Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez O馻tiko Udaleko Diruzaintzako lanpostua Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2590
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/25
  • Argitaratze-data: 2022/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: EAEko udalak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoetarako Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 1988ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez, behin betikotzat jo zen Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen sailkapena (1988ko martxoaren 22ko BOE, 70. zk.). Ebazpen horretan, O馻tiko Udala bigarren motan sailkatzea ebatzi zen.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (aurrerantzean, TAOL) 92 bis artikuluaren lehenengo apartatuak xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (aurrerantzean, TAAIL) emandako idazkeran, toki-korporazio guztietan beharrezkoak diren zenbait eginkizun publiko daude, eta horien gaineko erantzukizun administratiboa Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago; eginkizun horien artean kontabilitatea, diruzaintza eta diru-bilketa daude.

Hori dela eta, TAAIL indarrean jarri zenetik, bigarren motako idazkaritza duten toki-korporazioek, nahitaez, diruzaintzako lanpostua eduki behar dute, eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioek bete behar dute lanpostu hori.

Halaber, aipatutako TAOLen 92 bis artikuluaren laugarren apartatuan xedatzen denez, Gobernuak errege-dekretu baten bidez arautuko ditu Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

Horren ondorioz, 2018ko martxoaren 16an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman zen 128/2018 Errege Dekretua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena (aurrerantzean, 128/2018 Errege Dekretua).

128/2018 Errege Dekretuaren 14.1 artikulua kontuan hartuz, Idazkaritza bigarren motakotzat sailkatua duten toki-korporazioetan Diruzaintza izeneko lanpostu bat egongo da, eta lanpostu horrek diruzaintzari eta diru-bilketari lotutako eginkizunen administrazio-erantzukizuna izango du. Lanpostu hori, halaber, toki-administrazioko funtzionario batek bete beharko du, zeina Kontu-hartzailetza Diruzaintza azpieskalan sailkatuta egongo baita eta Estaturako gaikuntza izango baitu.

Era berean, 128/2018 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorreko bigarren apartatuan ezartzen da ezen, Idazkaritza bigarren motakotzat sailkatua duten toki-korporazioetan, errege-dekretu hori indarrean jartzen denean diruzaintzako lanpostua ez badago gordeta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalakoentzat, dagokion autonomia-erkidegoari eskatu beharko zaiola lanpostu hori Kontu-hartzailetza Diruzaintza azpieskalako Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatzeko.

Hori dela eta, 128/2018 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorrean jasotakoaren arabera, 2022ko martxoaren 31n, O馻tiko Udaleko Osoko Bilkurak akordioa onartu zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea diruzaintzako lanpostua Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatzeko.

Hala, prozeduraren instrukzio-aldian, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala O馻tiko Udalaren eskaeraren gainean, eta, eskaera aztertuta, Foru Aldundiak aldeko irizpena eman du O馻tiko Udalaren diruzaintzako lanpostua Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatzeari buruz.

Horregatik guztiagatik, Udalak aurkeztutako eskaera ikusirik, TAOLen 92 bis artikuluarekin eta martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. O馻tiko Udalaren diruzaintzako lanpostua Kontu-hartzailetza Diruzaintza azpieskalako Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatzea.

Bigarrena. Lanpostu hori betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.

Hirugarrena. O馻tiko Udalak bere lanpostu-zerrendan gehitu beharko du lanpostu hori, bete baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Halere, errekurtsoa jarri ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deusezta edo indargabetu dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik