Administrari-ofizialeen zerrendak.
Navarra
Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu.
Gutxienez ere Batxilergoko edo 2. mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izatea, edo eskabideak aurkezteko azken egunerako hori lortzeko baldintzak izatea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.
A-1 edo B-1 motako gidabaimena izatea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Tebas-Muru Artederretako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Nagusia, 42), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
Eskabideak I. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira.