Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita zenbat diru esleitu zaion IVAPi 2022ko aurrekontu orokorretan udal-administrazioei dirulaguntzak emateko, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetako langileak ordezkatzeko, euskara-ikastaroetara joan daitezen. Halaber, ebazpen honen bidez, euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntza-moduluen diru-zenbatekoak eguneratzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2918
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/17
  • Argitaratze-data: 2022/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan hau arautu zen: alde batetik, IVAPHerri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko ente publikoei eskaintzen dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua eta, bestetik, euskara-ikastaroetara joaten diren udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzak emateko arauak. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen indarreko dirulaguntza-plan estrategikoan daude jasota dirulaguntza horiek.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan, euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntzak daude araututa, eta 7.2 artikuluan dago ezarrita aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran dirulaguntzak emateko esleitutako diru-zenbatekoa, zeina IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinarazi behar baita, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu.

Halaber, ordezkapenetarako dirulaguntza-modulu horiek eguneratzeko, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarria beteko da, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean kontsumoko prezioen indizeak izandako gehikuntza bera izan behar dute indarreko diru-zenbatekoek.

Ikusirik aurreko urteko kontsumoko prezioen indizeak % 6,37ko gehikuntza izan duela,

Hori guztia kontuan izanik, hau

Lehenengoa. Aditzera ematea zenbat diru esleitu zaion IVAPi 2022ko aurrekontu orokorretan udal-administrazioei dirulaguntzak emateko, finantza ditzaten nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetako langileak ordezkatzeko kostua, partzialki edo guztiz liberatuz gero, hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joan daitezen. Hain zuzen, honako diru-zenbateko hauek:

47140 programa, «Euskalduntze eta hizkuntza-normalkuntza»; 422.01-1 kontzeptua, «Udal-langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 20.000 euro, eta 422.11-1 kontzeptua «Mankomunitateen langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 5.000 euro. Guztira: 25.000 euro.

Bigarrena. Ezartzea euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntza-modulu hauek:

Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere 2.282,77 euro hileko.

Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 853,51 euro hileko.

Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 564,99 euro hileko.

Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 454,95 euro hileko.

2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 13.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, hor adierazi ez diren bestelako ordutegi-moduluetarako, bakoitzari dagokion kalkulu proportzionala egingo da, eta onartu ahal izango dira aginduaren bosgarren artikuluarekin bat etorriz IVAPek egiten dituen deialdietan xedatutakoaren arabera.

Mila biztanletik beherako lurralde-esparruetako administrazioetako idazkari eta kontu-hartzailearen lanpostuko titularra ordezkatzeko dirulaguntza-modulua hileko 3.423,50 euroraino handituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik