ORMAIZTEGIKO TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEA ELKARTEA - TEK ORMAIZTEGI
Elkarte-erregistroa
Inprimatu PDFa deskargatu

Elkartearen datuak

Erregistro zk.: AS/G/24949/2023
Eraketa-data: 2023/05/03
Inskripzio-data: 2023/05/16
Eremua: Udalerria
Onura publikoa: Ez
43.04290830000001 -2.2551543
Helbidea: Muxika Egurastokia Kalea 1
Udalerria: Ormaiztegi
PK: 20216
Lurraldea: Gipuzkoa
Helbide liburura gehitu

HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak

  • Sailkapena: Sozio- Ekonomikoak
  • Xedea: Arlokako Sustapenekoak (Nekazaritza-Taldeak)
  • -Lankidetzan aritzea, bai Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bai Ormaiztegiko Udalarekin, bi Erakundeen artean sinatutako hitzarmenak jasotzen dituen helburuak betetzeko. -Instalazioen funtzionamendu-araubidea autokontsumo kolektiboarena izango da, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan arautua, TEKetako kideek urtean sortutako energiaren %80 baino gehiago zuzenean kontsumituko dutela ziurtatuz, eta elektrizitate-faktura murrizteko aukera emanez, instalazioetatik datozen energiagatiko karguak eta bidesari elektrikoak ezabatuta. -Lehenengo 5 urteetan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak eta Udalak sinatutako hitzarmenean aurreikusitakoaren arabera, TEKek ez die bazkide izan nahi duten pertsonei bertara sartzeko kuotarik eskatuko. -TEKak bere eragin-eremuan pobrezia edo ahultasun energetikoko egoerak saihesteko irizpide espezifikoak txertatuko ditu, bai kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak TEKako kide izatea erraztuz, bai pobrezia energetikoa murrizten laguntzen duten jarduerak garatuz. -TEKak genero-berdintasuneko irizpideak txertatuko ditu, eta bertan emakumeen presentzia areagotzeko jarduerak garatuko ditu. -TEKak herritarrak trebatzeko eta ahalduntzeko jarduerak sustatuko ditu, hurbileko ingurune lokal eta jasangarri batean sortutako energia-kontsumoaren alde. -TEKak 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) hedatuko ditu herritarren artean, hiri eta komunitate jasangarrien lorpenarekin zerikusia dutenak. -TEKaren kudeaketa operatiboa eta energetikoa, bazkideentzat doakoa, Foru Aldundiak horretarako deitutako lehiaketaren erakunde esleipendunak egingo du lehenengo 5 urteetan. Une horretatik aurrera, TEKak erabakiko du zein enpresak eskainiko dituen zerbitzu horiek.
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2023/12/30 Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da