Deialdia zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko izangaien zerrenda eratzeko

2013/12/21 - 2014/01/09
Inprimatu

Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Lehiaketa:
Deialdia zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko izangaien zerrenda eratzeko
Lanpostua:
Zerbitzu anitzetako enplegatu. Ikastetxeko eskolazain.
Eginkizunak eta atazak:
  • Eskolazaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, ikastetxean jarduna dagoen orduetan, ordutegi orokorrean eta eskolaz kanpoko jarduerak egiten direnean; horien artean sartzen da atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea.
  • Goiz eta arratsaldez (ordutegi zatituan) betetzea bere egitekoak, eskolarako ezartzen den ordutegiari eta zerbitzuaren beharrei lotuta.
  • Ateak irekitzea eta langileen sartu-irtenak kontrolatzea bide informatikoen eta/edo eskuzkoen bidez, eta langileei kasu egitea. Atal honetan sartzen dira ikastetxearen patioko ateak.
  • Ikastetxeko telefonoguneaz eta faxaz arduratzea, baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.
  • Informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.
  • Iturgintza, elektrizitate eta zurgintzako lantxoak egitea, altzariak paratzea, landare eta zuhaitzak zaintzea etab.
  • Solairuetako argiak kontrolatu eta itzaltzea, leihoak ixtea, alarmaren pizte eta itzaltzea programatzea etab.
  • Kasu berezietan, eraikinaren kanpo aldea txukuntzea.
  • Atsedenaldi bakoitza bukatzen denean, haurren parkea eta ataripeak garbitzea.
  • Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.
  • Botikinaz arduratzea, eta istripua izandako haurrei laguntzeko lanetan aritzea.
  • Fotokopiak eta koadernatze txikiak egitea, erakunde eta enpresetara joatea etab.
  • Eta lanpostu hau betetzeagatik eskatzen ahal zaion beste edozein, bereziki ikastetxeko zuzendariak bere eskumenen barrenean agintzen dizkionak
Titulazioa:

Eskola ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

 Deialdian parte hartzeko eskabideak Corellako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Espainiako plaza, zk.g.) 09:30etik 13:30era bitarte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

Deialdia
Oinarriak:
egutegia:
Abisuak
Berriak: