Arautegia

Inprimatu

48/2022 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Adif - Abiadura Handia Sozietatea Trenbide Azpiegituren Administratzailearen eta Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handiaren arteko protokoloa, abiadura handia Vitoria-Gasteizera iristea eta trenbidea hirian integratzea sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2023
  • Xedapen-zk.: 48
  • Xedapen-data: 2022/05/04
  • Argitaratze-data: 2022/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta, dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 9an.

BILDU DIRA:

Raquel S醤chez Jim閚ez andrea, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa.

Ignacio Mar韆 Arriola L髉ez jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Ramiro Gonz醠ez Vicente jauna, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia.

Gorka Urtaran Agirre jauna, Vitoria-Gasteizko Udaleko alkatea.

Mar韆 Luisa Dom韓guez Gonz醠ez andrea, Adif-eko eta Adif Alta Velocidad-eko presidentea.

Isabel Pardo de Vera Posada andrea, Sociedad Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia, S.A.-ren ordezkari gisa.

Bildutakoek elkarri aitortzen diote protokolo hau euren administrazioen izenean formalizatzeko behar den gaitasuna.

Estatuko Administrazio Orokorrak eskumena du interes orokorreko herri-lanen arloan eta autonomia-erkidego baten baino gehiagoren lurraldetik igarotzen diren trenbideetan eta lurreko garraioetan (Konstituzioaren 149.1.24 eta 149.1.21 artikuluak).

Halaber, Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio interes orokorreko trenbide sarea osatzen duten azpiegiturak arautzea, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 1. eta 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Era berean, Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio Interes Orokorreko Trenbide Sareko trenbide azpiegiturak planifikatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan jatorria eta helmuga duten lurralde-antolamenduaren, hirigintzaren, herri-lanen, lurreko garraioaren, merkantzien eta bidaiarien garraioaren antolamenduaren eta, oro har, Erkidegoaren garapen ekonomikoaren sustapenaren eskumenen titularra Eusko Jaurlaritza da.

Arabako Foru Aldundia herri-lanen eta lurreko garraioaren eskumenen titularra da, eta, oro har, lurralde historikoaren garapen ekonomikoaren sustapenaren titularra.

Vitoria-Gasteizko Udala hirigintzako antolamenduaren, kudeaketaren, exekuzioaren eta diziplinaren arloko eskumenen titularra da, bai eta beste administrazio publikoen berezko jardueren osagarri diren jarduerak egitearen arloan ere.

Adif eta Adif Abiadura Handia E.P.E.-ak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioari atxikitako erakunde publikoak dira, eta berezko nortasun juridikoa dute, bai eta jarduteko gaitasun osoa eta ondare propioa ere euren helburuak betetzeko, eta Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta haren aplikazioari eta aurrekontuei buruzko arauetan ezarritakoaren arabera arautzen dira.

Euren eginkizunak betetzean, bi erakundeek kudeaketa-autonomiaz jarduten dute, betiere interes publikoaren bermea, gizarte-premiei kalitaterik handienarekin erantzutea, erabiltzaileen segurtasuna eta trenbide sistemaren eraginkortasun globala kontuan hartuta.

Sociedad Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA 2010eko abenduaren 16an eratu zen, 2010eko martxoaren 5ean Sustapen Ministerioak (gaur egun Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioa), Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Vitoria-Gasteizko Trenbide Azpiegituren Administratzaileak sinatutako Protokoloaren lehenengo akordioan xedatutakoaren arabera. Protokolo horren bidez, Vitoria-Gasteizko trenbide sarea birmoldatuko da, Vitoria-Gasteizen trenbidea integratzeko jarduketen koordinazioa errazteko.

Dagozkien karguak betez eta duten ordezkaritzan jardunez, protokolo hau egilesteko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri, eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

  1. 2006. urtean Euskal 玒-a finantzatzeko eta eraikitzeko gomendio-hitzarmena sinatu zen, eta 2017an aldatu zen. Bestalde, 2010eko martxoaren 5ean 玍itoria-Gasteizko trenbide-sare arteriala birmoldatzeko Sustapen Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (Adif) arteko lankidetza-protokoloa sinatu zen.

  2. 2010eko abenduaren 16an, 獳lta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA (aurrerantzean, AVVGAH) sozietatea eratu zen, Vitoria-Gasteizko trenbide sare arteriala birmoldatzeko eta obra horietatik eratorritako hirigintza-eraldaketarako obren garapenari dagozkion jardueren koordinazioa errazteko.

  3. AVVGAH sozietatearen estatutuetan jasotako helburu soziala honako hau da: 玍itoria-Gasteizko Trenbide Sare Nagusia birmoldatzeko jarduketak koordinatzea, Azpiegituren eta Garraioen Plan Estrategikoak (PEIT 2005-2020) eratutako esparruan, bai eta Estatuaren titulartasuneko trenbide lurzoruen hirigintza-eraldaketari buruzko jarduketak koordinatzea ere, baldin eta birmoldaketa-jarduketa horiek garatzearen ondorioz trenbide ustiapenerako beharrezkoak ez badira; hori guztia Vitoria-Gasteizko trenbide sare nagusia birmoldatzeko 2010eko martxoaren 5ean Sustapen Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (Adif) artean sinatutako lankidetza-protokoloan xedatutakoaren arabera.

  4. 2010eko martxoaren 5eko protokoloan jasotako jarduketek, Vitoria-Gasteizen trenbidea integratzeko 2012ko otsailaren 29an behin betiko onartutako proiektuaren Informazio Azterlanean jasotakoek (2012-03-17ko BOE), honako helburu hauek zituzten:

    Gaur egungo tren geltokiaren ordez, garraioaren intermodalitatea erraztuko duen eta tren zerbitzuen hazkunde aurreikusgarriari aurre egiteko eta gainerako garraio-moduekin trukatu ahal izateko gai izango den bidaiarien geltoki berria egitea.

    Geltoki berriari zerbitzua emango dion lurpeko trazadura eraikitzea, abiadura handiko zirkulazioetarako egokia, zabalera estandarrean, eta ohiko zirkulazioetarako, zabalera iberikoan, Gasteiz-Bilbo-Donostia abiadura handiko linea berrirako eta Madril-Hendaia linearako zirkulazioei jarraipena emango diena.

    Onartutako informazio-azterlanak hau jasotzen zuen:

    Korridore berria ezartzea trenbide bikoitzerako tunelekin (trenbide estandarreko zabalerekin eta iberikoarekin, hurrenez hurren), lurpeko 6,8 kilometroko luzerarekin.

    Tren geltoki berria, hiriaren iparraldean aurreikusia, autobus geltokiarekin lotuta, garraioaren intermodalitatea ziurtatzeko.

    Trenbide bikoitz estandarra aurreko Burgos-Gasteiz tartearekin lotzea, Madril-Valladolid-Burgos-Gasteiz-Bilbo / Donostia-Frantziako mugarekin, 1,5 kilometroko luzerarekin.

    Zabalera iberikoko trenbide bikoitz berria Madril-Hendaia linearekin konektatzea Vitoria-Gasteizko ekialdean, 2,3 kilometroko luzerarekin.

  5. 2019ko urtarrilaren 17an, AVVGAH sozietatearen Administrazio Kontseiluaren bilkura bat egin zen, eta 2018an egindako bideragarritasun funtzionalaren azterlanaren berri eman zen, hau da, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko irtenbide berriari buruzko azterlanaren berri. Bideragarritasun-azterlan horrek trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko beste proposamen bat planteatzen zuen, 2010ean sinatutako protokoloan aurreikusitakoa ez bezalakoa. Kontseiluaren bilera horretan erabaki zen Sustapen Ministerioari (gaur egun Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioa) Informazio Azterlan berria izapidetzeko eskatzea, aipatutako konponbidea jasota.

    Proposamen berri horrek honako hau jasotzen du:

    Hiri-tartea:

    San Martingo Pedro Asua kaletik Salburuako bulebarrera doazen 3,61 kilometroko trenbideak lurperatzea, zabalera estandarreko bi trenbide eta merkantzien trafikorako eta distantzia ertainerako hiru hariko trenbide batekin.

    Bidaiarientzako geltoki berria lurpean, Eduardo Dato kaleko egungo geltokiaren inguruan.

    Lurpeko trenbide berria, Gaztelako Atearen ingurutik Trenbidearen kaleraino, noranzko bakoitzeko bi erreikoa eta geltoki berriko kaxoian txertatua.

    Eduardo Dato kaleko egungo geltokiaren inguruan egungo trenbide zabalgunean berdegune handia urbanizatzea, Unibertsitateko pasealekua birmoldatzea.

    Arkautiko korapiloa hiriaren ekialdean.

    Hiri-tartearen barruan:

    Etorkizuneko geltokia pantailen bidez egingo da, eta merkantzien trafikoak nasen eremutik fisikoki bereizita egongo dira.

    Geltokian zabalera estandarreko 5 trenbide (AV bidaiariak), zabalera iberikoko trenbide bat (MD bidaiariak) eta zabalera mistoko pasabide bat (merkantziak) jarriko dira.

    Geltokiko egungo eraikina egokitu egingo da, eta bi sarbide izango dituen bolumen berria sortuko da, bata egungo eraikinetik eta bestea Unibertsitateko pasealekutik.

    400 plazako lurpeko aparkalekua definituko da.

    Geltokiaren inguruko zeharkako kaleak, gaur egun lurpean doazenak, gainazalera igaroko dira (Senda pasealekua, San Antonio, Foruak, Errioxa eta San Kristobal).

    Salburuako Bulebarra igarota, trazadura azalera ateratzen da, eta Errekaleor erreka zeharkatzen du, zubibide baten bidez.

  6. Informazio-azterlan berria hasieran onartu da, eta informazio publikoaren hasiera 2019ko uztailaren 5eko BOEn argitaratu da; gaur egun, ingurumen-ebaluazioan dago.

  7. Kontuan hartuta gaur egun ingurumen-ebaluazioan dagoen informazio-azterlanean aurreikusitako irtenbidea ez dela 2010eko protokoloan eta AVVGAH sozietatearen estatutuetan aurreikusitakoa, eta abiadura handiaren garapenari eta trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko jarduketak ahal den neurrian bultzatzeko eta arintzeko asmoz, AVVGAH Sozietatearen administrazio-kontseiluaren bileran, 2021eko maiatzaren 10ean, honako lan-helburu hauek adostu ziren:

    (i) Hitzarmen berri baten oinarriak proposatzea, jarduketen finantzaketa aztertzeko.

    (ii) Informazio-azterlan berriaren izapidetzea eta eraikuntza-proiektuen garapenean aurrera egitea bateragarri egiteko aukera teknikoak eta juridikoak aztertuko dituen kronograma egitea, informazio-azterlan berri hau behin betiko onartu ondoren, epe laburrenean eraikuntza-proiektuak onartu eta obren lizitazioa egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa prestatuz, eta

    (iii) Kudeaketako gizarte-egitura bat planteatzea, gauzatu beharreko proiektuak gauzatzeko.

  8. Sozietatearen Akziodunen Batzarrak, 2021eko abenduaren 16an egindako bilkuran, estatuen aldaketa onartu zen, Kapital Sozietateei buruzko Legean denboran zehar egin diren aldaketetara egokitzeko, eta helburua protokolo honetan planteatzen den integrazio-konponbidea kontuan hartuta egokitzeko.

    Azaldutako guztiagatik, alderdiek protokolo hau sinatzea erabaki dute, hauen arabera:

    ESTIPULAZIOAK

    Lehenengoa. Protokoloaren xedea.

    Protokolo honen bidez, sinatzaileek Vitoria-Gasteizen trenbidearen hiri-integrazioa bultzatzeko eta gauzatzeko lanen koordinazio egokia ezartzeko eta jarduketa abiadura handiko linearekin lotzeko duten borondatea adierazten da.

    Aurrekoarekin bat etorriz, MITMAk eta Adif Alta Velocidad izenekoak uste dute, aipatutako informazio-azterlan berria eta oinarrizko eta eraikuntzako proiektuak ahalik eta azkarren izapidetu eta onartzeko eta dokumentu horien arteko beharrezko koordinazioa ahalbidetzeko, beharrezkoa dela dokumentu horiek, ahal den neurrian, denbora-esparru berean garatzea.

    Helburu hori lortzeko, Adif Alta Velocidad izenekoak Arkautiko korapiloa eta trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko hiri-tartea egiteko oinarrizko proiektuaren idazketari dagokion zerbitzu-kontratua lizitatu eta esleitzeko asmoa du. Aipatutako informazio-azterlan berria gauzatzearekin, izapidetzearekin eta onartzearekin batera egingo da, Burgos-Gasteiz konexioarekin koordinatuta, eta kontuan hartuko da, era berean, harik eta onespen hori egin arte proiektu hori ez onartzeko asmoa.

    Esparru orokor horrek, beraz, 2010eko protokoloa aldatzea edo eguneratzea ekarriko du.

    Bigarrena. Protokoloaren Jarduketa eremuak.

    Aurrekoa kontuan hartuta, eta trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta abiadura handiko trenbidearekin lotzeko beharrezkoak diren lanak bultzatzeko helburuarekin, sinatzaileek honako esparru hauetan koordinaziorako oinarrizko printzipio hauei jarraitzeko borondatea adierazi dute:

    1. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala elkarlanean arituko dira Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin, arin eta eraginkortasunez, Informazio Azterlan berriaren ingurumen-ebaluazioan ingurumen-dokumentazio osagarriari buruzko kontsultak ebazten.

    2. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, ingurumen-izapidetzea amaitu ondoren, Vitoria-Gasteizen trenbidea integratzeari buruzko informazio-azterlan berria onartuko du.

    3. Adif Alta Velocidadek trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko oinarrizko proiektua idazteko lizitazioa egingo du, hiri-tartea eta Arkautiko lotunea barne hartuko dituena. Oinarrizko proiektu horri esker, jarduketen oinarrizko baldintzak ezarri ahal izango dira, eta horiek gauzatzeko aurreikusitako aurrekontuak zehatzago definitu. Arkautiko lotunearen tarteko plataforma-obrek trenbidearen ustiapenari eragiten ez badiote, Eusko Jaurlaritzari agindu beharko zaizkio eraikuntza-proiektuak idazteko eta obra horiek egiteko.

    4. Hitzarmenean jasotako konpromisoak eta 2010eko protokoloaren eredua oinarri hartuta, beste hitzarmen bat idatziko da, integrazio-eragiketa global horren ondoriozko jarduera zehatzak finantzatzeari, antolatzeari eta gauzatzeari dagokionez, trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko proiektu globalean alderdi bakoitzak bere gain hartu beharreko betebeharrak zehazteko.

    5. Sociedad Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SAren (AVVGAH) estatutuak aldatu egingo dira, Kapital Sozietateei buruzko Legean denboran zehar izan diren aldaketetara egokitzeko, eta helburua egokitzeko, protokolo honetan planteatzen den integrazio-irtenbidea kontuan hartuta. Halaber, sozietatearen barruan, Eusko Jaurlaritzari beste gomendio bat ematea adostuko da, obra zibilari ekiteko, baldin eta obra horiek ez badiote eragiten trenbidearen ustiapenari, azalpenaren V. puntuan deskribatutako hiri-tartearen esparruan, eraikuntza-proiektuen definizioan aurrera egin ondoren.

