biztanleen Errolda: Alta, baja, aldaketak, bolanteak; Irun Txar­tela: eskaera eta entrega­tzea; TAO: alta, berri­tzea; jarduera sailkatuak: jarduera baimena eta aurretiko komunikazioa; obretako baimena: tamaina txi­kiko obrak, obra txi­kiak eta obra handiak; ordainagirien bikoiztuak eta ordainketen justifikanteak; bide publikoaren okupazioa: ostalari­tza; bide publikoaren okupazioa: aldian behingo jarduerak; trafiko zigorrak-isunak/TAO: ordainketa eta alegazioak; ezintasuna duten per­tso­nen­tzat aparka­tzeko txar­tela; ordainketa atzera­tzea eta zati­tzea; Irungo Udalean tramita­tzeko ordezkari­tza: arrunta eta berezia.

24. gaia. Herritarren Arretarako bulego Integrala diseinatu eta ezar­tzeko eskuliburua: aurretiko oinarrizko eredua; beharrezko baliabideak; fun­tziona­tzeko eskema orokorra.

25. gaia. Giza komunikazioa: Komunikazio prozesua: Mezuaren egitura; informazio iturriak; komunikazio oztopoak; kanalak, bideak, fluxuak eta sareak.

26. gaia. Gizarteko eta komunika­tzeko trebetasunak: ­Hitzezko adierazpena eta komunikazioa; per­tso­nen arteko komunikazioa; hizketa bidezkoa ez den komunikazioa.

27. gaia. Herritarren arreta eta tratua. Herritarren arretarako sekuen­tzia. Herritarraren rolak. Hartu beharreko jarrerak.

28. gaia. Kexak tratatu eta gatazkak manejatu: kexak eta bere arrazoiak; kexa baten tratamendua; herritar arerio­tsua; gataztak maneja­tzea: oinarrizko kon­tzep­tuak.

29. gaia. Gaitasun profesionala, informa­tzailearen motibazioa eta jarrera elkarrekin­tza sozialean: Elkarrekin­tza sozialaren prozesua; beharren inguruko galderak eta sondeoa; distan­tzia fisikoa elkarrekin­tza sozialean; informa­tzailearen eskumenak eta tratua.

30. gaia. Kalitatea, asebete­tze laborala eta gizarte-trebetasunak herritarren arretan: ­entzute aktiboa eta bere prin­tzi­pioak; oztopoak entzu­terakoan; ­entzute hobe baterako gogoetak.

31. gaia. Izaera per­tso­naleko datuak babestea. Xedea eta kon­tzep­tuak. Herritarren eskubideak Administrazioaren obligazioak. Datuen titularraren baimena. Udaleko erregistroetara hirugarren per­tso­nak sartu beharra dakarten zerbi­tzuen kontratazioa. Fitxa­tegi motak eta segurtasun mailak. Izaera per­tso­naleko datuak uztea edo komunika­tzea. Biztanleen Udal Errolda erabil­tzea. Ekin­tza administratiboen publizitatea edo hedapena. Korporazioko kideen aldetik informazioa eska­tzea.

32. gaia. 4/2005 Legea, ­otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunarena. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan botere publikoen jarduna arau­tzeko eta zuzen­tzeko prin­tzi­pio orokorrak (3.artikulua). Administrazioaren araudian eta jardunean berdintasun-prin­tzi­pioa txerta­tzeko neurriak (II. Tituluko IV. Kapitulua).

33. gaia. Fun­tzionario publikoen bateraezintasunak.

34. gaia. Irunen euskararen erabilera normaliza­tzeko Udal Ordenan­tza (80 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2003/04/30ekoa).

Web-orria: