Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie 750. ikastarotik 755. ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko, berriztatzeko eta baliozkotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2763
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/25
  • Argitaratze-data: 2022/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Lehenengoa. Ikastaro hauek antolatu dira:

750. ikastaroa, EHNE Nafarroa sindikatuak Anoetan emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

751. ikastaroa, Fundaci髇 Hazi Fundazioak Arkautin emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, maila kualifikatura pasatzekoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

752. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

753. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

754. ikastaroa, Gesti髇 Integral Denbo SL erakundeak Mungian emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

755. ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak eta pilotu aplikatzaile motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailari dagokionez, B zatian maila kualifikatuari dagokionez eta D zatian pilotu aplikatzailearen mailari dagokionez jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira sei ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B, C eta pilotu aplikatzailearen motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

  1. Oinarrizko mailakoa, 750. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  2. Maila kualifikatukoa, 751. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  3. Oinarrizko mailakoa, 752. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  4. Oinarrizko mailakoa, 753. ikastaroan, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  5. Oinarrizko mailakoa, 754. ikastaroan, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  6. Maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, 755. ikastaroan, ebazpen honen VI. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonei.

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.

Baimena ematen da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela (oinarrizko maila) eman dakien zerrenda honetako pertsonei (750. ikastaroa)

(Ikus .PDF)

Baimena ematen da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela (maila kualifikatukoa) eman dakien zerrenda honetako pertsonei (751. ikastaroa)

(Ikus .PDF)

Baimena ematen da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela (oinarrizko maila) eman dakien zerrenda honetako pertsonei (752. ikastaroa)

(Ikus .PDF)

Baimena ematen da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela (oinarrizko maila) eman dakien zerrenda honetako pertsonei (753. ikastaroa)

(Ikus .PDF)

Baimena ematen da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela (oinarrizko maila) eman dakien zerrenda honetako pertsonei (754. ikastaroa)

(Ikus .PDF)

Baimena eman da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela (maila kualifikatua, oinarrizko maila eta pilotu aplikatzailearen maila) eman dakien zerrenda hauetako pertsonei (755. ikastaroa)

Titulua baliozkotzea. Maila kualifikatua

(Ikus .PDF)

Beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak. Oinarrizko maila

(Ikus .PDF)

Pilotu aplikatzailearen maila

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik