Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa. Agindu horren bidez, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak arautu eta deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2768
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/03
  • Argitaratze-data: 2022/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko abenduaren 29an argitaratu zen EHAAn 2021eko abenduaren 7ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena (Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2021. urteari dagokiona).

Aipaturiko aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Argitara ematea, agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 3a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)