Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean argitaratu dela 2022ko ekainaren 2ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2785
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/09
  • Argitaratze-data: 2022/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorriz Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2015eko martxoaren 6an eman zuen Ebazpenaren hamabosgarren oinarriarekin (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinaraztea 2022ko ekainaren 7an Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean argitaratu dela Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko ekainaren 2ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik