Arautegia
InprimatuEBAZPENA 2025eko abenduaren 3koa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, zeinaren bidez onartzen baitira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko 2026rako tarifak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalek aurkeztutakoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 5418
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/03
- Argitaratze-data: 2025/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2025eko abenduaren 3an egindako bileran, erabaki bat hartu du. Hona hemen erabakiaren xedapen-zatia, jende guztiak horren berri izan dezan:
AKORDIOA
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan sartu dira auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren eta Monte Igeldo-ko funikularraren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek 2026. urterako aurkeztu dituzten tarifak berrikusteko eskaerak.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioari dagozkion tarifek prezioak kontrolatzeko araudia bete behar dute, «autonomia-erkidegoaren eremuko prezio baimenduak» modalitatean, Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluaren arabera (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori erabiltzen du, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuaren arabera (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arau horiek nolabaiteko oreka ekonomikoa lortzera bideratuta daude, eta bizitzaren kostuari dagokionez prezioak eratzeko mekanismoak zaintzeko beharrean ere oinarritzen dira.
2026rako aurkeztutako tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateko kostuen egituraren barruko kontzeptuetara egokituta daude.
Horren arabera, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek aurkeztutako auto-taxien hiri-zerbitzuaren 2026rako tarifak baimentzea, balio erantsiaren gaineko zerga barne:
Debagoieneko Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko udalak.
(Ikus .PDF)
Debabarreneko Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikuko Udalak.
(Ikus .PDF)
Hondarribia eta Irungo udalak, Bidasoa eskualdekoak.
(Ikus .PDF)
Beasain, Lazkao, Zegama, Idiazabal, Ordizia, Legorreta eta Segurako udalak, Goierri eskualdekoak.
(Ikus .PDF)
Legazpiko eta Zumarragako Udalak, Urola Garaia eskualdekoak.
(Ikus .PDF)
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak, Urola Kostako eskualdekoak.
(Ikus .PDF)
Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako udalak, Urola Erdiko eskualdekoak.
(Ikus .PDF)
Donostialdeko Donostia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak.
(Ikus .PDF)
Alegia, Villabona, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldea eskualdekoak.
(Ikus .PDF)
Barakaldoko Udala.
(Ikus .PDF)
Getxoko Udala.
(Ikus .PDF)
Bilboko Udala.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteizko Udala.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Monte Igeldo funikularra.
2026rako proposatutako tarifa-aldaketa honako hau da:
Tarifa orokorra: 2,00 euro, BEZa barne (% 10).
Joan-etorriko tarifa berezia 3,50 euro, BEZa barne (% 10 murriztua).
Bigarrena. Akordio honek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.