Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 3koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina «Titulazioen eta espezialitateen taula»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3967
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/08/03
  • Argitaratze-data: 2023/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez (EHAA, 2012-09-11koa) onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendak kudeatzeko araudia; II. eranskinean, espezialitateen eta irakasgaien zerrenda biltzen da, eta III. eranskinean, irakaskuntza-maila ezberdinetako espezialitateetan ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendetan sartzea ahalbidetzen duten titulazioen taulak.

Agindu horren azken xedapenetako bigarrenaren bidez, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza gaitzen da, behar izanez gero eta dagokion ebazpenaren bidez, ordezkaritza sindikalarekin dagokion negoziazioa egin ondoren, ikasturtean zehar eta bereziki birbaremazio-prozesu bakoitza hasi aurretik, aipatutako taulan jasotako espezialitateren bat emateko gaitasuna emango duten titulazio berriak sar ditzan, edo lehendik daudenak alda ditzan. Horretarako, batzorde batek, Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaritzako, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzako, Plangintza eta Antolaketako Zuzendaritzako eta Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile bateko teknikariek osatuta, egin daitezkeen txertaketak, aldaketak eta baliokidetasunak ebaluatuko ditu, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari proposamen egokiak egingo dizkio.

Azaldutakoarekin bat etorriz, ordezkapenetarako hautagaien zerrendetan sarbidea ematen duten titulazio berriak gehitzeko beharra ikusi da, aipatutako Batzordeak titulazioen ikasketa-planak aztertu eta zerrenda horietako espezialitate jakin batzuk emateko egokiak diren aztertu ondoren. Bestalde, Batzorde horren azterketa behar izan ez duten beste titulazio batzuk ere gehitzeko beharra ikusi da, dagoeneko dauden titulazioen beste Hezkuntza plan bateko titulazio baliokideak direlako edo dagoeneko dauden titulazioekin lotuta daudelako.

Halaber, aipatutako Batzordearen azterketaren ondoren, Medikuntzako Lizentziatura, Medikuntzako Gradua, Albaitaritzako Lizentziatura eta Albaitaritzako Gradua birkokatzeko beharra ikusi da espezialitate hauetako zerrendetara 1. kidetasunarekin sarbidea eman dezaten: Biologia eta Geologia (0255), Curriculum Desberdinak Eratzekoa: Zientzia eta Teknologia (0989) eta Helduen Hezkuntza: Ezaguera Zientifiko Teknologikoaren Esparrua (1585).

Beraz, horretarako eratutako Batzordeak egin beharreko aldaketak ebaluatu eta sindikatuen ordezkariekin negoziatu ostean, honako hau,

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskinean («Titulazio eta espezialitateen taulak») aldaketa hauek egitea:

Irakaskuntzako espezialitate jakin batzuk emateko gaitzen duten titulazio berriak gehitzea. Gehitze horiek ebazpen honen I. eranskinean aurreikusten dira.

Medikuntzako Lizentziatura, Medikuntzako Gradua, Albaitaritzako Lizentziatura eta Albaitaritzako Gradua birkokatzea espezialitate hauetako zerrendetara 1. kidetasunarekin sarbidea eman dezaten: Biologia eta Geologia (0255), Curriculum Desberdinak Eratzekoa: Zientzia eta Teknologia (0989) eta Helduen Hezkuntza: Ezaguera Zientifiko Teknologikoaren Esparrua (1585). Birkokatze horiek ebazpen honen II. eranskinean aurreikusten dira.

Ebazpen hau indarrean jartzean irakasleen ordezkogaien zerrendan dauden hautagaiek dagozkien zerrendei eutsiko diete, baita urtero ematen den birbaremazio-prozesuen ondoren eratzen diren etorkizuneko zerrendetan ere, ebazpen honek 2012ko abuztuaren 27ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarenaren Aginduaren III. eranskinean eragiten dituen aldaketak, zerrenda horietan sartzeko baldintzei dagokienez, kontuan hartu gabe.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Irekita mantentzen diren zerrendak.

Ebazpen honetan aurreikusitako aldaketak ez zaizkie aplikatuko «irekita dauden zerrenden» prozeduretako eskabideei ebazpen hau indarrean jarri aurretik aurkeztu badira.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Zerrendak birbarematzeko prozesua.

2024-2025 ikasturterako zerrendak birbarematzeko prozesuari aplikatuko zaizkio ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau 2023ko irailaren 8tik aurrera jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 3a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)