Tuba-bonbardinoa espezialitateko irakasle lan-poltsa.
Navarra
Musikako erdi mailako titulua, tuba-bonbardinoa espezialitatekoa, izatea edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkezten ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.
Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera; hura Iruñeko Udalaren Laguntza Bulegoan eskuratzen ahalko da, Karrika Nagusiko 2an, edo Internet bidez, www.pamplona.es gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.