Gizarte Ekimeneko Departamentuko koordinatzailea.

2019/01/23 - 2019/02/11
Inprimatu
Urretxu
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Urretxuko Udala
Lehiaketa:
Gizarte Ekimeneko Departamentuko koordinatzailea.
Lanpostua:
Koordinatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren eginkizuna da Arloko fun­tzio­namendu egokiaz ardura­tzea, ezarrita dauden helburuak lor­tzea, erabilgarri dauden baliabideak optimiza­tzea, eta arloa osa­tzen duten per­tso­nen garapenaz eta asebete­tze­az ardura­tzea.

Gizarte langile batek berez dituen lanak gara­tze­a beharren azterketan eta detekzioan, aholkulari­tza, tratamendua eta preben­tzi­oa arazo per­tso­naletan, familian, arazo psikosozial, ekonomiko, lagun­tza baliabide eta an­tze­ko beste ba­tzu­etan.

Deialdiaren xede den lanpostuaren eran­tzu­kizunak, besteak beste, honako hauek dira:

*  Arloaren kudeaketa:

— Dagokion arloko kudeaketa-planaren eta urteko aurrekontuaren proposamena presta­tzea, berori kudea­tze­a eta bete­tze­ko beharrezko neurriak proposa­tzea.

— BKTko kide gisa parte har­tze­a eta bere arloaren hobekun­tza susta­tze­a nahiz hobekun­tza horretan lagun­tze­ko ekin­tzak eta aldaketak proposa­tzea.

— Arloa zuzen­tzea, antola­tzea, koordina­tze­a eta gainbegira­tzea, zereginak langileen artean bana­tze­a eta jarduera horien jarraipena egitea.

— Laneko urteko egutegiaren proposamena presta­tzea, eta bere ardurapean dituen langileen asisten­tzi­aren, ordutegiaren, absentismo mailaren eta abarren jarraipenaz ardura­tzea.

— Bere kargura dituen langileen prestakun­tza-beharrak hautemateaz, planifika­tze­az eta antola­tze­az ardura­tzea.

— Bere kargura dituen langileei behar duten lagun­tza teknikoa ematea, eta haien prestakun­tza eta garapena bul­tza­tzea, antolaeraren eskaerekin bat etorrita.

— Arloko giza alderdiei eta harremanei dagozkienei eran­tzu­tea, alor horretako edozein gorabehera konpon­tze­a edota bidera­tze­a eta asetasun, ordena eta diziplina giroa bul­tza­tzea.

— Arloko fun­tzio­namenduaren kontrol eta jarraipen zehatz eta dokumentatuaren –jardueraren estatistika, programen ebaluazioa, espedienteen jarraipena, etab.– ardura bere gain har­tzea, eta dagozkion memoriak egiteko eta aurkezteko ardura ere har­tzea.

— Beste organismo, erakunde eta profesional (Foru Aldundia, beste udal ba­tzuk, etab.) ba­tzu­ekin harremanak eta kontaktuak ezar­tze­a eta gara­tzea, lanerako beharrezkoak direnean.

— Berari dagokion jarduera-eremuan udal-zerbi­tzu­ak ondo ematen direla berma­tzea, kalitate-irizpideak kontuan hartuz, horiek zuzenean edo zeharka kudea­tze­an badira ere, eta, hala dagokionean, azpikontratatutako enpresen jarraipena egitea.

— Dagokion ardura-esparruko baldin­tza-orriak, ordenan­tzak eta araudiak presta­tzea, bai eta horiek azter­tze­a eta egoki deri­tzon aldaketak proposa­tze­a ere.

— Bere jarduketa-eremuarekin lotutako eta udalaren­tzat interesgarriak izan daitezkeen diru-lagun­tzak eska­tze­az eta horien kudeaketa eta jarraipena egiteaz ardura­tzea, horretarako zehaztutako prozedurei jarraiki.

*  Aholkulari­tza teknikoa:

— Gizarteko arazoak eta horien bilakaera ezagu­tzea, hautematea, sistematiza­tze­a eta azter­tzea, bai eta gizarte-lagun­tza­ren alorrean dauden garapen eta ekimen berrien hurbileko jarraipena egitea ere, bere ezagupenak eta informazio erabilgarria eskainiz.

— Erabil­tzai­leari arreta eta zerbi­tzu­a eskain­tze­ko lanak buru­tzea, aurkeztu diren eskariak azter­tze­a eta diagnostika­tzea, gizarte-eskubide eta baliabideei buruzko informazioa ematea eta kanpoko zerbi­tzu­etara bidera­tzea.

— Desoreka per­tso­nalak, familiakoak edo gizartekoak diagnostika­tze­a eta desoreka horiei aurrea har­tze­a nahiz trata­tzea, zerbi­tzu espezializatuek arta­tze­a beharrezkoa ez denean.

— Ezarrita dauden programak zuzendu, sustatu eta kudea­tzea, horiek abian jar­tze­ko behar diren ekin­tza guztiak burututa, hala nola: informa­tzea, balioestea eta aholka­tzea; bizikide­tza-programaren zerbi­tzua; etxez etxe­ko lagun­tza; gizarte-integrazioko prozesuetan esku har­tze­ko zerbi­tzua: gizarte-larrialdiko lagun­tzak kudeatu, gizartera­tze­ko hi­tzar­menak aplikatu, arrisku egoeran dauden adin txi­kikoak dituzten familietan esku hartu, etab; emakumea, hirugarren adina, etab., ezarritako prozeduren arabera.

— Erabil­tzai­leen eskakizunei eta beharrei era egokian eran­tzu­ngo dieten baliabideak eta ekin­tzak susta­tzea.

— Bere kargura dituen programen kontrol eta jarraipen zehatz eta dokumentatua egitea–jardueraren estatistika, programen ebaluazioa, espedienteen jarraipena, neurri zuzen­tza­ileak, etab.–, eta dagozkion memoriak egiteko eta aurkezteko zereginetan lagun­tzea.

— Txo­sten teknikoak egitea eta arloko espedienteak behar bezala izapide­tze­az nahiz beharrezko ikuskapenak, jarraipena eta kontrola egiteaz ardura­tzea, izapide bakoi­tza egiaz amai­tzen den arte.

— Gizarte Zerbi­tzu­etako Ba­tzor­derako gaiak presta­tze­a eta berorietara joatea, hala eska­tzen diotenean, bere jarduketa-esparruko gaiak azter­tze­ko, horiei buruzko txos­tenak egiteko edo horiekin lotutako gaiei buruzko kon­tsu­ltak egiteko.

— Egindako jarduerak dokumenta­tzea, horretarako ezarritako dokumentu-euskarriak betez.

— Beste organismo, erakunde, profesional eta elkarte ba­tzu­ekin izan beharreko harremanak eta kontaktuak ezar­tze­a eta gara­tzea, lanerako beharrezkoak direnean.

— Lagun­tzei, prestazioei eta gizarte- eta lagun­tza-baliabideei buruzko informazioa eguneratuta izatea, zerbi­tzu­aren jarduketa-esparruaren arabera.

*  Beste zeregin ba­tzuk:

— Saileko espedienteen kudeaketan eta izapideetan lagun­tzea. Horretarako, espedienteak izan behar dituen agiriak, irizpenak, dekretuak eta bestelako eginbideak sartu beharko ditu bertan, eta horiei dagozkien administrazio-eskumeneko arazoen izapideak egin.

— Arloko arduradunak edo lan-dinamikak berak eskatutako gizarte-txos­tenak idaztea, memoriak eta bestelako ida­tzi­ak presta­tzea, eta agin­tzen dizkioten dokumentu guztiak mekanografia­tze­a eta fotokopia­tzea.

— Udal-teknikari gisa parte hartu behar duen lan-saioak presta­tze­a eta horretarako egin beharreko deialdiak egitea nahiz dagokion dokumentazioa jaso­tze­a eta ba­tzor­deko eta kon­tsei­luko kideei bana­tzea. Halaber, ba­tzor­de eta kon­tsei­lu horietan teknikari gisa parte hartuko du.
*  Udaleko beste postu ba­tzu­ekiko komunak diren ardurak:

— Herritarrak har­tzea, informa­tze­a eta orienta­tze­a berari dagozkion gaietan.

— Dituen ezaguerengatik edo duen esperien­tzi­agatik alderdiren baten ezagu­tza profesional sakonagoa duenean, lankideei aholku ematea eta beroriei lagun­tzea.

— Adierazitakoez gain, bere gaitasun profesionalarekin bat etorrita, helburuak lor­tze­ko agindu zaizkion nahiz legeak zehaztutako gainerako zereginak egitea.

Titulazioa:

Gizarte langileari dagokion titulazioa, Gizarte Lanean diplomatura edo Gizarte lanean Gradua

Hizkuntza eskakizuna:

 Hizkuntza-eskakizuna: 3. derrigorrezkoa

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren beste edozein estatutako herritartasuna izatea, edo bestela, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estutuak berre­tsi­tako nazioarteko Itunen bat aplika­tze­aren ondorioz, langileen joan-etorri askea ezarrita duen estaturen batekoa izatea. Espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute lehia- keta honetan, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude. Horien oinordekoek, eta ezkontideen oinordekoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urte baino gazteagoak baldin badira, edo bestela, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura bizi baldin badira. Hori guztia Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratua onar­tzen duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretu Legegilearen 57. artikuluan xedatutako- ari jarraiki.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea eta hala badagokio, nahitaez erretiroa har­tze­ra behar­tzen duen adina bete gabe izatea.

c) Lanpostuaren eginbeharrak bete­tze­ko gaitasun fun­tzio­nala eduki­tzea. Baldin­tza hori dagokionean egiaztatu beharko da mediku azterketaren bidez.

d) Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbi­tzu­tik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren ara- bera enplegu edo kargu publikorako ezgaikun­tza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta fun­tzio­narioen kidegoan edo eskalan sar­tze­ko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko an­tze­rako eginkizunak bete­tze­ko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera balio- kidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldin­tza berberetan enplegu publikora iristea erago­tzi­ko duenik, hain zuzen.

e) Administrazio Publikoen Zerbi­tzu­ko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun lege- kausaren batean sartuta ez egotea.

f) Gizarte langileari dagokion titulazioa, Gizarte Lanean diplomatura edo Gizarte lanean Gradua eduki­tze­a edo titulu horiek eskura­tze­ko eskubideak ordaindu izatea. Atze­rriko titulazioei dagokienez, horien homologazioa egiazta­tzen duen agiria eduki behar da.

g) Lanpostuak derrigorrean ezarrita duen euskarazko 3. Hizkun­tza Eskakizuna edo baliokidea egiazta­tzea, azken hau euskararen ezagu­tza egiazta­tzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokide­tzak finkatu eta Hizkun­tzen Europako Erreferen­tzi­a Marko Bateratura egoki­tze­ko indarrean dagoen araudiak dioenaren arabera.

Oinarri honetan aipatutako baldin­tza guztiak behar dira eskabideak aurkezteko epearen bukaeran, eta egoera horri eu­tsi egin beharko zaio lanpostuaz jabetu arte, praktiketako fun­tzio­nario izendatu ondoren.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautaketa prozesuan parte har­tze­ko eskabideak Udalak prestatutako eredu ofizial eta normalizatuari egokituko zaizkio. Oinarri hauekin batera II. eranskin gisa doa.

Era berean, eskabideak honako toki hauetan ere eskuratu daitezke:

— Urre­txu­ko Udaleko Erregistro Orokorrean (Iparragirre kalea, 20), astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara.

— Urre­txu­ko Udalaren Web-gunean (www.urre­txu.eus).

Lehiaketa-oposizio honetan onartua izateko eskabideak, Urre­txu­ko Udaleko Alkate-Lehendakariari zuzenduko zaizkio eta eskabide horiek honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte baztertuak ez izateko:

a) Izangaiek adierazi beharko dute oinarri hauen laugarren atalean zehazturiko baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela. Baldin­tza horiek eskabideak aurkezteko epea buka­tzen denerako bete beharko dituzte.

b) Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

— Nortasun Agiriaren fotokopia; edo identitatea eta nazionalitatea egiazta­tzen dituen agiriarena, beste estatu bateko hautagaien kasuan.

— Deialdian parte hartu ahal izateko eskatutako tituluaren kopia konpul­tsa­tua.

— Eskatutako hizkun­tza eskakizuna izan eta horregatik euskarako probarik egin behar ez duenak, eskabidean adierazi beharko du hori eta hau egiazta­tze­ko agiriaren fotokopia aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.

Euskarako azterketa ez egiteko ziurtagiriak azterketa hasteko ordura bitarte aurkez daitezke eta dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko zaio Epaimahaiari.

— Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatuko dituzten agiriak, merezimenduen fasean ebaluatuak izateko. Dokumentu horiek, nahitaez, jatorrizkoak edota fotokopia kon- pul­tsa­tuak izan beharko dira. Ez dira kontuan izango eskabidean alegatu ez diren merezimenduak edota eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentuekin eta instan­tzi­ak aurkezteko epean egiaztatu ez direnak.

Herri Administrazioetan betetako zerbi­tzu­ak organo eskudunak luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, lan egindako denbora, lanaldi erregimena (jarduna), betetako lanpostua eta eginkizunak zehaztuko dira.

Urre­txu­ko Udalean egindako zerbi­tzu­ak eta bertan jasotako lanbide esperien­tzia, beti ere eskabidean alegatu izan badira, ez dira dokumentu bidez egiaztatu behar izango eta izangaien espediente per­tso­naletan jasotako datuetan oinarrituz baloratuko dira.

Enpresa pribatuetan emandako zerbi­tzu­ak organo eskudunak luzatutako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira, lan egindako denbora, lanaldi erregimena (jardunaldia), betetako lan- postua eta eginkizunak zehaztuko dira. Halaber, Gizarte Seguran­tza­ri egindako kotizazioak egiazta­tzen dituen ziurtagiria (lan-bizi­tza­ren agiria) aurkeztu beharko da.

Prestakun­tza osagarria egiazta­tze­ko ikastaroa antolatu duen erakunde ofizialak emandako ziurtagiria edo lortutako titulua aurkeztu beharko da. Hauetan ikastaroa antolatu duen erakundearen izena, ikastaroaren izena, eta ikastaroaren iraupen orduak agertu beharko dira derrigorrez eta posible izanez gero irakaskun­tza programa baita ere. Epaimahaiak ez ditu kontutan hartuko Oinarri hauetan eskaturiko informazioa bete­tzen ez duten ziurtagiriak.

Fotokopien kasuan, horiek konpul­tsa­tuak aurkeztu beharko dira.

Eskabideak, behar bezala bete ondoren, Urre­txu Udaleko Erregistro Orokorrean (Iparragirre kalea, 20. 20700. Urre­txu) aurkeztuko dira deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den hurrengo egunetik konta­tzen hasi eta hogei (20) egun naturaleko epean.
Era berean, eskabideak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, edozein modutan aurkeztu ahal izango dira. Kasu horretan, dagokion fun­tzio­narioak eskabideak aurkezteko epean data eta zigilua ipini beharko die. Horrela eginez gero bakarrik ulertuko da eskabideak aipatu erregistroetan sartutako egunean izan dutela sarrera Udaleko Erregistro Orokorrean. Zigiluak eskabidean bertan egon behar du.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

 1. Konstituzioko eskubide eta askatasunak erregula­tzea. Oinarrizko eskubideak babestu eta berma­tze­ko araubidea. Etetea.

 2. Intimitaterako eskubide konstituzionala. Datu per­tso­nalen babesaren araubide juridikoa. Estatuko erregulazioa.

 3. Euskadiko Autonomia Estatutua: Euskadiko konpeten­tzi­ak. Euskadiko ahalak.

 4. Administrazio-egin­tza: ekoizpena, edukia, motibazioa eta forma. Administrazio-egin­tzen legezkotasun-presun­tzi­oa. Administrazio-egin­tza­ren eraginkortasuna.

 5. Administrazio-egin­tzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna, baliogabe­tzea. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna.

 6. Interesdunak administrazio-prozeduran. Herritarren esku- bideak administrazioaren jardunari dagokionez, eta fi­txa-tegi eta erregistroak eskura­tze­ari dagokionez. Administra- zioko Erregistroak.

 7. Administrazio-prozedura: Prin­tzi­pio orokorrak eta prozeduraren faseak. Administrazio-egin­tzen jakinarazpena.

 8. Administrazio-errekur­tso­ak.

 9. Herri-administrazioen zerbi­tzu­ra dauden langileak: motak. Fun­tzio­nario publikoen eskubide eta betebeharrak. Enplegu publikoa lor­tzea. Karrerako fun­tzio­narioen egoera administratiboak. Langileen araubidea.

10. Herri-administrazioen eran­tzu­kizuna. Ondare eran­tzu­kizuna. Eran­tzu­kizun-ekin­tza. Agintarien eta Herri-administrazioaren zerbi­tzu­ra dauden langileen eran­tzu­kizuna.

