Administrari eta administrari laguntzaileen lan poltsak

2019/12/11 - 2020/01/10
Inprimatu
Nanclares de la Oca/Langraiz Oka
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Iruña Okako Udala
Lehiaketa:
Administrari eta administrari laguntzaileen lan poltsak
Lanpostua:
Administraria eta administrari laguntzailea
Titulazioa:

Oinarrizko batxilergoaren titulua, eskola graduatuarena, lehen mailako lanbide heziketarena edo baliokidea izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Bigarren hizkuntza eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

• Espainiako nazionalitatea izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, onetsia) 57. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

• Behar den besteko gaitasun funtzionala izatea atazak betetzeko.

• Hamasei urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditu gabe izatea.

• Diziplinako espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea, herri administrazioei edo konstituzio organoei nahiz autonomia erkidegoetako estatutu organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko, ezta, lan kontratuko langileen kasuan, zerbitzutik kendu edo desgaitu duten lanpostuan langileak zituen eginkizunen antzekoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

• Eskatutako titulazioa izatea.

Berariazko betekizunak

Administrari laguntzaileen poltsa:

a) Oinarrizko batxilergoaren titulua, eskola graduatuarena, lehen mailako lanbide heziketarena

edo baliokidea izatea.

b) Bigarren hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila frogatzea.

c) IT txartela: Word aurreratua, Excel oinarrizkoa eta Outlook.

Administrarien poltsa:

a) Goi mailako batxilergoaren titulua, bigarren mailako lanbide heziketarena edo baliokidea

izatea.

b) Bigarren hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila frogatzea.

c) IT txartela: Word aurreratua, Excel aurreratua eta Outlook.

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Lan poltsa bakoitzerako deialdian parte hartzeko eskabideak Iruña Okako alkateari zuzenduko zaizkio eta hango Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira bulego orduetan (09:30 - 13:30).

Deialdia