      Hirugarrena. Finantzaketa.

      Protokolo honek ez dakar gasturik, eta ez du alderdi sinatzaileen arteko kontraprestazio finantzariorik eragingo.

      Laugarrena. Jarraipen-batzordea.

      Protokolo honetako jarduketak bultzatzeko eta kontrolatzeko, eta protokolo hau interpretatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da AVVGAH sozietatearen barruan, eta sozietatearen lantalde teknikoko kideek osatuko dute.

      Batzordearen funtzionamendu-araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean edo aurrerantzean hura ordezten duen legerian xedatutakoari egokituko zaio.

      Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

      Hartutako akordioak bultzatzea eta gainbegiratzea, bai eta aurreikusitako jardueren jarduketa zuzena ziurtatzeko behar diren erabakiak hartzea eta jarraibideak ematea ere, sor daitezkeen interpretazio- eta betetze-eztabaidak ebaztea barne.

      Protokolo honetan jasotako jarduketen garapenaren jarraipena.

      Bosgarrena. Protokoloaren indarraldia eta amaiera.

      Protokoloa sinatzen denetik bertan jasotako jarduketak amaitzen diren arte luzatuko da.

      Seigarrena. Aldaketa.

      Protokolo hau eguneratzeko edo aldatzeko, alderdiek aho batez hartuko dute erabakia, eta dagokion gehigarriaren bidez formalizatuko da.

      Zazpigarrena. Protokoloaren azkentzea.

      Protokolo hau azkendu egingo da arestian adierazitako helburuak betetzeagatik edo honako arrazoi hauengatik:

    1. Aldeek aho batez hala erabakita.

    2. Protokoloaren deuseztea deklaratzen duen erabaki judiziala.

    3. Indarrean dagoen legerian aurreikusita ez dagoen beste edozein arrazoirengatik.

      Zortzigarrena. Araubide juridikoa.

      Protokolo hau asmo-adierazpena da, eta alderdi sinatzaileek helburu komunarekin jarduteko duten borondatea adierazten du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47.1 artikuluaren bigarren paragrafoarekin bat etorriz.

      Bederatzigarrena. Protokoloaren izaera.

      Protokolo hau Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluaren arabera sinatu da, eta ez dakar inolako betebehar juridikorik, ez bestelakorik, ez eta esklusibotasun-betebeharrik ere; izan ere, hemen azaldutakoez bestelako kanaletara jo dezaketela ulertzen dute aldeek, baldin eta euren helburuak hobeto betetzea ekar badezakete, eta, nolanahi ere, protokolo hau gauzatzeko, euren giza baliabideak eta baliabide materialak erabili beharko dira. Hori guztia protokolo hau aplikatzearen ondoriozko ondorengo hitzarmenei kalterik egin gabe, horien proiektuek eta finantzaketak alderdi guztientzako kostua zehaztuko baitute.

      Eta aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, aldeek Protokolo hau sinatu dute orri guztietan, zazpi kopiatan, eta ondorio bakarrerako, hasieran adierazitako lekuan eta egunean.

      Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa,

      RAQUEL S罭CHEZ JIM蒒EZ.

      EAEko Administrazio Orokorreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

      IGNACIO MAR虯 ARRIOLA L覲EZ.

      Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia,

      RAMIRO GONZ罫EZ VICENTE.

      Vitoria-Gasteizko Udaleko alkatea,

      GORKA URTARAN AGIRRE.

      Adif eta Adif-AVko Presidentea,

      MAR虯 LUISA DOM蚇GUEZ GONZ罫EZ.

      Sociedad Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia, S.A.,

      ISABEL PARDO DE VERA POSADA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik