administrari-ofiziala izateko lan-poltsa.
Navarra
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
Bete beharreko lanposturako plantilla organikoan ezarritako nahitaezko euskara maila izatea. Izangaiak ezin badu frogatu euskara maila hori duela, proba bat egin beharko du, haren hizkuntza maila behar adinakoa dela frogatzeko. Proba hau Euskarabideak eginen du.
Ordezkapena egiteko beharra sortzen den unean indarrean dagoen plantilla organikoaren arabera euskararen ezagutza nahitaezko ezarrita duten lanpostuak, soilik nahitaez ezarritako maila egiaztatu duten kontratazio zerrendako pertsonekin betetzen ahalko dira.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza, 1) aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
Halaber, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Berriobeitiko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan dago (ayuntamiento@berrioplano.es). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.
- Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena, jakinarazpenak.
- Biztanleen udal errolda. Biztanleen erroldaren ideia orokorra, tramiteak eta prozedurak.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua. Udalerria. V. titulua: toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.
- 6/1990 Foru Legea, ekainaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: udalerria, Nafarroako toki entitate gisa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IX. titulua. Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola. Bereziki gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
- 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duena. I. titulua. Udalbatzetako kideen estatutua. II. titulua: toki entitateen beharrezko antolaketa. III. titulua: toki entitateen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: toki entitateen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.
- 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
- 35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. V. titulua: Administrazioaren esku hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileretan, eta hirigintzako diziplina, hirigintzako lizentziak.
- 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. III. titulua: zer jarduerak behar duten jarduera sailkatuko udal lizentzia. VI. titulua. Zehapen araubidea.
- 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.
Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.