Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 12koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko beisbol eta softbol federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2302
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/12
  • Argitaratze-data: 2022/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko beisbol eta softbol federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1992ko ekainaren 23an, 184 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko beisbol eta softbol federazioak 2021eko azaroaren 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 3. eta 4. artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. Beisbol eta Sofbol Euskal Federazioaren Estatutuen 3. eta 4. artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluak honela geldituko lirateke idatzita:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinaraztea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 12a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik