Formol Laborategia Antzerki Elkartea
Elkarte-erregistroa
Inprimatu PDFa deskargatu

Elkartearen datuak

Erregistro zk.: AS/G/23102/2020
Eraketa-data: 2020/02/20
Inskripzio-data: 2020/02/28
Eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa
Onura publikoa: Ez
43.2706603 -2.0234442
Helbidea: Geltoki
Udalerria: Lasarte-Oria
PK: 20160
Lurraldea: Gipuzkoa
Helbide liburura gehitu

HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak

  • Sailkapena: Kultura Orokorrekoak
  • Xedea: Antzerkizaleenak
  • -Euskarazko sorkuntza eszenikoak sortzea, euskal kulturan eraginez: Euskal kulturan gure ekarpena eginez, gugandik eta guretzako, euskaraz sortzea. Denbora-pasa edo entretenimendu soiletik urrunduz, kultura eta artearen kalitaterantz zuzendu nahi ditugun sorkuntza prozesuak eta pieza eszenikoak jarri nahi ditugu martxan. -Arte eszenikoen bidez, bereziki antzerkiaren bidez, ildo artistiko berriak esploratzea eta eskaintzea: Elkarteak, sorkuntza artistikorako laborategi izaera hartzea nahi dugu. Eta honela, adierazpide eta molde artistiko berriak ikertu eta euskal antzerkigintzaren panoramari eskaintzea litzateke helburu. -Publiko gaztea antzerkira erakartzea: Gazteak, eurenak ere badiren antzoki, kultur etxe, museo eta beste edozein espazioetara erakarri nahi ditugu, antzezlan baten parean egotea gazteentzako kultur aukera bat ere badela sustatuz. Belaunaldi berriek haien burua antzezlanetan parte hartzen ikusteak kulturaren biziraupena, kalitatea, sorkuntza berriak eta lana bermatuko duelakoan gaude. Gure kasuan, arte eszenikoen jarraipen eta biziraupenerako beharrezkotzat hartzen dugu publiko gazteari zuzentzea. -Gazteon belaunalditik hitz eginez, pentsamenduak astintzea: Sormen lanen bitartez, euskal gizarteari begira gaudenon pentsamendu, sentimendu eta akzioak ikertu nahi ditugu, bai gizartearen, bai kulturaren parte garen bitartean. Gure belaunaldiari zintzoki eta aurrez aurre hitz eginez hausnartzera bultzatu, baita elkarrizketa orokorrago batera batu eta beste belaunaldiei galderak eta erantzunak luzatu.
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2021/09/21 Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da