Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, joko-lokaletako sarbide-kontrolerako sistemek joko-galarazpenen erregistrora konektatzeko bete beharreko zehaztapen teknikoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2916
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen 120/2016 Dekretua aldatzen duen otsailaren 8ko 19/2022 Dekretuak ezartzen duenez, joko-lokal guztiek, lokalerako sarreran, sarrera ukatzeko eskubidea kontrolatzeko sistema bat izan beharko dute, 17. artikuluko kasuetan dauden pertsonei sartzen ez uzteko.

Hori dela eta, artikulu horren bigarren apartatuak hauxe ezartzen du: «sarrera ukatzeko eskubidearen kontrolak sistema informatiko bat izan beharko du, joko-galarazpenen erregistroarekin konektatzeko, Jokoa Arautzeko Agintaritzaren ebazpen bidez ezarritako ezaugarrietara egokituko dena».

Azaldutako guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen 120/2016 Dekretua aldatzen duen otsailaren 8ko 19/2022 Dekretuak 20. artikuluan emandako eskumenak zein Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Joko-lokaletako sarbide-kontrolerako sistemek joko-galarazpenen erregistrora konektatzeko bete beharreko gutxieneko zehaztapen teknikoak ezartzea, eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Ebazpen hau jakinaraz dakiola Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizunen Unitateari.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, Segurtasuneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen duenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.