Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 31koa, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariarena eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez akats materialak zuzentzen baitira Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketarako deialdia egiten duen 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2525
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/31
  • Argitaratze-data: 2022/06/08

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez badira eta horiek zuzentzeak agiriaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar.

Horrelako akatsak ikusi dira dokumentu honetan: Ebazpena, 2022ko maiatzaren 18koa, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariarena eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketarako. Dokumentu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 104. zenbakian argitaratu da, 2022ko maiatzaren 31n, eta zuzendu egin behar da. Horiek horrela,

Lehenengoa. Dokumentu hau zuzentzea: 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketarako. Honela zuzendu behar da:

2022/2343 (31/8) orrialdean, zazpigarren oinarriaren 1. atalean (15. mailako eta beheragoko lanpostuak),

hau dio:

Lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez ebatziko dira. Lehiaketa-prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izango da euskara jakitea eskakizuna denean haren balorazioa kontuan hartu gabe (20 punturainokoa izan daiteke), hori gainditzeko gutxieneko puntuazioa lortu beharrik gabe.

Baina hau esan behar du:

Lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez ebatziko dira. Lehiaketa-prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izango da euskara jakitearen balorazioa kontuan hartu gabe, betekizuna ez bada (balorazioa 20 punturainokoa izan daiteke), hori gainditzeko gutxieneko puntuazioa lortu beharrik gabe.

2022/2343 (31/10) orrialdean, zazpigarren oinarriaren 2. atalean (16. eta 17. mailetako lanpostuak),

hau dio:

Oposizio-lehiaketako prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izango da (55 puntu oposizio-faserako eta 45 puntu lehiaketa-faserako), euskara jakitea betekizuna denean haren balorazioa kontuan hartu gabe (20 puntura artekoa izan daiteke).

baina hau esan behar du:

Oposizio-lehiaketako prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izango da (55 puntu oposizio-faserako eta 45 puntu lehiaketa-faserako), euskara jakitearen balorazioa kontuan hartu gabe, betekizuna ez bada (balorazioa 20 punturainokoa izan daiteke).

2022/2343 (31/21) orrialdean, eranskinean.

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

2022/2343 (31/25) orrialdean, eranskinean.

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

2022/2343 (31/30) orrialdean, eranskinean.

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

2022/2343 (31/31) orrialdean, eranskinean.

Hau dio:

  • Desgaitasuna duten langileentzat gordetako plaza

Baina hau esan behar du:

(1) Desgaitasuna duten langileentzat gordetako plaza

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDR蒘 ZEARRETA OTAZUA.