KAIXO KARMELO IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA
Beste elkarte bat bilatu
Opendata: Jaitsi Elkarteen Erregistroaren datuak Euskadi.eus-enn
Erakutsi informazio osoa [+]
Elkartearen datuak
Erregistro zk.:
AS/B/06901/1997
IFK:
G48926364
Eraketa-data:
1997/06/03
Inskripzio-data:
1997/07/17
Eremua:
Bizkaia
Onura publikoa:
Ez
HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak
- Sailkapena: Irakaskuntzakoak
- Xedea: Ikasleen Gurasoen Elkarteak
- 1)Karmelo ikastolak bere egiten duen Hezkuntza Ereduaren protagonista eragile izatea, Eskola komunitatea osatzen duten irakasleri eta agenteekin batera eraginkorki esku hartuz. 2) Administrazioarekin batera gure Hezkuntza Komunitatearen kudeaketa geureganatzea. 3) Euskal Eskola Publikoa sustatzea eta defendatzea, bai eta IPI Karmelo Ikastola CPira joaten diren ikasleen gurasoen eta tutoreen eskubidea ere ikastetxearen funtzionamenduan eta kudeaketan erabateko parte-hartzea izatea, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legean eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako xedapenetan jasotakoarekin bat etorriz, betiere Euskal Herriko eskola nazionalaren alde lan eginez, eta marko autonomo nazionala bultzatuz. 4) Guraso eta tutoreei beren seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan laguntzea, aholku ematea eta beren jardueren suspergarri izatea. 5)Hezkuntza humanistiko eta zientifikoa erdiestea, kalitatezkoa eta irizpide kritikoa duena, eta inolako doktrinamendurik gabekoa. 6) Kulturalki Euskal Herrian sustraitua egongo da, era dinamiko eta sortzailean, eta ingurune sozial, politiko eta ekonomikoan erabat integratua; aktiboki jardungo du nortasun kulturala- hizkuntza, zentru historikoa, etab.-berreskuratzen. 7) Autonomoa, demokratikoa, pluralista, Hezkuntzako gainerako estamentuekin batera gurasoen partaidetza kontuan hartuko duena. 8) Erantzukizuna oinarri heztea. Adin eta etorkizuneko eskakizunetarako egoki gaituz, bizitzan gozatu eta pertsona bezala legozkeen erantzukizunak beregana ditzaten. 9) Euskaraz heztea eta bizitzea. Euskara menderatuz, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta sustapenean esku hartze eraginkorra izaki eta Euskal Herriko errealitate historiko, sozial, lurralde mailako eta ekonomiko eta kulturalean errotuta. 10) Seme-alabak heziz eta joera demokratikoak landuz, giza harremanetan, talde lanetan, adierazpenetan, erabakietan... elkarrizketa, tolerantzia, esku hartze eraginkorra, laguntza, elkar lana, elkartasuna bideratuz. 11) Ikastetxearen heziketa jardueretan parte hartzea. 12) Irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzea, bai didaktikari dagokionez bai formazioari dagokionez, ikaslearen ahalmen teknikoa eta oreka pertsonala indartuz eta giza elkartasunean, justizian eta askatasunean oinarrituriko balioak eta sentimenak landuz. 13) Aukera berdintasuna, inolako baldintzarik gabe, gauzatzea. 14) Adierazpen askatasuna Hezkuntza Komunitate osoan bermatu, baita ere arrazoi sozial, sexu, arraza, erlijioa edo bestelakoengatik bereizketa eza. 15) Zerbitzuak antolatzea bai Ikastetxeko guraso eta tutoreentzat bai ikasleentzat. 16) Gurasoek eta tutoreek Ordezkaritza Organo Gorenean /Eskola Kontseiluan ordezkaritza eta partaidetza ahalik eta handiena izan dezaten sustatzea eta familien gehiengoaren iritzia defendatzea. 17) Guraso eta tutoreen zein ikasleen formaziorako jarduera osagarriak antolatzea, besteak beste, euskal hizkuntza eta kultura sustatzekoak eta, indarreko arauak errespetatuz, haien gain hartu nahi dituzten guztiak, Estatutuetan hala ezarrita baldin badago. 18) Aurreiritzi eta xenofobiaren aurkako jarrerak sustatzeko eta LGTBIQ kolektiboaren eskubideen aldeko jarduera hezigarriak antolatzea guraso eta ikasleentzat. 19) Genero berdintasuna sustatu eta emakume eta haurren kontrako biolentzia errotik kendu 20) Ingurugiroaren errespetua sustatu
Estatutuak
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2025/03/01
Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da