«Garbitzailea»ren plaza hornitzeko hautaketa prozesua.
Gipuzkoa
Lanpostuaren funtzioak segidakoak izango dira. Nolanahi ere, funtzio hauek alda daitezke udal zerbitzuak hobetzeko beharrezkoa denean:
1.— Udal eraikinetako komunen garbiketa eta desinfekzioa egitea; komuneko papera, xaboia eta eskuzapiak birjartzea.
2.— Geletako lurrak eta paretak garbitzea.
3.— Eskailera, helduleku eta sarrera-irteerak garbitu eta desinfektatzea.
4.— Mahai eta aulkien garbiketa egitea.
5.— Hautsa kentzea.
6.— Kristal eta azulejuak garbitu eta desinfektatzea.
7.— Eraikuntza lanen ostean hondakinak kentzen direnean, haien garbiketaz arduratzea.
8.— Gaikako hondakinen bilketa lanen baitan, edukiontzien garbiketa egitea.
9.— Eraikinak itxita daudenean garbiketa orokorrak egitea.
10.— Zaborrak ateratzea.
11.— Garbiketako karroetan materiala birjarri eta garbitzea.
12.— Garbitzen diren eraikinetako alarmak konektatu eta leiho eta ate guztiak itxi direla egiaztatzea.
13.— Aurreko guztiaz gain, Zestoako Udalak agintzen dizkion bestelako eginkizunak betetzea, Udalaren helburuak lortzeko; betiere, bere gaitasun eta prestakuntza profesionalaren arabera.
Gutxienez, Eskola Ziurtagiria edo indarrean dagoen legediak adierazitako baliokidea izatea, edo eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioei dagokienez, titulua homologatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria izan beharko da.
Euskarazko 1. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea, hautaketa prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo zortzigarren oinarrian ezartzen diren agirietakoren baten bidez. Horretarako, izangaiek egoera hori azaldu beharko dute eskaera-orrian eta dagokion egiaztagiri originala edo konpultsaturiko fotokopia erantsi beharko diote eskabide orriari.
Instantziak.
Zestoako Udaleko bulego orokorretan eskuratu ahal izango dira eta oinarri hauetan III. eranskin moduan doan eredu normalizatuari egokituko zaizkio instantziak.
Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskatuz beteko diren instantzia normalizatuak Zestoako Udaleko alkate-presidenteari zuzenduko zaizkio, eta onartuak izateko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
a) Deialdiko 4. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute izangaiek. Baldintzok betetzeko epemuga instantzien aurkezpenarena izango da.
b) Instantziari ondorengo agiriak erantsi beharko zaizkio:
— NANren fotokopia konpultsatua, edo haren baliokidearena atzerritarren kasuan, eta deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa edo horren fotokopia konpultsatua.
— Hirugarren ariketari buruzko 8. oinarrian aipatzen diren ziurtagiriak (euskara ziurtagiria edo titulua), eskaeraren instantziari erantsiko zaizkio eta jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztuz egiaztatuko dira.
Konpultsa Zestoako Udaleko Bulego Orokorretan edo konpetentziadun fede-emaile publikoren batek egin ahal izango dute, agiri originala eta kopia aurkeztuz.
c) Lehiaketa fasean baloratuko diren merituen egiaztatze dokumentala, oposizio fasea amaitutakoan egingo da, Epaimahai Kalifikatzaileak ezarritako forma eta epeetan. Administrazio Publikoak derrigortuan dauden efikazi eta efizientzia printzipioengatik, oposizio fasea lehiaketarena baino lehen egingo da, oposizio fasea gainditzen ez dutenen merituak baloratzearen alferrikako lana ekiditeko eta aipaturiko akreditazioa oposizio fasea gainditzen duten hautagaiei bakarrik eskatuko zaie.
Instantziak, behar bezala beteta, Zestoako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira hogei egun baliodun epearen barruan, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita. (2018/01/03)
Eskabideak aurkeztu ahal izango dira postaz, kasu horretan, dagokion funtzionarioak eskabideak aurkezteko epean data eta zigilua ipini ahal izateko eskutitz irekian aurkeztu beharko dira. Horrela eginez gero bakarrik ulertuko da eskabideak Zestoako Udaleko Erregistro Orokorrean sartutako egunean izan dutela sarrera. Zigiluak eskabidean bertan egon behar du.
Gai orokorrak:
1. gaia. Tokiko erakundeek nahitaez eman behar dituzten zerbitzuak.
2. gaia. Administrazio Publikoko langileen eskubideak eta betebeharrak.
Gai espezifikoak:
1. gaia. Garbitasuneko tresneria. Garbitasunerako oinarrizkoak diren erremintak eta tresnak.
2. gaia. Zoruaren oinarrizko tratamendua. Bainugela eta komun publikoen garbitasuna.
3. gaia. Garbitzeko sistemak.
4. gaia. Eraikin publikoen garbiketa.
5. gaia. Garbitasunarekin lotutako alderdi ekologikoak. Hondakinak deuseztatzea. Hondakinen tratamendua Zestoan.
6. gaia. Lan arriskuen prebentzioa garbitasun lanetan.
7. gaia. Garbitzeko produktuak. Produktu kimikoak, produktuen inguruko arau orokorrak, desinfekzioa garbiketagatik, produktuen erabileratik etor daitezkeen arriskuak identifikatzea eta produktuen etiketatzea.
8. gaia. Garbitasun zerbitzuen antolaketa eta kontrola. Lan taldeak. Garbitasun lanetan erabiltzen den materialaren zaintza.
Oharra: Probak prestatzeko material posiblea: Personal de limpieza de edificios públicos administrativos. Temario general y test [autorea, Maite de Pablo Rodríguez]. –1.ed., martxoa.– Alcalá de Guadaíra (Sevilla): MAD, 2005.