Itzultzaile-interpretari bat.
Gipuzkoa
Lanpostuaren xedea hizkuntza arloan behar den laguntza teknikoa ematea da. Eginkizun nagusiak honako hauek dira:
- Osoko bilkurak, Toki Gobernu Batzordeak eta informazio batzordeetako bilkurak interpretatzea edota itzulpen lanak egitea, bai eta beste motatako batzorde edota bileretakoak ere, baldin eta horrela eskatzen bazaio.
- Testu politikoak eta administratiboak itzultzea euskara, gaztelania eta frantsesa hizkuntzetan.
- Euskara, gaztelania eta frantseseko testu politikoak eta administratiboak zuzentzea, hala jatorrizkoak nola itzulitakoak.
- Barruko dokumentazioan hizkuntzazko laguntza ematea udal saila edota azpisail ezberdinei.
- Herritarrek eskatutako itzulpen laburrak eta kontsultak erantzun eta aholkatzea.
- Itzulpenaren eta zuzenketaren euskarri diren eginkizunetan parte hartzea (terminologia, idazkera, informatika).
- Gainera, eginkizun eta mailaren arabera, eska dakiokeen edozein lan egin beharko du.
Honako titulua edukitzea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea: Ingeniari teknikoa, unibertsitate diplomatua, arkitekto teknikoa, hirugarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
Euskarako 4. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez edo oposoziogaraian horretarako egingo den frogaren bidez egiaztatuko da.
Eskaerak Errenteriako Udaletxeko Informazio Bulegoan (beheko oina) emango diren eredu ofizial normalduaren arabera beteko dira. Eredua oinarri hauei erantsi zaien eranskinean.
Eskabideak, behar bezala beteta, Errenteriako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den biharamunetik 15 eguneko epean.
Eskabideak, halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbide Legeari (aurrerantzean HAA-GAJL) buruzko 38.4 artikuluan aipatutako herri administrazioetako erregistroetan aurkez daitezke. Errenteriako Udaleko alkateari zuzenduko zaizkio eta horiek aurkezteko epearen barruan funtzionario batek ezarriko dizkien data eta zigilua eraman beharko dute. Antzeman litezkeen errakuntzak interesatuak ofizioz hala nola eskabidez eginiko eskariz noiznahi zuzendu ahal izango ditu.
I ERANSKINA
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiko Araubide Oinarriak arautzen dituena: Udalerria (II. titulua): Antolaketa (II kapitulua).
- 7/1985 Legea: Tokiko erakundeen zehapen komunak (V. titulua): Funtzionamendu erregimena (I kapitulua).
- Euskara Euskal Herriko Autonomia Estatutuan. Azaroaren 24ko 10/82 Legea, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa. Hizkuntza eskakizunen azterketa berezia, haien lege araubidea eta ezarpena.
- 224/1989 Dekretua Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Administrazioetan Euskararen Erabilera Normaltzeko Plangintza arautzen duena.
- 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.
- Itzulpen teknikak.
- Baliokidetasunaren arazoa itzulpengintzan.
- Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala. Helburuak. Eskumenak. Eginkizunak.
- Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala. Zerbitzu emateak. Giza baliabideak eta lanak. Terminologia atala.
- Itzulpen-motak: Hitzez hitzezkoa, zeharkakoa eta perifrasia.
- Interpretaritza. Itzulpena eta interpretaritza: Diferentzia psikolinguistiko eta soziolinguistikoak.
- Interpretaritza motak.
- Intrepretazio-prozesuaren azterketa.
- Interpretazio-hizkuntza.
- Transposizioa. Zer den, noiz eta nola erabiltzen den.
- Esaldiaren antolaketa itzulpen lanean: Hurrenkera logiko eta estilistikoa.
- Hitz ordena.
- Hitz elkarketa.
- _KO atzizkia: Funtzioak eta esanahiak.
- Itzulpenaren benekotasuna eta kalitatea.
- Itzultzailearen elebitasuna.
- Laburdurak, siglak eta letra larrien erabilera.
- Azentuazioa gaztelanian.
- Puntuazio-marken erabilera gaztelanian.
- Letra larrien erabilera euskaran.
- Euskal azentua.
- Puntuazio-marken erabilera euskaran.
- Hizkuntzaren tratamendu automatikoa: Aplikazioak, tresnak, baliabideak eta oinarriak.
- Makina bidezko itzulpena.
- Estilo liburuak eta hizkuntza.
- Administrazioko euskararen hizkera-mailak eta terminologia arazoak.
- Arazo ez-linguistikoak administrazio arloko terminologian.
- Administrazio terminologiaren sorkuntza.
- Administrazioko euskararen terminologia bateratzea. Irizpideak, bidea, antolakuntza.
- Itzulpengintza administraziorako euskararen normalizazioaren bidean.
- Itzultzailea euskararen normalizazioan eta erabileraren normalizazioan protagonista: Zer zentzutan.
- Administrazioko itzulpengintza Euskal Herrian: Zer da administrazioarentzat? Zer administratuarentzat? Zer baldintzatan egiten du lana itzultzaileak? Zer eskatzen dio administratzaileak eta zer administratuak?
- Komunikabideetako euskara eta adminstrazio euskara. Bien arteko ezberdintasunak eta alderdi mugakide edo komunak.
- Administrazio testuen itzulpena: Fideltasuna eta komunikagarritasuna.
- Transposizio motak. Gaztelaniatik euskararako transposizio mota ohikoenak.
- Mailegua eta kalkoa.
- Beste hizkuntzetako adjetiboen ugaritasuna eta euskarazkoena. Itzultzeko teknikak.
- Hizkuntzaren datu-baseak.
- Administrazio hizkera erraztearen aldeko nazioarteko erakundeak