IKAZTEGIETAKO TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEA ELKARTEA- TEK IKAZTEGIETA
Elkarte-erregistroa
Inprimatu PDFa deskargatu

Elkartearen datuak

Erregistro zk.: AS/G/25030/2023
Eraketa-data: 2023/05/11
Inskripzio-data: 2023/06/09
Eremua: Udalerria
Onura publikoa: Ez
Helbidea: HERRIKO PLAZA 1
Udalerria: Ikaztegieta
PK: 20267
Lurraldea: Gipuzkoa
Helbide liburura gehitu

HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak

  • Sailkapena: Sozio- Ekonomikoak
  • Xedea: Arlokako Sustapenekoak (Nekazaritza-Taldeak)
  • Lankidetzan aritzea, bai Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bai lkaztegietako Udalarekin, bi Erakundeen artean sinatutako hitzarmenak jasotzen dituen helburuak betetzeko. Instalazioen funtzionamendu-araubidea autokontsumo kolektiboarena izango da, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan arautua, TEKetako kideek urtean sortutako energiaren % 80 baino gehiago zuzenean kontsumituko dutela ziurtatuz, eta elektrizitate-faktura murrizteko aukera emanez, instalazioetatik datozen energiagatiko karguak eta bidesari elektrikoak ezabatuta. Lehenengo 5 urteetan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko lngurumen Departamentuak eta Udalak sinatutako hitzarmenean aurreikusitakoaren arabera, TEKek ez die bazkide izan nahi duten pertsonei bertara sartzeko kuotarik eskatuko. TEKak bere eragin-eremuan pobrezia edo ahultasun energetikoko egoerak saihesteko irizpide espezifikoak txertatuko ditu, bai kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak TEKako kide izatea erraztuz, bai pobrezia energetikoa murrizten laguntzen duten jarduerak garatuz. TEKak genero-berdintasuneko irizpideak txertatuko ditu, eta bertan emakumeen presentzia areagotzeko jarduerak garatuko ditu. TEKak herritarrak trebatzeko eta ahalduntzeko jarduerak sustatuko ditu, hurbileko ingurune lokal eta jasangarri batean sortutako energia-kontsumoaren alde. TEKak 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) hedatuko ditu herritarren artean, hiri eta komunitate jasangarrien lorpenarekin zerikusia dutenak. TEKaren kudeaketa operatiboa eta energetikoa, bazkideentzat doakoa, Foru Aldundiak horretarako deitutako lehiaketaren erakunde esleipendunak egingo du lehenengo 5 urteetan. Une horretatik aurrera, TEKak erabakiko du zein enpresak eskainiko dituen zerbitzu horiek.
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2023/12/30 Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da