Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 1ekoa, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez ebazten baita Arrasateko udalerrian (Gipuzkoa), Udala Behekoa auzoan, petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkotan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko administrazio-baimenen eskaeretarako lehia-prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2921
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/01
  • Argitaratze-data: 2022/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente-zenbakia: 20-CGY-2022-00001.

  1. 2022ko martxoaren 25ean, NED Suministro GLP, SAU enpresak administrazio-baimena eskatu zuen petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkotan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko Arrasateko udalerrian (Gipuzkoa), Udala Behekoa auzoan. Eremu horretan, orain arte, ez da banatzen gas erregai hori.

  2. Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01etik 11ra) jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegi teknikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabide hori jendaurrean jarri zen, lehia-prozeduraren barruan, iragarkia 2022ko apirilaren 27ko GAOn eta 2022ko apirilaren 27ko EHAAn argitaratuta.

  3. Erregelamendu bidez aurreikusitako epean ez da alegaziorik aurkeztu, ezta lehia-prozeduraren barruko baimen-eskaera gehiagorik ere.

  1. Gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena eskatu beharra honako hauetan dago xedatuta: Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretua, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea, petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretua eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01etik 11ra) jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegi teknikoa.

  2. Kanalizazio bidez gas erregaiak banatzeko eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuak ezartzen du eremu geografiko berri bateko baimen-eskaerak lehia-prozeduraren mende jarriko direla.

  3. Espedientearen izapideetan eta edukian egiaztatuta geratu da arlo horretan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen direla.

  4. Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan (2021eko martxoaren 5eko EHAA).

    Ondorioz, hau

    ERABAKITZEN DU:

    NED Suministro GLP, SAUren alde ebaztea Arrasateko udalerrian (Gipuzkoa), Udala Behekoa auzoan, petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkotan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko lehia-prozedura.

    Ebazpen hau ematen da aipatutako 76/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

  1. Lehia-prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, NED Suministro GLP, SAUk, ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuaren 11.2 artikuluari jarraikiz, 1.237,84 euroko fidantza eratuko du, bere betebeharrak beteko dituela bermatzeko.

  2. Lehiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean, NED Suministro GLP, SAUren aldeko administrazio-baimenaren eta proiektuaren onarpenaren eskaera izapidetuko da, ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuaren 11.3 artikuluari jarraikiz.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

    Donostia, 2022ko ekainaren 1a.

    Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

    AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik