Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, ebazpen honen hutsak zuzentzen dituena: 2025eko abenduaren 3ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baitira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko 2026rako tarifak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalek aurkeztutakoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila; Euskadiko Prezioen Batzordea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 210
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/12/30
  • Argitaratze-data: 2026/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.1 artikuluak ezartzen duenez, dokumenturen batean hutsak edo omisioak agertzen badira eta horiek edukia aldatzen badute edo zalantzak sor baditzakete, behar diren zuzenketak egingo dira, osorik edo behar den zatian.

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak antzeman direnez auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko 2026rako tarifak onartzen dituen Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariaren 2025eko abenduaren 3ko Ebazpenean (2025eko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. 2025/5418 (6/2) orrialdean, akordioaren lehen ataleko 2. puntuan,

    Honela dio:

  2. Debabarrena eskualdeko Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikuko udalak.

    (Ikus .PDF)

    Hau esan behar du:

  1. Debabarrena eskualdeko Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikuko udalak.

    (Ikus .PDF)

  1. 2025/5418 (6/4) orrialdean, akordioaren lehenengo ataleko 8. puntuan,

    Honela dio:

  1. Donostialdeko Donostia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak.

    (Ikus .PDF)

    Hau esan behar du:

  1. Donostialdeko Donostia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak.

    (Ikus .PDF)

  1. 2025/5418 (6/5) orrialdean, akordioaren lehen ataleko 12. puntuan,

    Honela dio:

  1. Bilboko Udala.

    (Ikus .PDF)

    Hau esan behar du:

  1. Bilboko Udala.

    (Ikus .PDF)

  1. 2025/5418 (6/5) orrialdean, akordioaren lehen ataleko 13. puntuan,

    Honela dio:

  1. Vitoria-Gasteizko Udala.

    (Ikus .PDF)

    Hau esan behar du:

  1. Vitoria-Gasteizko Udala.

    (Ikus .PDF)

  1. 2025/5418 (6/6) orrialdean, akordioaren lehen ataleko 13. puntuan,

    Honela dio:

    (Ikus .PDF)

    Hau esan behar du:

    (Ikus .PDF)

    Ebazpen honek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoko auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko 2026rako tarifak, hainbat udalek aurkeztutakoak, onartzen dituen Euskadiko Prezioen Batzordearen 2025eko abenduaren 3ko Ebazpenaren 1. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 30a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.