Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen zerrenda. Agindu horren bitartez, laguntza-deialdi bat iragartzen da ikertzaile doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Osteko Programaren onuradunek atzerriko zentroetan egiten dituzten atzerriko egonaldietako ostatu-gastuak finantzatzeko, 2022. urterako (2022ko otsailaren 18ko EHAA, 36. zk.).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2732
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/02
  • Argitaratze-data: 2022/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Deialdi-aginduaren 11. artikuluan ezartzen denez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez esleituko dira laguntzak eta zehaztuko haien zenbatekoa, sei hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik hasita. Jakinarazpena egiteko, aipatutako ebazpena egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), eta, publikotasuna emateko, emandako laguntzen zerrenda EHAAn argitaratuko da, 6 hilabeteko epean, jakinarazpen hori egiten denetik hasita.

Bada, deialdia 2022ko maiatzaren 13an ebatzi zen, eta 2022ko maiatzaren 16an argitaratu zen ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan. Hori dela eta, argitara eman behar da emandako laguntzen zerrenda, publikotasunaren ondorioetarako. Horrenbestez, honako hau