11. Tokiko erakundeen Ondareak: Kon­tze­ptua eta sailkapena.

12. Jabari publikoko ondasunen eta ondarezko ondasunen erabilera.

13. Tokiko erakundeen aurrekontua: Edukia. Aurrekontuaren egikari­tze-oinarriak.

14. Udal errolda. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

15. Udal antolamendua: Udal organoen zerrenda eta ezaugarriak. Horien konpeten­tzi­ak. Udal organoen fun­tzio­na-mendu-araubidea: Deialdia, saioen araubidea, horiek egiteko arauak, botoak eta akordioak lor­tzea.

16. Tokiko erakundeen erregelamendu-ahala. Udal araudi eta ordenan­tzak. Onartu eta alda­tze­ko prozedura.

17. Udalerrien konpeten­tzi­ak: motak eta derrigorrezko konpeten­tzi­ak.

18. Udal zerbi­tzu­ak kudea­tze­ko moduak.

19. Administrazio-kontratuak: Udal organo motak eta konpeten­tzia.

20. Administrazio-kontrataziorako prozedurak. Kontratu txi­kia.

21. Administrazio diru-lagun­tzak: Kon­tze­ptuak, prin­tzi­pio orokorrak eta horiek onar­tze­ko betekizunak. Urre­txu­ko Udaleko eskumeneko organoak.

22. Diru-lagun­tzen onuradunak: kon­tze­ptua eta betekizunak. Betebeharrak.

23. Diru-lagun­tzak onartu eta kudea­tze­ko prozedurak. Oinarri arau­tzai­leak. Diru-lagun­tzen itzu­lera.

24. Jardun publikoaren gardentasuna: publizitate aktiboa eta informazio publikoa jaso­tze­ko eskubidea.

25. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako tsa­ilaren 15eko 4/2005 legea.

GAI ESPEZIFIKOAK

26. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Euskadiko Gizarte Zerbi­tzu­ena: Xedapen Orokorrak; Gizarte Zerbi­tzu­etako euskal sistemaren prestazioak eta zerbi­tzu­ak; Gizarte Zerbi­tzu­etako euskal sistemaren antolakun­tza; Herri Administrazioen eskumenak; sistemaren finan­tza­keta; ekimen pribatuaren esku har­tzea; irabazizko asmorik gabeko ekimen sozialari lagun­tza publikoa.

27. Apirilaren 6ko 64/2004 Dekretua, zeinaren bitartez onar­tzen den Euskadiko Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzu­etako profesionalen eta erabil­tzai­leen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunak eta kexak aurkezteko erregimena.

28. Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemako Prestazio eta zerbi­tzu­en kartera.

29. 2015-2017ko Gipuzkoako Gizarte Zerbi­tzu­en Mapa.

30. Urre­txu­ko egoera, oinarrizko adierazleak 2017. urtean. Urre­txu­ko herriaren kokapena Gipuzkoako gizarte zerbi­tzu mapan. Eskumeneko zerbi­tzu­ak.

31. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Saileko Baliabideak eta Programak.

32. Urre­txu­ko Udaleko Gizarte Zerbi­tzu­etako Saileko Baliabideak: Etxez etxe­ko zerbi­tzu­aren araudia. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2018ko irailak 21). Eguneko Zentroko Araudia (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2018ko apirilak 23).

33. Abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Diru-Sarrerak eta Gizarte Txe­rtaketa Berma­tze­ko: Xedapen orokorrak; eskumen eta finan­tza­ketaren erregimena, eta azaroaren 24ko 4/2011 Legea, diru-sarrerak berma­tze­ko eta gizartera­tze­ko Legea alda­tzen duena.

34. Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua, gizarte larrialdietarako lagun­tzak arau­tzen dituena.

35. Ekainaren 19ko 31/2012 Foru dekretua, diru-sarrerak berma­tze­ko lagun­tzak ezar­tzen dituena, eta urriaren 15eko 35/2013 eta uztailaren 8ko 22/2014 Foru dekretuak, aipatutako ekainaren 19ko 31/12 Foru Dekretua alda­tze­koak.

36. 39/2006 Legea, autonomia per­tso­nalaren sustapenerako eta mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen zain­tza- rako: Xedapen Orokorrak. Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Prestazioak eta arreta-zerbi­tzu­en Katalogoa.

37. Apirilaren 7ko 13/1982 Legea, Minusbaliatuak Gizartean Txe­rta­tze­ari buruzkoa: Prin­tzi­pio orokorrak; eskubideen titularrak; minusbaliotasuna diagnostikatu eta balora­tzea; prestazio sozial eta ekonomikoen sistema; Errehabilitazioa; Lanean txe­rta­tzea; gizarte zerbi­tzu­ak.

38. 2008ko abenduaren 23ko 87/08 Foru Dekretua, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako Etxe­an programako banakako lagun­tzak arau­tzen dituena. Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, eta hori gara­tze­ko Erregelamendua onar­tzen duen 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak, ezarritakoa aplikagarriak.

39. Gizarte Langileen Etika-kodea.

40. Oinarrizko gizarte zerbi­tzu­ak: Gizarte langilearen definizioa eta egitekoak; banakako-familiako esku-har­tze­aren metodologia; erkidego mailako esku-har­tzea: beharrizanak hautematea, helburuak, metodologia, teknikak eta tresnak eta esku-har­tze mailak.

41. Gizarte Zerbi­tzu­etako Programazioa: gizarte-beharrizanak hautematea, proiektuak egitea. Ebaluazio Adierazleak.

42. 353/2013 Dekretua, maia­tza­ren 28koa, Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren Fi­txa Sozialari eta Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa.

43. Gizarte Larrialdietako Foru-Zerbi­tzu­a -Larrialdi edota Premiazko egoeretako esku-har­tze­ak.

44. Per­tso­na adinduak gizarte zerbi­tzu­en arretarako sektore gisa: Kolektibo honi zuzendutako programak eta baliabide sozialak Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

45. 7/2015 Foru Dekretua, mar­txo­aren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak egoi­tza zerbi­tzu­etan eta eguneko zentroetan sar­tze­ko araubidea arau­tzen duena.

46. 15/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tza­ko arreta zentroen erabil­tzai­leen ekarpen ekonomikoaren araubidea arau­tze­koa.

47. 13/2016 Dekretua, otsa­ilaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-har­tze integralari buruzkoa.

48. Otsa­ilaren 18ko 3/2005 Legea, EAEko Haur eta Nerabeen Arreta eta Babesari buruzkoa. Jarduera administratiboaren prin­tzi­pio zuzendariak. Arrisku eta babesgabe egoeretan Administrazioaren babes jarduera (48 eta 49. artikuluak).

49. Arrisku edo babesgabe egoeran dauden adin txi­kikoen familietan udal gizarte zerbi­tzu­en esku-har­tzea.

50. Babesgabetasun egoera larrien aurrean Foru esparruak esku-har­tze­ko dauzkan baliabideak.

51. 230/2011 Dekretua, azaroaren 8koa, BALORA-Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zain­tze­ko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbi­tzu­etan arrisku-egoeren larritasuna balioesteko tresna onesten duena.

52. Gizarte-bazterketa egoeran dauden adin txi­kikoekin Ingurune irekian eta Gizarte eta Hezkun­tza arloan esku-har­tze­ko Programa.

53. Gizarte bazterketa. Oinarrizko kon­tze­ptuak, horretan eragina duten dinamikak eta faktoreak.

54. 385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onar­tzen duena.

55. Gizarte txe­rtaketa. Kon­tze­ptuak eta oinarrizko prin­tzi­pioak. Gizarte txe­rtaketa. Gizarte txe­rtaketa prozesuekin lagun­tzea.

56. Abenduaren 28ko 1/2004 Legea, Genero-Indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa II. Titulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. I. kapitulua, 17., 18., 19., 20. artikuluak.

57. II Etxe­ko tratu txar eta sexu erasoen biktima diren emakumeekiko arreta hobe­tze­ko erakundeen arteko hi­tzar­mena: 6. Atala. Gizarte Zerbi­tzu­en alorreko jarduera.

58. Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako udal protokoloa genero indarkeria eta sexu erasoak bizi dituzten emakumeei arreta hobea emateko. Gizarte Zerbi­tzu­en alorreko jarduera; Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerbi­tzu­ak eta baliabideak.

59. Urre­txu­ko herrian genero indarkeria eta sexu erasoen biktima diren emakumeei eman beharreko arreta zerbi­tzu­en koordinazio protokoloa.

60. 18/1998 Legea, Drogamenpekotasunaren alorreko preben­tzi­oa, lagun­tza eta gizartera­tze­ari buruzkoa.

(*)  Aipatutako arautegietan aldaketak egiten badira, alor bakoi­tze­an (eskari-orriak aurkezteko epea amai­tzen den egunean) indarrean dauden testuak hartu beharko dira kontuan.