EUSKHARAN KULTUR ELKARTEA
Elkarte-erregistroa
Inprimatu PDFa deskargatu

Elkartearen datuak

Erregistro zk.: AS/A/07395/1998
Eraketa-data: 1998/05/12
Inskripzio-data: 1998/05/25
Eremua: Araba
Onura publikoa: Ez
Helbidea: Benito Perez Galdos Plaza, Z/g
Udalerria: Zalduondo
PK: 01002
Lurraldea: Araba/Álava
Helbide liburura gehitu

HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak

  • Sailkapena: Kultura Berezikoak
  • Xedea: Euskera
  • «Euskharan» Kultur Elkartea bere helburuez kanpoko interes merkatari edo pribaturi makurtu gabeko elkartea da, eta, beraz, pentsamolde, ideología, eritzi eta izaera orori zabaldutakoa, bere burua adierazitako eginbeharrei lotu nahi dien orok eskuhar dezakeelarik Kultur Bazkunean. «Euskharan» Kultur Elkartea erabat burujabe eta autónomo izateko jaioa da, eta ez du, beraz, inolako lotura, atxekimendu edo menpekotasunik bilatzen ez erakunde publikoekikoez beste elkarte, bazkun, konfederakunde edo dena-delako erakunderekiko. Kultur Elkarteak ez du, bere izaerari begira, beste xederik ezer baino lehen bere burua indartu eta sendotzea baino. «Euskharan» Kultur Elkarteak hiru xede nagusi eta naharo ditu:lehena, euskara hizkuntza suspertu, osatu eta hedatzea, bere erabileraren erabateko normalkuntzara heldu asmoz; bigarrena, euskal kultura indartu eta arnasberritu eta bere ihardunaz zein gainerako kulturekiko harremanaz aberastea eta hirugarrena bazkideen arteko nola elkarteak beste pertsona, elkarte edo ta pertscna juridikoekin arreman guztiak euskaraz egitea. Badu «Euskharan» Kultur Elkarteak bereberezko helburu bat ere:«Euskharan»euskaltzale eta euskalariak herri baten hizkuntza, izaera eta berezkotasunen alde ahaleginduz utzi zuen kemen, arrazoibide eta senezko lan eta mezuari uztartu eta harén gizabide eta arrazoizko ihardun eredugarria jakitera eman eta zabaltzea, hark hasitako ildoari gaurgeroako zantzua emanaz, baina, beti ere, garaiangaraiko zirkunstantzia, pentsamolde eta jokabideen mami eta edukien arteko aldea hausnartuz eta horien argitara egoki eritzitakoari jarraiki. «Euskharan» Kultur Elkartearen xedeei jarraiki gihartu beharreko ekintza eta iharduera programa nahi bezain irismen eta izaera zabalekoa izango da, hots, ez zaio lotuko alor edo esparru jakinbati ala batzuei. Horregatik, Kultur Elkartearen xedeak lortzeko egin beharreko iharduerek mugatuko dute Kultur Elkartearen ihardun-eremua. Hori ordea, Kultur Elkarteak esparru edo alorka antolatuko du bere lan-programa,garbi zehaztu eta azalduz zein den iharduera eta ekintza bakoitzak duen helburua edo zein Kultur Elkartearen helburuekiko atxekimendua. Era berean, iharduera edo ekintz gihartu eta proposatzearekin batera
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2023/12/25 Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da