Hezitzaile lanpostuak.

2013/10/24 - 2013/11/12
Inprimatu

Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BARAÑAIN
Lehiaketa:
Hezitzaile lanpostuak.
Lanpostua:
hezitzaile
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Titulazioa:

Titulu hauetako bat edukitzea: Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistren lanbidean aritzeko gaitzen duen graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistren titulua edo horren baliokidea, betiere, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera eta eskabideak aurkezteko azken egunean.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko, derrigorrezkoa izanen da, orobat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailarekiko baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiri bat: Nafarroako Gobernuaren EGA titulua, Hizkuntza Eskola Ofizialaren titulua edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

Euskara maila hori frogatzeko bertze bide bat izanen da proba egitea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuarekin. Hala izanez gero, proba egin nahi duten izangaiek deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean adierazi beharko dute. Proba hori eginen da deialdiko 8. oinarrian aurreikusitako probaren aitzinetik.

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Barañaingo Udaletxeko plazan, z.g. baitago (Herritarrarendako Harrera Bulegoa, ordutegia: 8:30etik 14:00etara) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera; hura Barañaingo Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan eskuratzen ahalko da, Udaletxeko plazan, z.g. baitago, edo bertzenaz Internet bidez www.baranain.es gunean.

 

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Gai zerrenda

  1. Ikastetxeko hezkuntza proiektua eta proposamen pedagogikoa.
  2. Hezitzailearen eginkizuna haur hezkuntzan. Eskumenak, trebetasunak eta jarrerak.
  3. Haurraren eta hezitzailearen arteko harreman interaktiboak.
  4. Behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologia. Lanaren programazioa, epe labur eta luzera.
  5. Egindako lanaren dokumentazioa.
  6. Bilakaera unerik garrantzitsuenak 0-3 urte bitarteko aldian.
  7. Esku-hartzea familiekin: partaidetza, komunikazioa eta lankidetza.
  8. Autonomia eta osasuna: haurren oinarrizko beharrak. Elikadura, esfinterren kontrola, loa, garbiketa, janztea. Janordua hezkuntzarako une gisa. Haurraren atsedena.
  9. Jolasa, haurren garapen orokorrean. Jolasa, baliabide didaktiko gisa. Haur jolasaren garapena. Jolas heuristikoa. Jolasa laguntzen duten material eta baliabideak. Hezitzailearen zeregina jolasean.
  10. Espazio eta denboren antolaketa eta ebaluazioa. Eguneroko erritmo eta ohiturak. Espazioen antolaketa: txokoak, jolaserako eta atsedenerako eremuak.
  11. Lantegiak, haurraren interesean eta jardueran oinarritutako metodologia gisa.
  12. Korronte psikopedagogiko nagusien eragina haur hezkuntzan: Steiner, Decroly, Montessori, Freinet, Vigotsky, Bruner eta Ausubel.
  13. Emmi Pikler eta mugitzeko askatasuna.
  14. Hezkuntza-bikotea Loris Malaguzziren filosofia pedagogikoaren arabera.
  15. Entzutearen pedagogia. Proiektuak eta proposamenak mugen eta programazioen ordez. Entzutea, dokumentazioaren oinarria.

 

egutegia:
Abisuak
Berriak: