Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 2koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2003
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/02
  • Argitaratze-data: 2022/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 25ean, 82 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioak, 2021eko urriaren 3an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioaren Estatutuen 3., 5., eta 6. artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita egongo dira:

  1. Dagozkion kirol modalitateak ordezkatzea Estatuan, eta, hala badagokio, federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko araubidea zehaztea.

    Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Laugarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 2a.

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

    JON REDONDO LERTXUNDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik