Elikadura osasungarrirako gida

C Hepatitisa

Donostialdea ESIko Farmazia Zerbitzuak (Nutrizio Atala) Elikadura osasungarrirako gida  izeneko dokumentua landu du. Bertan hainbat aholku ematen dira, norberaren organismoaren funtzionamendurik onena lortzeko eta mantentzeko, osasuna zaintzeko edo leheneratzeko, eta gaixotasunak izateko arriskua murrizteko.

Horretarako, nutrizio-kalitatea duten elikagaiak kontsumitzea gomendatzen digute, nagusiki hiru printzipio hauekin bat datozenak:

-Egunero-egunero hartzea fruta, barazkiak, zerealak, oliba-olio birjina, fruitu lehorrak eta esnekiak.

-Proteinak lekaleetatik eta arrainetik hartzea, okelatik hartu beharrean.

-Hauetatik, gutxiago jatea: gurina, margarina, esne-gaina, azukredun edariak, gozoak, opilak eta jaki aurrekozinatuak.

Azken aldaketako data: