"ZENBAT GARA" KULTUR ELKARTEA
Beste elkarte bat bilatu
Opendata: Jaitsi Elkarteen Erregistroaren datuak Euskadi.eus-enn
Erakutsi informazio osoa [+]
Elkartearen datuak
Erregistro zk.:
AS/B/04811/1994
Eraketa-data:
1994/07/12
Inskripzio-data:
1994/08/29
Eremua:
Bizkaia
Onura publikoa:
Ez
HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak
- Sailkapena: Kultura Berezikoak
- Xedea: Euskera
- Euskararen Herriak, Euskara Jendeok azken finean,Euskal Nazio gisa,behar dugun zentralitatea berreskuratzeko ahaleginetan, etengabe Euskara jendeontzako gune erreferentz ialak, euskaraz bizitzeko espazio naturalak sortzea da gure azken helburua. Euskararen hegemonian ardaztutako guneak dira, hau da, euskara hegemoniko izanik, hizkuntza-kom unitatearen artikulazioan, euskaldun,ia euska ldun eta baita erdaldunak ere parte dira; hori bai,azken hauek, beti ere, euskara ikasi eta euskara-jende izango direlakoan. Euskarazko mundua bultzatu nahi du Zenbat Gara elkarteak: artea, literatura, ahozkotasuna, antzerkia...unibertso baten isla direlako. Ludikotasunetik eragin nahi dugu, jendeak euskararen mundura atseginez erakartzeko. Hain sakabanatuta, isolatuta eta gutxituta gauden euskaldunok espazio duinak izan ditzagun. Etika ekologikoaren alde, alde batetik, aniztasunean dagoelako aberastasuna; eta bestetik, existitzen den orori zor zaiolako irauteko aukera: animalia, landare, kultura, hizkuntza, espiritualitate... Herrigintza ekosozia laren ideia ere interesatzen zaigu Baikortasun kritikoa Euskararen naziotik abiatuta, beste hizkuntza eta kultura guztiak interesatzen zaizkigu, mundujustuago, berdinago, bereziago ederrago eta osatuago baten aldeko bidea. Berdintasuna irizpide zabal moduan ulertzen dugu, kulturen arteko aniztasuna eta dibertsitatea onartuz guztiok berdinak, duintasun berekoak garela, alegia. Autoeraketa dugu beste oinarrietako bat, dokrinarik onartu gabe, geuk sortutako egitasmo hau geuk bideratu eta garapen osora eraman nahi dugu. Ez gizartetik kanpo kokatzen den zerbait bezala, gure gizartearen barruan bide propioa egin nahi duen jendearen aukera bezala a izi k. Ez inoren au rka, geure egitasmoa lortzearen alde.bai:k
Estatutuak
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2024/01/01
Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da