Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen bigarren huts-zuzenketa egiteko dena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2697
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/30
  • Argitaratze-data: 2022/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aldez aurretik, komenigarria da adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpen horren huts-zuzenketa bat argitaratu dela dagoeneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2022ko martxoaren 2ko 44. zenbakian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenean (2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 262. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara ematen da «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2021/6482 (23/5) orrialdean, 4.1 artikuluan, honela dio:

Entitate onuradunak artikulu honetako d) letran aurreikusitako ekintzak azpikontratatu ahal izango ditu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta lege hori garatzen duen erregelamenduaren 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

baina honela esan behar du:

Erakunde onuradunak artikulu honetako 2.b) apartatuan aurreikusitako ekintzen gauzatze partziala edo osoa, % 100eraino, azpikontratatu ahal izango du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta lege hori garatzen duen erregelamenduaren 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.