KUKULAISI EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA ELKARTEA
Beste elkarte bat bilatu
Opendata: Jaitsi Elkarteen Erregistroaren datuak Euskadi.eus-enn
Erakutsi informazio osoa [+]
Elkartearen datuak
Erregistro zk.:
AS/G/24287/2022
IFK:
G67853655
Eraketa-data:
2021/09/25
Inskripzio-data:
2022/05/25
Eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa
Onura publikoa:
Ez
HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak
- Sailkapena: Kultura Berezikoak
- Xedea: Euskera
- Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkartearen helburu nagusia da Euskal Herrian aisialdi proiektuhezitzaile, berritzaile eta euskalduna garatzea. Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkartearen bokazioa, euskara garatzeko helburua duten Euskal Herriko Aisialdi Elkarteen Taldea, eratzea da eta sektorearen etorkizuneko bisioan talde integratua irudikatzen du, herriz herriko lana oinarri izanda, elkarrekin saretuz, nazio mailako aisialdi proiektu hezitzaile eta euskaldun baten osatuko litzatekeena. Helburu nagusi honekin batera honako hauek ere baditu Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkarteak: - Euskal jendartean euskararen ezagutza, motibazio eta erabileran eragin ahal izateko askotariko aisialdi ekimen eta esku-hartzeak garatzea. - Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkarteak euskal hiztunen interesak zein eskubideak ikuspegi ekologiko, politiko eta soziolinguistikotik defendituko ditu, askotariko aisialdi proiektu hezitzaile eta inklusiboen bidez. - Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkarteak Euskal Herriko aisialdi elkarteen saretzea artikulatuko du, eta horretarako hauen arteko ezagutza, elkartrukea eta lankidetza bultzatuko ditu eta beraien lana errazteko proiektu komunak, formazioa eta aholkularitza eskainiko ditu. - Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkarteak adin guztietako herritarrekin lan egingo du, haur eta gazteekin, helduekin eta zaharrekin. Pertsonen garapenerako ikuspegi hezitzaile zabal eta integratzailea garatuko du, adin eta tarte ezberdinei egokituta eta baita belaunaldi arteko harremanak sustatu ere. - Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkarteak aisialdia zentsu zabalean garatuko du, ikuspegi hezitzailea, formazioa, jolasa eta entretenimendua, kirola eta hizkuntzaren eta euskal kulturgintzaren sustapena jorratuko dituelarik. -Kukulaisi Euskaltzaleen topagunea elkarteak beste herrialdeetako antzeko erakundeekin kolaborazioanjardun ahal izango du, Europako eta munduko hizkuntza gutxituen sustapena helburu izanik.
Estatutuak
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2025/09/27
Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da