Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetarako Teknikari Espezialista lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2787
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Europako Gaietarako Zuzendaritzan Kanpo Harremanetarako Teknikari Espezialista lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 511291; dotazioa: 2), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, sail honek erabaki du eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza horietan beretan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda parte har dezakete deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarria duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora bete ez badute.

  3. Eskatutako betekizunak bete behar dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, eta esleitutako lanpostua jabetzan hartu arte. Parte hartzeko betekizunak aldi horretan guztian betetzen ez dituzten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

  2. Hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagupenak, eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako betekizunak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Horiek lehendik Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

      Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

      Lehendakaritzako idazkari nagusia,

      JES赟 MAR虯 PE袮 MART蚇EZ.

Deialdiko lanpostua: Kanpo Harremanetarako Teknikari Espezialista.

Kodea: 511291.

Dotazioa: 2.

Kidegoak: EGA101Goi Mailako Administrazioko Eskala.

Destino-osagarriaren maila: 28.

Berariazko osagarria: I-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigortasun-data: 2008/10.

Kokapena: Europako Gaietarako Zuzendaritza. Lehendakaritza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Betekizunak:

EGA101-Goi Mailako Administrazioko Eskalako kidegoetakoa izatea.

Nazioarteko zuzenbidearekin eta kanpo-ekintzarekin lotutako gaietako graduondokoa, unibertsitate edo administrazio publiko batek egiaztatutakoa eta gutxienez 180 ordukoa.

Ingelesa edo frantsesa B1.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik