Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko ekitaldian arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako eta arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzen modalitateetan arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 107
  • Hurrenkera-zk.: 2452
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/24
  • Argitaratze-data: 2022/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko martxoaren 4an argitaratu zen EHAAn 2022ko otsailaren 22ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 22ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda; arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako eta arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzen modalitateetan ematen dira laguntza horiek. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.