Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 3koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, aitortzen da Arte & Comunicaciones Avanzadas S.L. elkartea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa, Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamenduaren langile kualifikatuaren espezialitatean (513/2017 Errege Dekretua), sistema hauetan: suteak detektatzeko sistemak eta alarmak; suteeteko ur-hargune hornituen sistemak; seinaleztapen argikorren sistemak; su-itzalgailuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2801
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/03
  • Argitaratze-data: 2022/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp. zk./ EXA-01-2022-1.

Bat. 2022ko maiatzaren 25ean, Arte & Comunicaciones Avanzadas S.L. elkarteak eskaera aurkeztu zuen Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa aitortua izateko, Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamenduaren langile kualifikatuaren espezialitatean (513/2017 Errege Dekretua), sistema hauetan:

Suteak detektatzeko sistemak eta alarmak.

Suteeteko ur-hargune hornituen sistemak.

Seinaleztapen argikorren sistemak.

Su-itzalgailuak.

Bi. Eskabide horrekin batera, 513/2017 Errege Dekretuan Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamendua onartzen duena eta martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutako agirak hauek dira:

Entitatearen identifikazio-datuak: IFZ: B32423485. Egoitza Carretera de la Granja, 46-2. G, 32005 Ourensen dago.

Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

Ikastaroak emateko lankidetza-kontratua Suatek PCI SLren instalazioetan, Huetos Etorbidean, 62 B, 01010, Vitoria-Gasteiz.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordazkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi. 513/2017 Errege Dekretuan Suteen Kontrako Babes-Instalazioen Erregelamendua onartzen duena eta Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabeza izapidetu da espediente hau.

Hiru. Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Lau. Halaber, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten da alkarteak badauzkala 513/2017 Errege Dekretuan Suteen Kontrako Babes-Instalazioen Erregelamendua onartzen duena eta aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan eskatzen diren gutxieneko instalazionak; Instalazioak Arabako Lurralde Historikoan daude.

Bost. Laburbilduz, 513/2017 Errege Dekretuan eta martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, aipatutako arauetan jasotzen dena egiaztatzeko behar besteko dokumentazioa aurkeztu zuen erakunde eskatzaileak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau

Bat. Arte & Comunicaciones Avanzadas S.L. elkartea aitortzea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa, Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamenduaren langile kualifikatuaren espezialitatean (513/2017 Errege Dekretua), sistema hauetan:

Suteak detektatzeko sistemak eta alarmak.

Suteeteko ur-hargune hornituen sistemak.

Seinaleztapen argikorren sistemak.

Su-itzalgailuak.

Bi. Arte & Comunicaciones Avanzadas S.L. elkartea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian (REFPA) inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: 123.

Hiru. Erakunde honek baimena du Arabako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan Ikastaroak emateko. Erakundeak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan.

Lau. Aitortutako erakunte orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak, bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

Bost. Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Sei. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitratzeko agintzea.

Zazpi. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estratetikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 3a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JES赟 PASCUAL LORENTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik