Euskal Finantza Erakundean Kontabilitate eta Finantza teknikaria.

2014/02/14 - 2014/03/07
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
Lehiaketa:
Euskal Finantza Erakundean Kontabilitate eta Finantza teknikaria.
Lanpostua:
Kontabilitate eta Finantza teknikaria.
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Taldea:
A
Eginkizunak eta atazak:
  • Kontabilitateari eta kudeaketari buruzko informazioa prestatzea.
  • Ustiapen- eta kapital-aurrekontuak taxutzea, eta dagokien organoei jakinaraztea.
  • Zuzendaritzak eskatutako kudeaketa-txostenak egitea.
  • Urteko memoria egitea.
  • Kanpoko auditoreei laguntza ematea.
  • Aurrekontuen eta urteko helburuen betetze-mailaren jarraipena egitea.
  • Eskatutako titulazioarekin eta kategoriarekin bat etorrita, esleitu ahal zaion beste edozein eginkizun.

 

Titulazioa:

Ondokoetako titulu baten jabe izan edo berau eskuratzeko eskubideak ordaindu izana:

 

  • Ekonomia Lizentziatura.
  • Ekonomiako Gradua.
  • Ekonomia Zientzietako Gradua.
  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako Lizentziatura.
  • Enpresen Zuzendaritzako Gradua.
  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako Gradua..
  • Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Gradua.
  • Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Lizentziatura.
  • Ekonomia eta Finantzetako Gradua.
  • Kontabilitate eta Finantzetako Gradua.
  • Finantza eta Kontabilitateko Gradua.
  • Finantza Zuzendaritza eta Kontabilitateko Gradua.
  • Finantzetako Gradua.
  • Finantza- eta Akturariotza -ekonomiako Gradua.
  • Finantza eta Aseguruetako Gradua.
  • Finantza, banku eta Aseguruetako Gradua

 

Beste baldintza batzuk:

Bi urteko eskarmentua gutxienez, ondoko eginkizunetako batean:

  • Finantza erakundeen kontabilitatea eta kudeaketaren kontrola..
  • Herri Administrazioen kontabilitatea eta aurrekontuen taxutzea.
  • Auditoretza sektore publikoan edo pribatuan...

 

 

Oharrak:

Euskal Finantza Erakundeko Administrazio Kontseiluak 2014 urterako onartutako ordainsariak ondokoak dira:

URTEKO ORDAINSARI GORDINA: 41.495,54 €

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak aurkezteko epea eta modua:

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei (20) egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Internet bidez egin ahal izango dute eskaera eta honako helbide elektronikoan eskuragarri duten eredua bete beharko dute: www.ivap.euskadi.net.

Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzako KZGunea zentro publikoen bidez egin ahal izango da. KZGuneen zerrenda eta kokagunea eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: www.kzgunea.net.

Gainera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatutako lekuetan ere aurkez daitezke eskabideak.

Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak, ziurtatu aurretik, irekita eman behar zaizkio postako funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jar diezaien.

Eskaera elektronikorako sarbidea eta (hautaketa-)prozesuaren jarraipena

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak eta betekizuna betetzen dela egiaztatzen duen egiaztagiria, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legezko 38.4 artikuluan aipatutako lekuetan ere aurkez daitezke.

Eskabidea postetxe bidez aurkeztuz gero, irekita eman behar zaio postako funtzionarioari, ziurtatu aurretik data eta zigilua jar diezaion.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan, bigarren oinarrian, 1g) atalean ezartzen den betekizunaren egiaztagiria aurkeztu behar da. Dokumentazio hori eskaneatu eta bidaltzeko aukera dago, eskabidea Interneten bidez egiterakoan, edo, bestela IVAPeko edozein egoitzatan aurkeztu ahal izango da. Modu eta epe beretan, aurkez daitezke hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko agiriak, aurkeztea beharrezkoa den kasuetan.

Eskabideak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea hogei egun naturalekoa izango da, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, epaimahaiak onartuko ditu hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen behin-behineko zerrendak eta zerrenda horien aurkako erreklamazioak aurkezteko epea emango du. Egon litezkeen erreklamazioak azterturik, epaimahaiak onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendak onartuko ditu.

Tasa ordaintzea

Tasak ordaintzeko bi modu daude:

 1. OFF-LINE ordainketa: lehen aipatutako edozein banketxera joan eta sistemak emandako inprimakia aurkeztu.

 

Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa)

Laboral kutxa

La Caixa

Banco Santander

BBVA

Sabadell Guipuzcoano

Bankia

Bankoa

 

2. ON- LINE ordainketa banketxe horietako banka elektronikako bezeroa izanez gero, sistema hori erabil daiteke ordaintzeko. Edozein VISA edo MASTERCARD txartelen bidez ere egin daiteke ordainketa.

 

Tasaren zenbatekoa : 21,80 (A titulazio-taldea: Goi-mailako teknikariak)

Abisuak
Berriak:

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA LUZATUKO DA: Eskaerak aurkezteko aplikazio informatikoan izandako arazoak direla eta, 20014ko martxoaren 7ra arte luzatzen da eskaerak egiteko epea.