Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak 2022. Urtean finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI Programaren oinarri arautzaileak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2831
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako dirulaguntzak finantzatzeko, 2022. urtean; eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko o) apartatuan xedatutakoarekin bat maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan onartu ziren estatutu horiek, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.

Azaldutakoa dela-eta, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2022. urtean ebazpen honen eranskinean dago jasota dekretukoa.

Bigarrena. Jakinarazten da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren helburua da: gazteentzako ikas-ekinezko lanbide-heziketaren eredua garatzea, Lanbide Heziketako ikasleentzat eta gazte langabeentzat, lanbide-konpetentziak hobetu ditzaten, eta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskura dezaten, alternantziako araubidean, enpresan ordainduta egiten duten lan-jardunarekin txandakatuta; hartara, horrek lagundu egingo du enpresen beharrizanak eta langileek lortzen dituzten konpetentziak egokitzen.

Abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuak, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzkoak, aldatu egin du Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. Horrela, prestakuntza-kontratuak arautzen dituen 11. artikulua birformulatu du, eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren ordez ikas-ekinezko heziketa-kontratua jarri du; gainera, kontratu horren iraupena aldatu du, hiru hilabetetik bi urtera gehienez ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eta dirulaguntzetarako deialdiak onartzeko eta izapidetzeko eskumena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearekin bat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzeko maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluarekin bat.

2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatutako 2012ko urriaren 3ko Agindu hori, Enplegu eta Gizarte Gaietako eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuena, indarraldi mugagabekoa da, eta, haren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontuetarako lege-mailako arauetan esleituko da programa finantzatzeko zuzkidura ekonomikoa. Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbideko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez argitara emango du urteko zuzkidura zenbatekoa den, programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen dirulaguntzak finantzatzeko, eta HEZIBI programako ikas-ekinezko profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko. Indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu ez aipatutako esleipena ez haren igoeraren ondoriozkoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2022ko martxoaren 22ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Erabaki hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian argitaratu zen.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 9ko bilkuran, eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

Baliabide ekonomikoak esleitzea 2022ko ekitaldian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Hartarako, 3.000.000 euro dira guztira; horietatik, 900.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.100.000 euro, 2023ko konpromiso-kredituari, programa honen kargura: 2022 2104105000 1.32311.45400 2022/000650.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak esleitzen ditu laguntza hauek finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak.

Zenbateko hori handitu daiteke baldin eta aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada indarreko legeriaren arabera. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarrena. Abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuak egindako lan-erreformaren eragina.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuari buruz egiten diren aipamenak ikas-ekinezko heziketa-kontratuari buruzkoak direla ulertuko da. Kontratu hori urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11.2 artikuluan arautzen da.

Enpresek egiten duten prestakuntza-lanagatiko dirulaguntza, aipatutako aginduaren 13.4 artikuluan aurreikusitakoa 2014ko abenduaren 10eko Aginduak emandako idazketan, ikas-ekinezko heziketa-kontratu berriei aplikatuko zaie, horien iraupena edozein dela ere, legez ezarritako mugen barruan (3 hilabete eta bi urte bitartean), aginduaren 5.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Kontratu-urte bakoitzeko 2.000 euroko aurreikusitako dirulaguntza kontratuaren iraupenarekiko modu proportzionalean emango da, urtebete baino laburragoa bada.

Hirugarrena. Administrazio-isiltasuna.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren 4.4 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

Laugarrena. Izapidetze elektronikoa.

Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkaria den pertsonaren sinadura izan beharko dute.

Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus.

Enpresetarako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen baitira, helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/hezibi-enpresa-2021/web01-tramite/eu/

Prestakuntza-entitateetarako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen baitira, helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1038109

Eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Bosgarrena. Dirulaguntzak ordaintzea.

Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan egon behar du.

Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Seigarrena. Datuak babesteari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta jardueraren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta ezerezteko, haien aurka egiteko eta haien tratamendua mugatzeko eskubideak balia ditzakete. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Gure web-orrialdean kontsulta daiteke datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.