Goi Mailako Teknikari Arkeologo lanposturako lan poltsa.

2013/09/24 - 2013/10/13
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Lehiaketa:
Goi Mailako Teknikari Arkeologo lanposturako lan poltsa.
Lanpostua:
Goi Mailako Teknikari Arkeologo.
Plaza-kopurua:
Lan poltsa
Eginkizunak eta atazak:

FUNTZIOAK

Oinarrizko Funtzioa:

  • Gipuzkoako gordailu arkeologiko eta paleontologikoa zuzendu eta kudeatzea.

Betebehar Zehatzak:

  • Material arkeologiko eta paleontologikoko bilduma eta dokumentazio zientifiko osagarria zaintzea.
  • Biltegirako piezak jasotzea eta erregistratzea.
  • Biltegiko epeen jarraipena egin eta kontrolatzea. araudia betetzen dela egiaztatzeko txostenak egitea.
  • Zaharberritzeko irizpideak eta beharrak erabakitzea.
  • Piezak kontserbatzeko programaren jarraipena egitea.
  • Mailegu eskaerei erantzutea eta lekualdaketak kudeatzea.
  • Ikertzaileei harrera egitea.
  • Orokorrean, nagusiek eskatzen dizkien eta aurretik aipatu ez diren lanak burutzea, bere lanpostuaren mailarekin bat datozenak.
Titulazioa:

Historiako lizentziatura (Titulu baliokideak: Historiako Gradoa edo Arkeologiako Gradoa), titulu ofizial edo homologatua edo eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea.

Atzerriko titulazioak izanez gero, haien homologazioaren egiaztagiria izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea edo, bestela, 8. oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Bitarteko funtzionarioen izendapena egiteko unean, izendatuek bete beharko dituzte Lanpostu Zerrendan lanpostuarentzat ezarrita dauden baldintza guztiak edo, bestela, aldi baterako programan.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautapenean parte hartzeko eskaera-orri arautuak Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko foru diputatuari zuzendu behar zaizkio eta ondoko baldintzak bete

behar dituzte:

  1. Parte hartu nahi duten pertsonek eskaera orriak aurkezteko epea bukatzen den datan, 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute eskaera orrian.
  2. Eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Gipuzkoa plaza, z.g. 20004. Donostia) aurkeztu behar dira edo, bestela, 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4. artikuluan aipatzen duen beste edozein eratan aurkeztu behar dira, behar bezala beteta, oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epearen barruan.

Diputazioak orain arte erregistroei buruz sinatu dituen hitzarmenen arabera, eskaera orriak Gipuzkoako ondorengo udal eta erakundeetako erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Andoain, Anoeta, Aretxabaleta, Arrasate, Baliarrain, Berastegi, Deba, Debagoieneko Mankomunitatea, Eibar, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Getaria, Hernialde, Hondarribia, Idiazabal, Irun, Irura, Larraul, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Lizartza, Mendaro, Olaberria, Orendain, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zumaia eta Zumarraga.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38.4. artikuluan aipatutakoaren arabera, posta bulegoetan aurkezten diren eskaera orriak aurkezpen-epearen barruan eta gutunazal irekian eraman behar dira, ziurtatu aurretik Postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da eskaera orriak posta bulegoan utzi ziren egunean izan dutela sarrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean.

Eskaera orria da zigilua eraman behar duena. Era berean, eskaera orriak erregistro elektronikoan aurkeztu ahal izango dira, https://www.gfaegoitza.net helbidean, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzeko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuko 13. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAI ZERRENDA

  1. Material estratigrafikoen erregistroa. Wheeler metodoa eta antzekoak. Harris metodoa. Matrix Harris lanabesa.
  2. Material arkeologikoen gordailua. 341/1999 Dekretuko epeak eta betebeharrak.
  3. Material arkeologikoen zaharberritzea eta kontserbazioa. Material mota desberdinak: Silexa, zeramika, metala, beira-orea, eta zura. Kontserbatzeko neurriak. Polietileno glikola (PEG metodoa).
  4. Material arkeologikoen zaintza. Gordailu bateko segurtasun neurri orokorrak. Arkeologo baten betebeharrak materialak entregatu arte. Materialak lekualdatzerakoan hartu behar diren neurriak.
  5. Urpeko arkeologia, eta kontserbazio azpiegitura. Itsaspeko materialei gatza kentzea. Behin-behineko soluzioak itsaspeko materialentzat.
  6. Erregistroak eta inbentarioak. Materialen erregistroa indusketan. Behin-behineko inbentarioa. Behin betiko inbentarioa 341/1999 Dekretuaren arabera.
  7. Arkeologia proiektua. Baimenaren titularraren betebeharrak. Baimenak eteteko eta errebokatzeko arrazoiak.
  8. Datazio absolutua eta erlatiboa, eta interpretazioa. Datazio absoluturako hainbat metodo.
  9. Balizko arkeologia guneak. Euskal Kultur Ondareari buruzko 1990eko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 49. artikulua.
  10. Industria arkeologia. Gipuzkoako industria ondarearen elementuak.
  11. Ondare arkeologikoaren zientzia zabalkundea. Euskal Autonomia Erkidegoan arkeologia jardueren zabalkunderako dauden aldizkari nagusiak.
  12. Arkeologia prospekzioa. Gaur egungo metodoak eta joerak. Geofisika prospekzioko hainbat metodo.
  13. Aztarnategi arkeologikoen balioa agerian jartzea. Bisitatzeko moduan dauden aztarnategi arkeologikoen kontserbazioa. Gipuzkoan, bisitatzeko moduan dauden aztarnategi arkeologikoak.
  14. Gipuzkoako Lurraldearen Historiaurrea. Gipuzkoako aztarnategi paleolitiko nagusiak.
  15. Gipuzkoako Lurraldeko megalitismoa. Estazio megalitikoak. 2003ko ekainaren 24ko 137/2003 Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden zenbait estazio megalitiko Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa deklaratzeko eta babes-araudia ezartzeko dena.
egutegia:
Abisuak
Berriak: