Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 6koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programetarako deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2883
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/06
  • Argitaratze-data: 2022/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpena egin eta 6 hilabeteko epean.

Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpenak aurkeztu dira; proposamen horien arabera, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programetarako laguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.