Kontserbatorioko irakasleak.
Gipuzkoa
Honako hauek dira lanpostuaren funtzioak:
- Bere klase-orduak eman.
- Klaseen barnean ordena, diziplina eta aprobetxamendua mantendu.
- Irakaslearen koadernoa bete, ondorengoak adieraziz: Ikasleei dagozkien datuak; helburuak, landutako edukiak, ebaluazio jarraiaren emaitzak, asistentziak, irakaskuntza-ikaskuntzari loturiko alderdiak (zailtasunak, erraztasunak, interesa, lanerritmoa,), hiru hilean behingo ebaluazioak e.a., eta ikastetxeko idazkaritzan beharreko txostenak eta aktak aurkeztea.
- Ikasle bakoitzaren jarraipena egitea, eta bere espediente akademikoa betetzea.
- Irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesu globala ebaluatzea.
- Ikasleei begira orientazio pertsonala egitea.
- Asistentzia faltak, puntualitatea eta diziplina kontrolatzea, eta behar izanez gero, guraso edo tutoreei horren berri ematea.
- Ikasturtearen hasieran, ikasleei eta familiei helburu, programa, ebaluaziorako irizpide eta etxeko lana bideratzeko oinarrizko arauen berri ematea, lan hori probetxuzkoa izan dadin.
- Guraso edo tutoreei arreta eskaintzea Zentroko Antolamendu eta Jarduera Arautegiaren arabera.
- Hiruhilean behin txostena prestatu eta ikasle bakoitzari ematea. Jarrerak, interesa, aprobetxamendua, asistentzia faltak eta irakaskuntza prozesuari buruz ikaslearentzat eta bere familiarentzat interesgarria den beste edozein informazio jasoko da txosten horretan.
- Prozedurak eta Irakaslearen Koadernoa hobetzeko ekarpenak egitea.
- Barne Auditore gisa jardutea, Auditoria Planean horretarako izendatzen denean.
- Adostasun Ezak aztertzeko eta Ekintza Planak garatzeko sortzen diren Hobekuntza Taldeetan parte hartzea.
- Irakasleen Klaustroetan, Azterketen Epaimahaietan, Didaktika Sailetan eta Tutoreen Batzordeetan edo izaera ofizialeko beste edozein bileratan egotea.
Titulazioa: Lortu nahi den lanpostuari dagokion titulazioaren jabe izan beharko du, indarrean dagoen legeriaren arabera. Prozesuan parte hartzera prestakuntza pedagogiko eta didaktikorik ez duten titulazioekin joaten direnek, berori egiaztatubeharko dute legez ezarrita dagoena betez.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, bere homologazioa egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du izangaiak.
Martxoaren 15eko 303/2010 ED-ko 20.5 artikulua kontuan hartuz, tituludunak izan beharrik gabe kualifikazio profesional beharrezkoa daukaten eta beren jarduera esparru laboralean garatzen duten edo atzerriko nazionalitatea duten profesionalen hautagaitzak modu berean onartuko dira, bere kualifikazioa eta hezkuntza sistemaren beharrak kontuan hartuz.
Oboe irakaslea. Hizkuntza Eskakizuna: 2. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkotasun-data indarrean. Baldintza hau betetzea ez da exijituko Lan-Poltsan parte hartzeko.
Tronboi-Tuba irakaslea. Hizkuntza Eskakizuna: 3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkotasun-data indarrean. Baldintza hau betetzea ez da exijituko Lan-Poltsan parte hartzeko.
Biola-Biolin irakaslea. Hizkuntza Eskakizuna: 3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkotasun-data indarrean. Baldintza hau betetzea ez da exijituko Lan-Poltsan parte hartzeko.
Fagot irakaslea. Hizkuntza Eskakizuna: 3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkotasun-data indarrean. Baldintza hau betetzea ez da exijituko Lan-Poltsan parte hartzeko.
Tronpeta irakaslea. Hizkuntza Eskakizuna: 3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkotasun-data indarrean. Baldintza hau betetzea ez da exijituko Lan-Poltsan parte hartzeko.
Prozesuan parte hartzeko eskari-orriak Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (Juan de la Cruz kalea 2, Irun), edo bestela, Udalaren web orrian argitaratzen den eredu ofizialaren fotokopian, 15 egun baliodunen epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik aurrera zenbatuta. Aipatu epe horren barnean, Irungo Udalaren S@C Administrazio Elektronikoaren atarian (www.irun.org/sac) eskura dagoen eredu elektronikoan ere aurkeztu ahal izango da.
I. ERANSKINA
A) ariketan derrigorrez interpretatzeko obrak:
- Oboe irakasle lanposturako: Oboe kontzertua C Maiorrean KV 314 (1. mugimendua), W.A. Mozart.
- Tronboi-Tuba irakasle posturako: Tronboi kontzertua, Launy Grondhal (1. mugimendua), eta Tuba edo Bonbardino obra askea.
- Biola-Biolin irakasle posturako: Kontzertua Re Maiorrean, Carl Stamitz (1. mugimendua).
- Fagot irakasle posturako: KV 191 kontzertua Si b-ean W. A. Mozart (1. mugimendua)
- Tronpeta irakasle posturako: Kontzertua Mi b Maiorrean, J.N. Hummel (1. mugimendua).